(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos lehendakariak espezializazio adimentsuan lehentasunezkoak diren Nafarroako sektoreak defendatu ditu Bruselan osteguna, 2017.eko otsailak 9


Markku Markkula Europako Eskualdeen Batzordeko lehendakariarekin bildu da


Uxue Barkos Bruselan

Barkos lehendakaria Europako Eskualdeen Batzordeko lehendakari Markku Markkula agurtzen. ( irudia handitu )

Uxue Barkos Nafarroako lehendakariak Markku Markkula Europako Eskualdeen Batzordeko lehendakariarekin partekatu zituen atzo arratsaldean eskualdeak espezializazio adimentsuaren esparruan izango dituen erronkak, sektore jakin batzuen inguruko apustua

Uxue Barkosek Europako Eskualdeen Batzordeko –EBko tokiko eta eskualdeetako agintarien batzar politikoa– lehendakariari jakinarazi zion Nafarroako Gobernuak indartu nahi dituen esparruak direla "automobilgintzaren industria, energia berriztagarriak, nekazaritzako ekoizpena eta kudeaketa soziosanitarioa".

Nafarroako lehendakaria ere Batzorde horretako kide da, eta defendatu zuen bere erkidegoak, txikia izanik ere, pisu handia duela Europa mailako automobilgintzaren industrian, eta esan zuen esparru hori oso lotuta dagoela energia berriztagarrien aldeko apustuarekin.

"Uste dugu gaitasuna dugula energia berriztagarri eta ez-fosiletan oinarritutako gizarte bat eraikitzeko", adierazi zuen Barkosek. Gainera, nabarmendu zuen balio handikoa dela Nafarroako nekazaritzako elikagaien industria, eta esan zuen Nafarroa "xumea dela tamainari dagokionez, baina baita anbizio handikoa ere".

Azkenik, "lan-merkatuaren inguruan ikuspuntu berri bat" garatzearen alde azaldu zen Barkos; adierazi zuen foru lurralde gisa politika fiskalak definitzeko duten gaitasunari esker, "sormena" bultza dezaketela. Arlo horretan, Nafarroak zinemaren industriari ematen dion laguntasuna azpimarratu zuen.

Nafarroako lehendakariak oso atsegintzat definitu zuen bilera, eta azaldu zuen Markkularekin izandako batzarra eta Europako Eskualdeen Batzordean izandako parte-hartzea "arazo partekatuei irtenbideak bilatzeko" unea izan direla.

Bestalde, Mikel Irujo Nafarroako Gobernuaren Bruselako ordezkari eta eskualde horren ordezko batzordekideak azaldu zuen espezializazio adimentsuari eta nazioarteko lankidetzari buruzko irizpen bat aurkeztuko dela laster, Europako Eskualdeen Batzordearen beraren ekimenez.

Irizpen hori egingo da Europako Batzordeak egindako kontsulta publikoaren amaierari (datorren martxo amaieran), Batzordeak maiatzean egingo duen komunikatuari eta gai horri buruz Helsinkin egingo den ekitaldiari begira.

"Egokia iruditu zitzaigun Eskualdeen Batzordeak, hori guztia gertatu aurretik, irizpen bat prestatzea, eskualdeen ahotsa presente egon dadin", azaldu zuen Irujok; eta gaineratu zuen "guztiok argi ikusten dugu espezializazioak eskualde bakoitzaren indibidualtasunetik harago joan behar duela".

Irujok adierazi zuen Europaren erronka "itzela" dela mundu "globalizatu" batean, 4.0 industriarekin, eta prozesu hori aurrera eramateko eskualdeen eta toki erakundeen arteko sinergiak sortzearen alde azaldu zen.

Nafarroako lehendakariak eta bere lantaldeak Bruselara egin duten bisitan, Miguel Arias Cañete Klimaren eta Energiaren aldeko Ekintzako komisarioarekin; Garraioko komisarioaren kabineteko buruarekin, eta Jyrki Katainen Enplegu, Hazkunde, Inbertsio eta Lehiakortasuneko komisarioarekin elkartu dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa