(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako armarria daraman beirate batek apaintzen du gaurtik Nafarroako Jauregiaren fatxada nagusia osteguna, 2017.eko otsailak 23


San Fernandoren Gurutze Ohoratua ordeztuko du, gurutze hori irailean kendu baitzen, Sinboloei eta Memoria Historikoari buruzko legeak betez


Beiratea Nafarroako armarriarekin, Nafarroako Jauregiaren fatxada nagusian. ( irudia handitu )

Nafarroako armarria daraman beirate batek apaintzen du gaurtik Nafarroako fatxada nagusia, San Fernandoren Gurutze Ohoratuaren ordez; gurutze hori irailean kendu zen, Sinboloei eta Memoria Historikoari buruzko legeak eta Foru Gobernuak sinbolo frankistak kentzeko eta espazio publikoak demokratizatzeko, eta indarkeria goraipatzen dituzten erreferentziarik gabeko espazioak lortzeko hartutako konpromisoa betez.

1,51 metroko diametroa du beirateak, eta Nafarroako armarri ofiziala irudikatzen du, hondo gorriaren gainean ageri diren urrezko katez osatutakoa, eta erdian kate-begiz osatutako zortzi besoak elkartzen diren gunean esmeralda bat duena eta, horien gainean, Errege-koroa, Nafarroako Erreinua zenaren ikurra. Oliteko Alberto Chueca Lenzanok egin du; Chueca aditua da era horretako lanetan. Tamaina eta forma ezberdineko 150 bat piezaz osatuta dago, eta bi beira motaz eginda daude pieza horiek: hondoa, Catedral Vegla erako beiraz, eta armarria Lamberts erako beira puztuz; biek dute 4 mm-ko lodiera. Profiletarako beruna erabili du. Kristalezko marko baten gainean muntatuta dago lana eta marko hori, aldi berean, idi-begi osoa estaltzen duen metalezko marko baten kontra dago.


Nafarroako armarria jarri duten unea. ( irudia handitu )

Gurutze Ohoratua duen eskultura-multzoa kentzeko prozesua

Iazko ekainaren 29an erabaki zuen Gobernuak Nafarroako Jauregiaren fatxada nagusiko dultzimerreko San Fernandoren Gurutze Ohoratua kentzea. Hainbat aukera aztertu zituzten, Fructuoso Ordunaren eskultura-multzoaren osotasuna bermatzeko helburuz: Gurutze Ohoratua tailatzea, ezkutatzea edo eskultura-multzoa kentzea.

Jauregiaren frontoia 1841etik 1951ra izan zuen bere jatorrizko egoeran uzteko helburuz, irailaren 26an ekin zioten prozesuari eta, eskultura kalterik eragin gabe ken zitekeela egiaztatu ondoren, jatorrizko bere sei blokeak desmuntatzen hasi ziren; behin hori eginda, egiaztatu zen Gurutze Ohoratua jarrita zegoen jatorrizko idi-begia, 1,40-1,50 metrokoa, suntsituta zegoela eta barrualdea zementuz eta trikotez beteta zegoela. Vianako Printzea Erakundearen esku utzi zen kendutako eskultura-multzoa, bere kontserbaziorako.

Aldi berean, eta herritarrei prozesuaren berri emateko helburuz, eskultura-multzo horren gaineko esku-hartzeari eta multzoa kentzearen helburuei eta arrazoiei buruzko informazioa jasotzen zuten panelak jarri ziren inguratzen zuten aldamioetan.

Aurrekariak

Francisco Francok eman zion 1937an Nafarroari San Fernandoren Gurutze Ohoratua, eta armarrian jarri zen 1936ko estatu-kolpe militarrean eta Gerra Zibilean zehar lagundu zuten nafar boluntarioen omenez eta haiei begirunea erakusteko.

1951n, Fructuoso Ordunaren eskultura-multzo bat jarri zen Nafarroako Jauregiaren frontoian, fatxada nagusian; horrela, idi-begi soil bat besterik ez zeukan jatorrizko dultzimerra aldatu zen. Eskultura hartan frankismo garaiko Nafarroako armarria irudikatzen zen, janzki klasikoz jantzitako bi gizonezko pertsonaiaren erdian Gurutze Ohoratua zegoelarik.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa