(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak mediku espezialisten erretiroa atzeratzeko baimena eman du, profesionalak kontratatzeko dagoen zailtasunagatik asteazkena, 2017.eko otsailak 22


Banan-banan emango dira baimenak interesdun pertsonek aldez aurretik horretarako eskaera eginda, beti ere egiaztatzen denean ez dagoela ordezkorik kontratazio-zerrendan edo, egonik ere, ez dutenean kontratua onartu


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaur goizean erabaki du Osasunbideako eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko arlo guztietako mediku espezialistei, behin nahitaezko erretirorako adina bete ondoren, lanean jarraitzeko baimena ematea, haiek ordezteko zailtasunak daudenean, ez dagoelako inor kontratazio-zerrendan edo, egonik ere, ez dagoelako ordezte-kontratua onartuko duen izangairik aurkitzeko aukerarik.

Gobernuak mediku espezialisten erretiroa atzeratzeko baimena eman du..

Nafarroako Gobernuak gaur goizean erabaki du Osasunbideako eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko arlo guztietako mediku espezialistei, behin nahitaezko erretirorako adina bete ondoren, lanean jarraitzeko baimena ematea, haiek ordezteko zailtasunak daudenean, ez dagoelako inor kontratazio-zerrendan edo, egonik ere, ez dagoelako ordezte-kontratua onartuko duen izangairik aurkitzeko aukerarik.

Ez-ohiko neurri hori jasota dago Nafarroako Administrazio Publikoetako langileen arloko premiazko neurriei buruzko Foru Legean, eta helburua da herritarrei osasun-zerbitzu egokia ematen zaiela bermatzea. Aukera ematen du Osasunbideako eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Arreta Espezializatuko arlo guztietako mediku espezialisten eta Lehen Mailako Arretakoen erretiroa atzeratzeko; gaur egun 65 urtetan ezarrita dago.

Banan-banan emango dira zerbitzu aktiboa luzatzeko baimenak, urtebeterako, interesdun pertsonek aldez aurretik horretarako eskaera eginda, beti ere egiaztatzen denean ez dagoela ordezkorik kontratazio-zerrendan edo, egonik ere, ez dutenean kontratua onartu. Gainera, baimendutako unean betetzen ziren baldintzak mantentzen badira, luzatu egin daiteke baimendutako luzapena.

Hamar urtean Osasunbideako 666 profesional erretiratuko direla aurreikusten da

Espezialitate batzuetan dagoen profesional faltaz gain, Osasun Departamentuak egiten duen erretiro kopuruaren aurreikuspena dago. Gaur egungo araudiaren arabera, datozen 10 urteetan 666 mediku espezialista erretiratu litezke; horietatik 188 Lehen Mailako Arretako medikuak dira. Erretiro kopuru handia aurreikusten da beste arlo hauetan ere: Larrialdietako Ohiko Zerbitzua (51), Pediatria (50), Ospitalez kanpoko Larrialdiak (34) eta Ortopedia eta Traumatologiako Kirurgia (23).

Urtez urte, 2026. urtera arte aurreikusitako erretiro guztietatik, 39 espero dira 2017rako; 44 2018rako; 82 erretiro 2019rako; beste 68 2020. urterako; 2021erako, 64; 2022rako, 80; 2023rako, 71; beste 90 erretiro 2024rako; 2025. urterako 73 eta, azkenik, 55 erretiro 2026. urterako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa