(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2018an egingo dira Bigarren Hezkuntzako Nafarroako lanpostuetarako oposaketak ostirala, 2017.eko otsailak 10


Hezkuntza Ministerioak ez daki noiz argitaratuko den birjarpen-tasa, eta ohartarazi du arriskua dagoela Lan-eskaintza Publikoa onartzeko, plaza horiek Ogasunak onartuko dituen bermerik gabe


Transcripción textual del video

Hezkuntza kontseilariak azaldu du Hezkuntza Departamentuak abenduan iragarritako Bigarren Hezkuntzako espezialitateetako plazak lortzeko azterketak atzeratzeko erabakiaren arrazoia dela Ogasun eta Hezkuntza Ministerioak ez dituztela gauzak argitzen; ez dute bermatzen aurten birjarpen-tasa onartuko denik, eta tasa horrek jakinarazten du zenbat plaza eskain ditzakeen autonomia erkidego bakoitzak oposaketa bidez.

Otsailaren 8an batzarra egin zuen Hezkuntza Konferentziako Langileria Batzordeak. Batzar horretan, Hezkuntza Ministerioak parte hartu zuten autonomia erkidego guztiei iragarri zien –han izan zen Nafarroa ere–, Estatuko Aurrekontuen Lege Orokorra luzatu egin denez, "Gobernuaren barruan luzapenaren balioari buruzko eztabaida juridikoa sortu dela: Aurrekontuen Lege Orokorraren luzapenak aurrekontu-partidei ez ezik, gainerako atalei ere eragiten ote dien", eta hor sartzen da birjarpen-tasa.

Ogasun Ministerioan sortu den zalantza zera da: luzatutako Aurrekontuen Lege Orokorrean atal guztiak luzatzen badira eta, beraz, baita birjarpen-tasa ere, birjarpen-tasaren % 100 egongo litzateke erabilgarri; baina, aitzitik, Legearen atalak luzatuko ez balira, birjarpen-tasa zero izango litzateke eta ez legoke lan-eskaintza publikorik.

Hezkuntza Departamentua

Hezkuntza Departamentua.

Hezkuntza kontseilariak azaldu du Hezkuntza Departamentuak abenduan iragarritako Bigarren Hezkuntzako espezialitateetako plazak lortzeko azterketak atzeratzeko erabakiaren arrazoia dela Ogasun eta Hezkuntza Ministerioak ez dituztela gauzak argitzen; ez dute bermatzen aurten birjarpen-tasa onartuko denik, eta tasa horrek jakinarazten du zenbat plaza eskain ditzakeen autonomia erkidego bakoitzak oposaketa bidez

.

Otsailaren 8an batzarra egin zuen Hezkuntza Konferentziako Langileria Batzordeak. Batzar horretan, Hezkuntza Ministerioak parte hartu zuten autonomia erkidego guztiei iragarri zien –han izan zen Nafarroa ere–, Estatuko Aurrekontuen Lege Orokorra luzatu egin denez, "Gobernuaren barruan luzapenaren balioari buruzko eztabaida juridikoa sortu dela: Aurrekontuen Lege Orokorraren luzapenak aurrekontu-partidei ez ezik, gainerako atalei ere eragiten ote dien", eta hor sartzen da birjarpen-tasa.

Ogasun Ministerioan sortu den zalantza zera da: luzatutako Aurrekontuen Lege Orokorrean atal guztiak luzatzen badira eta, beraz, baita birjarpen-tasa ere, birjarpen-tasaren % 100 egongo litzateke erabilgarri; baina, aitzitik, Legearen atalak luzatuko ez balira, birjarpen-tasa zero izango litzateke eta ez legoke lan-eskaintza publikorik.

Hezkuntza kontseilariak eta Nekane Oroz Unibertsitate eta Hezkuntza Baliabideetako zuzendari nagusiak azaldu dute, bestalde, Nafarroako Gobernuak hainbat tramite egin dituela Espainiako Gobernuari birjarpen-tasa argitara dezala eskatzeko, baina ez duela oraindik erantzun zehatzik eman. Gogorarazi dute, halaber, Nafarroako Gobernuko lehendakariak ere horixe bera eskatu zuela Autonomia Erkidegoetako lehendakarien Konferentzian, 2017ko urtarrilaren 17an, eta urtarrilaren 25ean, Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoko Zuzendari Nagusiak kontsulta egin ziola Ogasun Ministerioari; azken honek otsailaren 1ean erantzun zion, eta adierazi zuen ez zekiela zer erabaki hartuko duen Gobernu zentralak gai horri dagokionez.

Kontseilariak berak behin baino gehiagotan hitz egin du gai horri buruz Marcial Marin Estatu-idazkariarekin pertsonalki, birjarpen-tasa ohikoa den bezala abenduaren 31a baino lehen ez zela argitaratuko iragarri zenetik, eta horietako elkarrizketa batean ere ez du lortu prozesuaren bideragarritasuna juridikoki berma lezakeen Estatu-idazkariaren erantzun irmorik.

Nolanahi ere, Hezkuntza Ministerioak ez du erantzuteko eperik aipatu. Argudiatzen du ezin duela besterik esan, eta Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren erabakiaren zain dagoela.

Errioxa, Valentzia eta Gaztela eta Leongo Erkidegoak izan ezik –horiek dagoeneko iragarri zuten ez dutela deialdirik egingo 2017an– 14 autonomia erkidego, gainerako guztiak, badute edo bazuten Hezkuntzan oposaketak deitzeko asmoa edo nahia, kasu batzuetan sindikatu gehienen babesarekin (horixe da Aragoiko hirurteko itunaren kasua).

Agerraldian, kontseilariak eta Unibertsitate eta Hezkuntza Baliabideetako zuzendari nagusiak adierazi dute egungo egoerak ondorio positiboak ekar ditzakeela; hala nola autonomia erkidego guztiek eskainiko lituzkete Bigarren Hezkuntzako espezialitateak eta plazak 2018ko udan eta, beraz, nabarmen jaitsiko litzateke dei-efektua. Gainera, birjarpen-tasa metatu egingo litzateke: era horretan, Bigarren Hezkuntzako oposaketak 2018ko udan egingo lirateke, 2018ko Lan-eskaintza Publikoan onartuko liratekeen Lehen Hezkuntzakoekin batera.

Azkenik, atzerapen honek ateak zabalduko lizkioke sindikatuekin elkarrizketatzeko aukerari, gai horren inguruan adostasun handiagoa lortzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa