(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitaleguneak mila monitorizazio neuro-fisiologiko baino gehiago egin du, ebakuntza arriskutsuetan kalte neuronalak saihesten dituen teknika ostirala, 2017.eko otsailak 17


Anestesiatuta dagoen pazientearen nerbio-bulkaden gaineko kontrolak kalte funtzionalak prebenitzeko eta ebakuntza zehatzagoak egiteko aukera ematen du


Transcripción textual del video

Nafarroako Ospitaleguneak ebakuntza barneko 1.100 monitorizazio neuro-fisiologiko egin du dagoeneko; pazienteen jarraipena egiteko teknika da, eta neuronak kaltetzeko arriskua dagoen ebakuntzetan nerbio-egituretan gerta daitezkeen kalteak saihesteko aukera ematen du. Neurokirurgiako eta Traumatologiako ebakuntzetan erabiltzen da gehienbat kontrolerako teknika hori.

Ebakuntzetan teknika hori erabiltzea nerbio-bideren bat arriskuan jartzen duen edozein ebakuntzatarako aurrerapenik handienetakoa da, sor daitezkeen edozein kalte berehala antzemateko eta atzera egiteko aukera ematen duelako (kalte neuronal akutuen denborak minutu gutxi batzuen bueltan dabiltza), bai eta ebakuntzaren ondoren gabezia funtzionalak agertzea saihesteko ere. Orain dela hamar urte hasi zen Nafarroako Ospitalegunea teknika hori bere egunerokotasunean erabiltzen, eta arlo horretan esperientzia handiena duten ospitaleen artean dago, nazio zein Europa mailan.

Nafarroako Ospitalegunean monitorizazio neuro-fisiologikoaren laguntzaz egindako ebakuntza. ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitaleguneak ebakuntza barneko 1.100 monitorizazio neuro-fisiologiko egin du dagoeneko; pazienteen jarraipena egiteko teknika da, eta neuronak kaltetzeko arriskua dagoen ebakuntzetan nerbio-egituretan gerta daitezkeen kalteak saihesteko aukera ematen du. Neurokirurgiako eta Traumatologiako ebakuntzetan erabiltzen da gehienbat kontrolerako teknika hori.

Ebakuntzetan teknika hori erabiltzea nerbio-bideren bat arriskuan jartzen duen edozein ebakuntzatarako aurrerapenik handienetakoa da, sor daitezkeen edozein kalte berehala antzemateko eta atzera egiteko aukera ematen duelako (kalte neuronal akutuen denborak minutu gutxi batzuen bueltan dabiltza), bai eta ebakuntzaren ondoren gabezia funtzionalak agertzea saihesteko ere. Orain dela hamar urte hasi zen Nafarroako Ospitalegunea teknika hori bere egunerokotasunean erabiltzen, eta arlo horretan esperientzia handiena duten ospitaleen artean dago, nazio zein Europa mailan.

Anestesiatutako pazientearen nerbio-sistema orratzezko edo gainazaleko elektrodo bidez elektrikoki estimulatzean datza, eta etengabe kontrolatzen dira estimulu horien ondorioz sortzen diren erantzunak; erantzun horiek erregistratu eta handitu egiten dira, hainbat gailuri esker. Pazienteak ezer nabaritzen ez duen arren, bulkada txikiak jasotzen ditu besoetan, zangoetan edo aurpegiko hainbat gunetan. Jarraipen horri esker, ebakuntzan zehar gerta daitekeen edozein kalte neuronal gertatzeko arriskua antzeman eta beharrezko neurri zuzentzaileak martxan jar ditzake ebakuntzan parte hartzen ari den Neuro-fisiologiako lantaldeak.

Ebakuntzaren une bat. ( irudia handitu )

Monitorizazio mota horretan, Neuro-fisiologiako kontsulta batean eskuarki aplikatzen diren teknika guztiak batera erabiltzen dira; hala nola miaketa eta estimulazio somato-sentsoriala, motorea edo beste modalitate sentsorial batzuen potentzial ebokatuena, besteak beste.

Funtsezko euskarria Onkologian

Monitorizazio neuro-fisiologikoa funtsezko euskarria da kalte neuronalak eragin ditzaketen ebakuntza onkologikoen esparruan, lesioa erabat edo zati batean kentzeko marjina handiagoa ematen baitu; frogatu da, tumore mota askoren kasuan, biziraupen-tasa handitzeko tresnarik eraginkorrena dela. Jarraipen neuro-fisiologikoak ematen duen informazioari esker, ebakuntzak seguruagoak eta zehatzagoak dira, eta tumorearen erauzketa-maila ahalik eta handiena kalte-maila ahalik eta txikienarekin lortzera bideratuta daude.

Teknika horiek erabiltzen hasi aurretik, ezinezkoa zen pazientearen bilakaera ezagutzea hura esnatu arte; beraz, litekeena zen nerbio-zuntz osasuntsuetan lesioren bat gertatu izana eta, hori antzematen zenerako, beharbada berandu zen konpontzeko. Kasu batzuetan, kalteak saihesteko aukera bat zen ebakuntza amaitu baino lehen pazientea esnatzea eta berriro loaraztea, ebakuntzarekin jarraitzeko. Adibidez, eskoliosiaren ondoriozko bizkarrezurraren desbideratzeen ebakuntzetan, barrekin zuzentzeko prozesuan zehar, ebakuntzan bertan, esnatu egiten zuten pazientea zangoak mugitzeko gai ote zen ikusteko, horrek gaixoari zekarkion estresarekin. Monitorizazio neuro-fisiologikoarekin, hori dagoeneko ez da beharrezkoa, eta ebakuntza egiten dioten pertsona lo egoten da ebakuntza osoan zehar.

Traumatologia eta Neurokirurgia, monitorizazioa gehien erabiltzen duten espezialitateak

Aldaketak gertatzen diren unean bertan antzeman eta zuzen daitezkeenez, minimizatu egin da kalte berrien agerpena; horrek ikaragarri hobetu ditu ebakuntzen emaitzak eta kalitatea. Neurokirurgian eta Traumatologian erabiltzen da gehien jarraipenerako modalitate hori, nahiz eta aplikagarria den Aurpegi-masailetako Kirurgiako, Kirurgia Baskularreko, Tiroidearen Kirurgiako eta Otorrinolaringologiako ebakuntza jakin batzuetan ere.

Teknika hori aplikatzeko, beharrezkoa da kirurgiako zerbitzuen eta Nafarroako Ospitaleguneko ebakuntzetako monitarizazioko bi espezialisten arteko lankidetza estua; Javier Urriza eta Lorea Imirizaldu dira espezialista horiek. Urriza doktoreak berariaz jarduten du kirurgia-gelako jardueran, eta bere prestakuntza, fellow gisa, espezialitate horretan osatzeko aukera izan zuen New Yorkeko St. Luke's-Roosevelt ospitalean, ebakuntza barneko neuro-fisiologian aitzindarietako bat eta arlo horretan mundu mailan erreferente den Vedran Deletisen gidaritzapean. Teknika hori ebakuntzetako egunerokotasunean sartzearen aldeko apustua egingarria izan da Neuro-fisiologia Zerbitzuko buru Gonzalo Morales, Traumatologiako buru Angel Hidalgo, Idoya Zazpe Neuro-kirurgiako buruari eta haren aurretik bere karguan zegoen eta berriki erretiratu den Eduardo Portilloren laguntzari esker.

Monitorizazio neuro-fisiologikoa aplikatzen den ebakuntza gehienetan pazientea anestesiatuta egoten den arren, Nafarroako Ospitalegunea hasita dago pazientea esna dagoen kasuetan ere teknika hori erabiltzen, kasu oso zehatzetan, goialdeko nerbio-funtzioak (mintzaira edo memoria) kaltetzeko arriskua dutenetan. Besteak beste, azpimarratzekoa da Nafarroako osasungintza publikoak egin zuela lehen aldiz pazientea esna izanik garuneko tumore baten ebakuntza, 13 profesionaleko lantalde baten eskutik, iazko urrian. Monitarizazio neuro-fisiologikoari eta ebakuntza osoan zehar pazientearen bilakaera kontrolatzeko egindako beste froga batzuei esker, pazientearen tumorearen erauzketa-maila handia lortu zen, haren bizi-funtzioak kaltetu gabe..

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa