(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak genero-indarkeria egoeran dauden emakumeak artatzeko protokoloa ezarri du astelehena, 2017.eko otsailak 13


Kolektibo horretako 716 emakumeri egin zitzaien kontratua Nafarroan 2016an, eta 141 emakumek hartu zuen parte Gizarteratzeko Errenta Aktiboaren programan


Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bulego bat.

Eskubide Sozialetako Departamentuaren menpeko Nafarroako Enplegu Zerbitzuak genero-indarkeria egoeran dauden emakumeak artatzeko protokoloa onartu du duela gutxi.

Era horretako gertakariak jasan dituen pertsona bat artatzerakoan kontuan izan beharreko elementu guztiak jasotzen ditu agiriak, bere pribatutasunean eragiten dutenetatik hasi (nork artatu behar dituen, zer espaziotan, etab.), beharrezko agiri edo eskuragarri dauden baliabideetaraino. Protokolo horren bitartez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak bere 10 enplegu-agentziatan ematen duen arreta homogeneizatu nahi du, eta eraginkorra izatea nahi du emakume horiei enplegua eskuratzeko eta mantentzeko ematen zaien laguntasunean.

2016an, kolektibo horretako kideak kontratatzeko hobaridun 716 kontratu egin ziren Nafarroan; 2015ean, berriz, 605. Halaber, 2016an, 141 emakume artatu ziren Gizarteratzeko Errenta Aktiboaren programan; laguntza ekonomikoa eta orientazio profesionaleko ibilbide pertsonalizatua hartzen ditu programa horrek.

NEZk indartu egin du genero-indarkeriaren biktima diren emakumeenganako babesa bere azken deialdietan. Toki erakundeei obra eta zerbitzuetarako ematen zaizkien laguntzen barruan, 30 urtez azpiko emakume biktimen kontratazioa sustatu zen 2016an. 2017. urterako, laguntzen deialdiaren formulazio berriarekin (diru-laguntza kolektiboaren araberakoa izango da, eta ez ikasketa-mailaren araberakoa), eman daitekeen diru-laguntzarik handiena emango da emakume biktimen kontratuetarako, hileko 1.000 eurokoa, hain zuzen ere. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek, lan autonomoari ematen zaizkion laguntzetan ere, laguntza handiagoak jasotzen dituzte.


Protokolo hori etengabe gainbegiratzen da, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko emakume eta gizonen arteko Berdintasun Programa onartzen duen 2016ko martxoko Nafarroako Gobernuaren akordioan jasotako neurrietako bat da.

Arreta emateko espazio egokia

Besteak beste, protokoloak aurreikusten du, agentzia bakoitzeko zuzendaritzak arduradun bat izendatuko duela genero-indarkeria egoeran dauden emakumeei arreta emateko; pertsona hori behar bezala trebatuta egongo da eta eskuragarri dauden baliabideen berri izango du, gaiari buruzko informazio eguneratua eskaintzeko edo, beharrezkoa balitz, erabiltzailea beste zerbitzu edo departamentu batzuetara bideratzeko gai izan dadin.

Espazio fisiko egoki batean hartu behar dira genero-indarkeria egoeran dauden emakumeak, ahal bada espazio itxietan, pribatutasuna izateko. Halaber, protokoloak ezartzen du erabiltzaileak idatzizko onespena eman behar duela bere datu pertsonalak eta bere egoerari buruzkoak NEZren informazio-sisteman sartu ahal izateko, bai eta Enplegu-politiko Aktiboekin lotutako ekintzen onuradun izateko ere.

Gainera, enplegu-eskaerarekin lotutako alderdi administrazioei eta horiek ez betetzearen ondorioei buruzko informazioa jasoko du erabiltzaileak eta, baita egin daitezkeen kontrolei buruzkoa ere, prestazio, subsidio edo laguntzaren baten onuradun direnen kasuan.

Sentsibilizazioa

Protokoloan gogorarazten da tratu txarrek ondorio psikologikoak dituztela, eta horregatik, NEZko teknikarien lan egiteko moduan eta arreta ematerakoan doikuntza batzuk egin beharra egon daitekeela. Adibidez, adostutako hitzorduak aldatzea. Halaber, genero-indarkeria egoeran dauden emakumeen arazoaren aurreko sentsibilizazioa sustatuko da NEZko langile guztien artean (genero-indarkeria egoera egon daitekeela esan nahi dezaketen zantzuak jarrera edo jokaera batzuetan).

 

 

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa