(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eskubide Sozialetako Departamentuak mendekotasuna duten pertsonen zentroen benetako okupazioa egiaztatuko du astelehena, 2017.eko otsailak 27


Nafarroako Gizarte Zerbitzuen arloko 2017rako Ikuskaritza Planak, eguneko egonaldietarako zerbitzuen kontrol berezia egitea ere jasotzen du


Eskubide Sozialetako Departamentuak xehetasunez egiaztatuko du 2017an mendekotasuna duten pertsonentzako zentroen benetako okupazioa, bai eta erabiltzaile bakoitzaren mendekotasunaren balorazioa eta pertsona horiek zer zerbitzu jasotzen dituzten, ikuskatzaileei emandako datuen egiazkotasunari arreta berezia eskainiz.

Horiek eta beste neurri batzuk jasotzen ditu Gizarte Zerbitzuen arloko Nafarroako aurtengo Ikuskaritza Planak, orain dela gutxi Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu denak; gainera, beste jarduketa batzuen artean, jasotzen du kontrol berezia egingo dela eguneko egonaldietarako zerbitzuetan, hiru urtez azpiko adingabeen zaintzaileen etxeko arreta-zerbitzuetan eta ezgaitasuna dutenentzako Okupazio-zentroetan.

Plana 2016koaren oso antzerakoa da, eta haren helburua da gizarte zerbitzuetako onuradunek arreta egokia eta kalitatezkoa jasotzen dutela ziurtatzea, beren eskubideak errespetatzea –batez ere egoitzen erabiltzaileen kasuan–, zerbitzu-zentroek arretaren kalitateari buruzko aholkularitza egokia jasotzea, eta ANADP eta zerbitzu-emaileen artean izenpetutako hitzarmenen zehaztapenak betetzen direla ziurtatzea.

Helburu horrekin, Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiaren Kalitate eta Ikuskaritza Zerbitzuak ohiko ikuskaritzaak egingo ditu eremu guztietako egoitzetan eta eguneko zentroetan (adineko pertsonen, adingabeen, mendekotasuna dutenen, bazterkeria egoeran daudenen eta gaixotasun mentalak dituztenen zentroetan).

Nafarroako polizien lankidetza

Errenta Bermatuari dagokionez, Ikuskaritza Planean jasotzen den bezala, Nafarroako polizien laguntza izango da prestazio horien onuradun izateko legez ezarritako eskakizunak betetzen diren kontrolatzeko, arreta berezia jarriko delarik bizikidetzan eta bizilekuan.

Planak ezartzen du, bestalde, zorrotz ikuskatuko dela beharrezko langile-ratioak betetzen diren, eta langileak lanpostura joaten diren. Halaber, ikuskaritzak 2016ko ikuskaritza-planaren egikaritzean egindako errekerimenduak eta oharpenak betetzen ote diren aztertuko da, baita gizarte zerbitzuetan jarritako salaketen ondoriozkoak ere.

2016ko ikuskaritza-planaren emaitzak

2016an, Nafarroako zentro baimenduen funtzionamenduari buruzko 28 salaketa jarri ziren Ikuskaritza Atalaren aurrean. Horietatik 27 amaitu dira eta bat etenda geratu da, bide judizial penalaren erabakiaren zain.

Espedienteetatik zazpitan, emaitza izan zen oharpenen bat, araudiaren urraketa larriengatik; seitan, hobekuntzak egitea eskatu zen, horren larriak ez ziren urraketengatik; beste hirutan, ANADPera jo zen, hitzarmenen plegu teknikoak ez betetzeagatik; hamar artxibatu egin ziren, ez zelako antzeman urraketarik egon zenik; eta beste bat artxibatu egin zen, eta ANADPen esku utzi zen, zentro publikoa zelako.

Halaber, lau Ikuskaritza-txosten eskatu ziren administrazioaren eskariz, ANADPek edo Behatokiaren Zuzendaritza Nagusiak eskatuta. Lau txosten horiek honako ondorio hauek utzi dituzte: horietako bat ANADPen esku utzi zen, langileen urraketengatik; beste bat ere ANADPen esku utzi zen, jatorduen ordutegiekin lotutakoa; hirugarrena amaitu zen oharpen batekin, zainketa kontuetan urraketa garrantzitsuak antzeman zirelako; eta beste bat zuzendari nagusiaren esku utzi zen.

2016an, gainera, Gizarteratzeko Errenta ematearekin (gaur egun Errenta Bermatua deitzen da) lotutako 70 espedienteren ikuskapenak egin ziren; bizikidetzari edo bizilekuari dagokionez, eskakizunak betetzen ez ziren zantzuak zeuden, eta horiek erabakigarriak dira laguntza emateko. Horietako 52 espedientetan, Foruzaingoak egin du dagoeneko txostena. Emaitza izan da, sei kasutan eten egin dela prestazioa, alegazioetarako epearekin; bertan behera utzi da laguntza eta bidegabeki jasotako kopurua itzuli da 32 kasutan; eta 14 kasutan, ez da urraketarik antzeman.

Baimendutako zerbitzuetara ohiko 55 ikuskaritza-bisita ere egin ziren; 26 espediente artxibatu ziren, eta 122 errekerimendu, 84 gomendio eta 29 oharpen egin ziren, jarduketak ANADAPera bidali ziren 33 kasutan.

Azkenik, funtzionamendurako, jarduera amaitzeko edo aldatzeko 80 baimen-eskaera aurkeztu ziren. Oraingoz 76 espediente ebatzi dira, 75 baimena ematekoak eta beste bat ukatzekoa, ez dituelako betetzen indarrean dagoen araudian jasotzen diren eskakizunak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa