(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bederatzi enpresa-ekimen sortu dira Nafarroako Gobernuaren “Osasun arloko start up-en akademiatik" asteartea, 2017.eko otsailak 14


Lau hilabetez, 11 ekintzailek hartu dute parte negozio berri baterako proposamenak taxutzeko eta garatzeko jarduera honetan


Taldearen argazkia

Gaur goizean CEINen egindako ekitaldian parte hartu duten agintariak eta ekintzaileak. ( irudia handitu )

Osasun sektorearekin lotutako hainbat esparrutako bederatzi enpresa-proiektu. Horixe da Nafarroako Gobernuak Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroa (CEIN) sozietate publikoaren bitartez sustatutako "Osasun arloko start upen akademiaren" emaitza.

Diziplina anitzetako 11 ekintzailek bultzatu dituzte bederatzi ekimen horiek; ekintzaileok Akademian parte hartu dute osasunaren esparruko erronkak negozio berri baterako proposamen berritzaileak diseinatuta deskubritzeko eta aurrera ateratzeko.

Gaur goizean eman zaio amaiera "Osasun arloko start upen Akademiari"; amaierako ekitaldi horretan parte hartu dute Luis Gabilondo Osasuneko zuzendari nagusiak, Pilar Irigoien Sodenako zuzendari-kudeatzaile eta CEINeko kontseilari ordezkariak, eta Ana Vicente Ekonomia Garapenerako Departamentuko I+G+b Zerbitzuko zuzendariak. Jardunaldi horretan, proiektu berrien sustatzaileek beren ekimenen berri eman dute, eta etorkizunerako zer aurreikuspen dituzten azaldu dute.

Gainera, CEINeko Berrikuntza-haztegietako enpresa batzuek ere beren jardueraren berri eman dute; honako hauek, hain zuzen ere: Innoup Farma, Making Genetics, Pharmamodelling, Bionanoplus, Movalsys, The Zebrafish Lab, Eversens eta TedCas. Guztiak dira osasunaren sektorekoak.

Bestalde, "Osasunari aplikatutako soluzio teknologikoen lehiaketako" irabazlea aurkeztu dute, "Neuro-errehabilitazioaren ebaluazioa" izeneko proiektua. Nora Millor, Sophie Gorostiaga eta Marisol Gomez dira proiektuaren sustatzaileak, eta istripu zerebrobaskularra izan duten pazienteen errekuperazio-maila kuantifikatzeko aplikazio baten garapena proposatzen du, neuro-errehabilitazioaren arloan erabakiak hartzen laguntzeko helburuz.

Osasun arloko start upen Akademia

Lau hilabetez (iazko urritik urtarrilera), Akademiak beharrezko baliabideak ere tresnak eman dizkie parte hartu duten ekintzaileei, osasunaren esparruan enpresa-proiektu berriak taxutzeko, sortzeko eta abian jartzeko.

Horretarako, "eginez ikasi" metodologia erabilita, beren gaitasun ekintzaileen garapena eta enpresa-proiektu berri bat merkaturatzeko kontuan hartu beharreko alderdi guztiak landu dituzte (baliozko proposamena, negozio-eredua, salmentak, digitalizazioa, etab.).

Gainera, osasunaren berariazko arloetan oinarritutako saioak izan dituzte parte-hartzaileek; hala nola sektoreko joerak eta prospektiba, kontratazio publikoa eta design thinking delakoa.

Osasun arloko start upen Akademia" MEDTECH Navarra ekimenaren ekintzetako bat da; iaz garatu zen ekimen horren lehenengo edizioa, Foru Komunitatean osasunaren esparruan aplika daitezkeen enpresa-ekimen berriak sor ditzaketen aukerak identifikatzeko helburuz. Aurten, 2017an, bigarren edizioa jarriko da abian, jardunaldian iragarri dutenaren arabera.

"Osasun arloko start upen Akademiako" proiektuak

M.Health.click: mHealth proiektuen garapena. Proiektuak laguntzen ditu solaskide bakar eta espezializatu batekin, sortzen diren beharrak asetzeko eta arrakastaz garatzeko. Sustatzaileak: Elena Aramburu eta Iñaki Larraya.

Yuniti 360: Osasunean oinarritutako errealitate birtual murgiltzailea. Fobien tratamendua. Sustatzailea: Ivan de Obesso.

Equiten: Zaldi-terapian espezializatutako zentroa, haur zein helduei psikologiaren eta okupazioaren mailan laguntza ematen diena ingurune goxo, lasai eta natural batean, lantaldearen profesionaltasunari eta animaliarekiko errespetuzko lanari lehentasuna emanez. Sustatzailea: Belen Jaurrieta.

Luxuki Pharmadesign: Botiken entsegu aurre-klinikoetarako aholkularitza. Proiektuetarako diru-laguntzen eta funtsen eskabideak Biotech-en. Sustatzailea: Aquilino Lantero.

Bakterio-kontrako estaldurak: Kobrearen bakterio-kontrako propietateen aprobetxamendua osasun-arkitekturarako (kobrezko laminazko estaldurak osasunean). Sustatzailea: Paula Aillon.

IMPlab: Osasun-produktuaren garapenari aplikatutako open sourcen oinarritutako proiektuak. Sustatzailea: Javier Latasa.

Tikal Superfoods: Zapore oneko superelikagaien nahasketa naturalak, fitness segmentuari bideratuta. Sustatzaileak: Iñigo Ollo eta Javier Galve.

Gorputz-terapiak: Lan-prebentziorako proiektuak eta trebakuntza, posturen terapiaren bitartez. Sustatzailea: Arantxa Perez Perez.

Gestar: Jaiotza inguruko eta familiako psikologiaren inguruan ikertzeko eta esku-hartzeko zentroa Nafarroan. Gurasoei laguntasuna ematen die sorkuntzatik lehenengo urteetaraino, aurre egin beharreko zailtasunetan lagunduz eta orientatuz. Sustatzailea: Patricia Roncallo Andrade, Haezi EHUko familia-ikerkuntzarako taldearen lankidetzarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa