(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak enplegurako orientazio pertsonalizatua eskainiko dio urtero 15.000 laguni asteazkena, 2017.eko otsailak 22


Helburu horrekin, enkantera atera du zerbitzu horien datozen lau urteetarako kontratazioa, 7,5 milioi euroko guztizko balio zenbatetsiarekin


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak enplegurako orientazio pertsonalizatu integraleko zerbitzua eskainiko dio urtero 15.000 laguni 2020. urtera arte; enplegu bulegoak izango dira orientazio-sistemaren ardatz, eta handik bideratuko dituzte pertsona horiek zerbitzu berrira.

Miguel Laparra Eskubide Sozialetako lehendakariak gaurko Gobernuaren saioaren ondorengo prentsaurrekoan jakinarazi duenez, Gobernuak enkantera atera du, 7,5 milioi euroko guztizko balio zenbatetsiarekin, Nafar Lansare zerbitzuak datozen lau urteetarako behar duen langabeei orientazio profesionalerako zerbitzuak emateko kontratua.

Nafarroako Gobernuak enplegurako orientazio pertsonalizatu integraleko zerbitzua eskainiko dio urtero 15.000 laguni 2020. urtera arte; enplegu bulegoak izango dira orientazio-sistemaren ardatz, eta handik bideratuko dituzte pertsona horiek zerbitzu berrira.

Miguel Laparra Eskubide Sozialetako lehendakariak gaurko Gobernuaren saioaren ondorengo prentsaurrekoan jakinarazi duenez, Gobernuak enkantera atera du, 7,5 milioi euroko guztizko balio zenbatetsiarekin, Nafar Lansare zerbitzuak datozen lau urteetarako behar duen langabeei orientazio profesionalerako zerbitzuak emateko kontratua.

Formula horrek ordeztu egiten du aurrez zerbitzu hori emateko hainbat erakunderekin sinatutako hitzarmenak; bakoitzaren egoeraren diagnostikoa egingo da, enplegu pertsonalizaturako ibilbidea prestatuko da, eta lan-bizitzan zehar gerta daitezkeen lan-trantsizioetan motibazioa eta laguntasuna eskaini.

Orientazio profesionalerako zerbitzuak kontratatzeko esparru-akordioak –Kontratazioaren Atarian argitaratuta dagoena– 1.383.754,80 euroko (BEZ kanpo) aurrekontu-esleipena ezartzen du 2017rako, beste hiru urtez luza daitekeena.

Aurreikuspenen arabera, akordio horri esker 47.000 bat laguni emango zaio arreta guztira, 12.000 ingururi urte bakoitzeko. Horietatik 25.850 arreta espezializatua behar duten kolektibo jakin batzuetakoak izango dira: gizarte-bazterkeriako arrisku egoeran dauden 10.300; 1.540, ezgaitasunen bat dutenak; 9.335, iraupen luzeko langabeak; eta 4.670, 30 urtez azpiko gazteak. Gainerakoak, 21.000 pertsona inguru, behar berezirik gabeko langabeak izango dira.

Gainera, enplegu agentziek beste 3.000 bat laguni emango diote arreta, beraz, urtean 15.000 bat lagun artatuko da guztira, Enplegu Planaren (2016-2019) zirriborroan lehentasunez helburu gisa ezarrita dagoen bezala.

Baliabideen esleipena

Nafarroak laneko orientaziorako zerbitzu-sare zabala dauka, Nafar Lansareak zuzenean edo zeharka kudeatzen dituen zerbitzuena; horretarako, 10 enplegu agentzia ditu, eta arreta-zerbitzu ezberdinak ematen dituzten 90 profesional horietan lanean.  2016. urtera arte, 12 erakunderen kolaborazioa izan zuen, 40 bat orientatzailerena: Forem eta UGT Enplegua (hitzarmen bitartez), AMIMET, CONCEMFE, Ilundain Fundazioa, Gaztelan, Sare, Afammer, Unibertsitate Publikoa Fundazioa, Marketin Kluba eta Sakanako Enpresarien Elkartea (diru-laguntzen deialdi bidez).

2017rako aurreikuspena da 2,3 milioi bideratzea (1,7 milioi –BEZ barne– deialdi honetarako, eta 600.000 euro irabazi asmorik gabeko sei erakunderi emandako laguntzetan), baliabide propioekin arreta emateaz gain.

Nafar Lansareak uste du sistema berriarekin aurrerapenak lortuko direla eraginkortasunari eta itzulera sozialari dagozkion irizpideetan, Nafar Lansarearen bitartez sartuko baitira langabeak orientazio sisteman, NL izango baita jendea dagozkion erakundeetara bideratuko duena. Era horretan, pertsona bat ezingo da joan orientazio zerbitzuak eskaintzen dituzten hainbat erakundetara zerbitzu bera edo antzerakoak jasotzera; horrela, gainera, orientazio-zerbitzuaren eskari zehatza zein den jakin ahal izango da. Halaber, Orientasare programaren bitartez pertsona bakar batengan egindako ekintzen trazabilitatea hobetuko da; programa hori Nafar Lansarearen beraren agentzietan zein erakunde laguntzaileetan dago ezarrita.

Orientazio profesionala

Arreta-sistemako aldaketa hori orientazio profesional bakarraren eredu berriaren barruan sartzen da; eredu horretan, enplegu agentziak izango dira langabeak erakunde laguntzaileen zerbitzuetara bideratuko dituztenak.

Eredu berriak ezartzen du Nafar Lansarearen agentziek arretarako maila hauek izatea:

- 1. maila: Administrazio-langileek egindako lanak, telefono bidez arretaren, mugikorretako aplikazioen eta Internet bitartez aurrez aurreko arretako bulegoen zama arintzeko helburuz. Agentzian aurretiazko hitzorduen sistema ezartzea.

- 2. maila: Hasierako arretako zereginak, erdi-mailako teknikarien eskutik.

- 3. maila:  Arreta Espezializatua, orientatzaileek banan-banan emango dietena langabeei, eta erakunde laguntzaileentzako laguntzen deialdiaren eta, esparru-akordioaren bitartez, erakundeen kontratazioaren laguntzarekin.

Lizitazioa

Sei lotetan egingo da lizitazioa; horietatik lau 10 enplegu agentzien laguntzara bideratutakoak izango dira, orientazio zerbitzuak Nafarroa osoan ematea bermatzeko helburuz. Eta beste bi lote berariazkoak, gizarte-bazterkeriako arrisku egoeran dauden edo ezgaitasunen bat duten pertsonei bideratutakoak, hurrenez hurren. Lizitazioaren prezioan sartzen dira gerta litezkeen aldaketak ere; adibidez, esperotakoa baino eskari handiagoa baldin badago, 7,5 milioi euroko kopurura iritsi arte.

Martxoaren 29an amaituko da eskaintzak aurkezteko epea, eta aurreikusten denez, ekainean hasiko da Nafar Lansarea langabeak zerbitzu horietara bideratzen. Deialdiaren oinarrien arabera, lote bakoitzeko hamar erakunde onartuko dira gehienez.

Esleipenerako irizpideei dagokienez, prezioa, eremu geografikoan lokala izatea, zerbitzuak emateaz arduratuko den erakundearen langile kopurua, kolokazioko ekintzak egiteko enpresekin sinatuta dituzten hitzarmenak, proposamen teknikoa (adierazleak, alderdi berritzaileak, kolektiboenganako egokitzapena, tresnak, metodologia, etab.) eta zerbitzuaren antolamendua (urteko egutegia, ordutegiak, arreta emateko epeei dagokien konpromisoa, etab.) hartuko dira kontuan.

Zentzu horretan, nabarmentzekoa da lehentasuna emango zaiela puntuazio handiena lortu duten erakundeei, teknikari bakoitzeko 250 langabeko gutxienekoarekin, eta erakunde esleipendun bakoitzeko 1.000 langabeko gehiengoarekin (Administrazioaren esku lau teknikari jartzen dituztenen kasuan).

5 eta 6 zenbakidun loteetan (ezgaitasuna eta gizarte-bazterkeria), artatu beharreko kolektiboaren berezitasunaren eta ezaugarrien arabera egin ahal izango da aukeraketa. Kasu horretan ez da lehenesten lortutako puntuazioa, baizik eta erakunde esleipendunaren gaitasuna, erakunde horrek artatu beharreko kolektiboarekin duen loturaren arabera.

Orientazioari buruzko jardunaldia Iruñean

Nafarroako Enplegu Zerbitzua ¬ – Nafar Lansareak Enplegurako Europar Estrategiak (2020) ezartzen duen orientazioaren ikuspuntuari eta Nafarroako Gobernua ezartzen ari den orientazioko eredu berriari buruzko jardunaldia antolatu du. Martxoaren 7an, asteartea, izango da jardunaldi hori Iruñeko Condestable Jauregian, 09:00etatik 14:00etara.

Lehenengo zatian, Nafar Lansarearen mendeko lan-orientazioko sistemaren egoerari, jarduketa-mailari eta profil profesionalei buruzko hiru azterlan aurkeztuko dituzte; baita ekintza pertsonalizatuei buruzko ebaluazio bat ere. Jarraian, "Barcelona Activa" erakundearen ikuspuntuaren berri emango dute; erakunde horrek hiriaren eta metropoli-eremuaren hazkunde ekonomikoa bultzatzen du orain dela 30 urtetik. Eta, azkenik, Paz Fernandez Nafar Lansareko zuzendari kudeatzaileak Orientazio Zerbitzua eta zerbitzu horren jardun-ildoak aurkeztuko ditu.

Enplegurako Europar Estrategiak (2020) ezartzen du komenigarria dela orientazio pertsonalizatuaren egitekoa indartzea enplegurako politika aktiboen barruan, lan-merkatuko aldaketak direla eta: behin-behinekotasuna, bizitza osoan zeharreko prestakuntza, enplegu-nitxo berriak, etab. Pertsona bakoitzaren beharretara egokitzeko gai den orientazioa, baina baita bere autonomia sustatzeko diseinatutakoa ere. Arlo publikoaren eta pribatuaren arteko aliantzak erabili behar dituen zerbitzua. Jardunaldi horrek Nafarroako lan-orientazioaren egoera eta Nafar Lansareak europar helburuak lortzeko egiten dituen ekintzak erakutsiko dizkigu. Lotura honetan eman daiteke jardunaldirako izena.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa