(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak 223 ikastaro eskainiko ditu 2017an, pertsona landunentzako asteartea, 2017.eko otsailak 21


3.300 plaza jarriko ditu langileen esku, Agoitz, Altsasu, Doneztebe, Lizarra, Iruña, Tafalla eta Tuterako 14 ikastetxetan


Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bulegoa.

Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuak landun pertsonak trebatzeko 223 ikastaro lagunduko ditu diruz 2017. urte amaiera arte, 13 ikastetxetan. Neurri horrek 985.959 euroko kostua dauka, eta 223 ikastarotako % 100ean diruz lagundutako 3.300 plaza inguru finantzatuko da kopuru horrekin; guztira, trebakuntzako 7.000 ordu.

Ikastaro horietatik guztietatik 46 Agoitz, Altsasu, Doneztebe, Lizarra, Tafalla eta Tutera udalerrietako ikastetxetan eskainiko dira. Gainerakoak, berriz, Iruñean eta Iruñeko eskualdean.

Nafarroako lurraldeko pertsona landunei zuzenduta dago, batez ere, deialdia, baina langabeek ere badute parte hartzeko aukera; gehienez ere partaideen % 40 izan daiteke langabea. Nafarroako Gobernuaren Enpleguaren Atarian daude ikusgai ikastaroen zerrenda, datak eta lekuak, Nafarroako Gobernuaren enpleguari buruzko atarian; hor jasotzen da enplegurako, ekintzailetzarako edo enplegurako gaitasun pertsonalerako Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren prestakuntza-eskaintza.

Langile guztiek egin ditzakete ikastaroak, baina berariazko hiru lerro daude. Lehenengoak 786.039 euroko aurrekontua dauka, eta sektore arteko prestakuntzari dagokio; jarduera ekonomikoko hainbat sektoreri zuzendutako zeharkako gaitasunak ikastera bideratutako trebakuntza-ekintzez osatuta dago, edo sektore bateko berariazko gaitasunak ikastera bideratutako ekintzez, beste sektore batzuetako langileen birziklapen eta birgaikuntzarako, langileen legezko ordezkaritzaren berezko eginkizunetarako gaikuntzara bideratutako prestakuntza barne.

Bigarren lerroa bereziki zuzenduta dago ekonomia sozialeko bazkide eta langileei, beti ere jarduera ekonomikoa badakarte, eta 99.928 euroko aurrekontua dauka. Azkenik, langile autonomoei zuzendutako beste lerro bat dago, 99.992 euroko aurrekontuarekin.

Aurrez aurre, teleprestakuntza bidez edo modu mistoan emango dira eskolak eta, oro har, gutxienez 6 ordukoak eta gehienez 270 ordukoak izango dira ikastaroak. Profesionaltasun-ziurtagiriei lotutako prestakuntza-ekintzak aurrez aurreko modalitatean eskainiko dira nahitaez, eta lantokietan prestakuntza praktikoa egiteko aukera eskainiko dute, baldin eta profesionaltasun-ziurtagiri osoa eskaintzen bada.

Ekimen horiek lan-merkatuaren beharretara egokitutako prestakuntza eskaintzen dute, eta enplegagarritasuna, promozio profesionala eta langileen garapen pertsonala hobetzera ere badaude bideratuta. Prestakuntza-erakundeek 2017ko azaroaren 30era arte epea dute prestakuntza-programak garatzeko, eta ikasleak aukeratzeaz ere arduratuko dira.

Informazio aurreratua

Lau urtean lehen aldiz, deialdi honek urtean zehar garatuko den prestakuntza guztia aldez aurretik eskaintzeko aukera ematen du, laguntzen deialdia aurreratu egin baitzen, prestakuntzako erakunde eta zentroek hobeto programa zitzaten 2017rako beren jarduera, baita enpresen eta langileen beharrei hobeto erantzuteko ere.

Gainera, bigarren urtez jarraian, eta prestakuntzako eskaintza guztia Iruñean eta Iruñeko Eskualdean kontzentratzea saihesteko, lehentasuna eman zaio prestakuntza-ekintzak zona ezberdinetan eskaintzeari. Horrela, Sektore arteko Planen lerroari dagokionez, gutxienez hiru ikastaro emango dira Agoitzen, sei Altsasun, hiru Donezteben, zortzi Lizarran, bederatzi Tafallan eta 17 Tuteran. Gainera, beste jarduketa bat gehitu daitezke ekonomia sozialaren eta autonomoen planen esparruetan.

Trebakuntza

Aipatutako eskaintzaz gain, Nafarroako Gobernuak baditu laguntzakpymeetako prestakuntzarako, kontrataziorako konpromisodun prestakuntzarako, gazteen kontratazioa sustatzeko eta zuzendaritza-kideak prestatzeko edo estaltzeko zailak diren lanpostuen gaineko jarduketa-lerroetarako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa