(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunbideak aldi baterako kontratazioaren erregelamendu berria adostu du gehiengo sindikalarekin osteguna, 2017.eko otsailak 9


Sei hilabetez negoziatzen jardun ondoren, ELA, LAB, UGT, CCO eta AFAPNA sindikatuek sinatutako testua adostu dute, eskatzaileen egoera hobetuko duten aldaketa garrantzitsuak jasotzen dituena


personal

Osasun arloko langileak ebakuntza batean.

Osasunaren Mahai Sektorialak argi berdea eman dio gaur goizean Kontratazioa Kudeatzeko Foru Agindu berriari; horrek arautuko du Osasunbideako kategoria profesional guztien bitarteko eta aldi baterako kontratazioa.

Sei hilabete baino gehiagoz sindikatu gehienekin negoziatzen jardun ostean, ELA, LAB, UGT, CCO eta AFAPNA sindikatuek sinatutako testua adostu dute, eskatzaileen egoera hobetzera bideratutako aldaketa ugari jasotzen dituena. Era berean, akordio berri honi esker, azkartu egingo da zerrenden kudeaketa, kontratatutako profesionalen kontratazioa azkartzeko helburuz.

Desagertu egingo da zerrendetan sartzeko gutxieneko nota

Akordioaren berritasun nagusienen artean, nabarmentzekoa da Lan-eskaintza Publikoen deialdiak izango direla kontratazioko zerrendak osatzeko funtsezko elementua, eta horiek finkatuko dutela zerrendetan sartzea eta ordena.

Zerrendan egoteko ez da, orain arte bezala, gutxieneko notarik egongo; beraz, zerrenda hori Lan-eskaintza Publikora aurkeztutako pertsona guztiek osatuko dute. Berdinketak zozketa publiko bidez ebaztea jasotzen da. Langile fakultatiboak ere zerrendetan egongo dira, Lan-eskaintza Publikoko frogarik gaindituta izan ez arren.

Akordio berriak jasotzen duenez, hiru kasutan ireki ahal izango dira zerrendak: kategoria edo espezialitate jakin batean profesionalak falta direnean; titulatu berrientzako eta sortzen diren lanpostu berrietarako. Zerrenden indarraldiari dagokionez, jasotzen da izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzearekin batera sartzea indarrean zerrendak eta ez, orain arte bezala, plaza eskuratu duen lehen izangaiak kargua hartzen duenean. Era horretan, Lan-eskaintza Publiko baten ondorioz hutsik geratzen diren plazak sortuko den zerrenda berri horretako langileek okupatuko dituzte.

Uko egiteko aukera gehiago

Akordio berriak kontratazioari uko egiteko zortzi arrazoi justifikatu jasotzen ditu; lehen hiru ziren. Honako hauek jaso dira: jakinarazten denetik kontratua hasten denera arte 24 ordu baino gutxiagoko denbora-tartea dagoenean; iraupen laburreko kontratu bati uko egitea, izangaiak iraupen luzeagoko beste bat onartzen duenean Osasunbidean bertan, eta lehenengo kontratua benetan hasi ez duenean; zerrenda bereziko eskaintza bat onartzen duenean, beste izangairik ez duena; egoitza-programak egiteagatik; eta Herri Administrazio batean plaza finkoa eskuratu izanagatik.

Nabarmentzekoa den beste berritasun bat da izangaiek aukera dutela erabakitzeko ez diezaietela deitu lanaldi hereneko edo txikiagoko kontratazio-eskaintzetarako;, era horretan, zigorrak saihestuko dituzte. Zerrendetatik kanpo egoteko zigor-aldia 2 urtera mugatuko da.

Zerrenda bereziei dagokienez, ezagutza edo gaikuntza berezia eskatzen dituztenak alegia, testu berriak aukera ematen du zerrenda horietan Osasunbideak berak antolatutako prestakuntzaren bitartez sartzeko. Sartzeko bide horri, gaur egun dauden beste hiruak gehitu behar zaizkio: espezialitatea, gradu-ondoko trebakuntza edo 90 eguneko lanaldia azkeneko 5 urteetan. Akordioak jasotzen du ebakuntza-gelako zeladoreen zerrenda berezia sortzea.

Aparteko kontratazioari dagokionez, 30 eguneko gehienezko iraupenera mugatzen da, eta beharrezkoa da Pertsonaleko Batzordeari txostena bidaltzea; horrela, administrazioaren gaineko kontrola areagotzen da.

Azkenik, sinplifikatu egingo dira izangaiek kontratazio-zerrendan sartzeko egin beharreko tramiteak, ez baita beharrezkoa izango Osasunbidean emandako zerbitzuak egiaztatzea.

Osasunaren Mahai Sektorialean landutako beste gai batzuk

Osasunbideak Mahai Sektorialean planteatu du egiturazko 100 bat plaza (aldi baterakoak) finkatzeko proposamena; bitarteko plazak izatera pasatuko lirateke.

Era berean, Osasunbideak 2016an egiturazko kontratazioetara eta ordezpenetara bideratutako gastuaren berri eman dute; % 9,5 igo da gastu hori, aurreko urtekoarekin alderatuta. Egiturazko kontratazioetan 16,5 milioi eurotik gorako gastua egin da, eta aurreko urtean 13,5 milioikoa egin zen; eta ordezkapenetan, berriz, 33,9 milioi eurokoa, hau da, aurreko ekitaldian baino 1,4 milioi euro.

Azkenik, Lan-eskaintza Publikoko azterketen datak jakinarazi zaizkie sindikatuei: Datorren ekainean egingo dira BFEen, LMT Pediatren, psikologo klinikoen, erizain espezialisten (osasun mentala) eta dietista-nutrizionisten azterketak; irailean fisioterapeutenak; azaroan, Lehen Mailako Arretako medikuenak; eta 2018ko martxoan erizaintzakoak eta apirilean erizain espezialistenak (emaginak).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa