(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ingurumen Departamentuak apirilaren 3an irekiko du arrantza-baimenak eskatzeko epea asteartea, 2017.eko otsailak 28


Nafarroako Aldizkari Ofizialaren gaurko alean argitaratu da Nafarroan arrantza arautzen duen araudia, eta lautik hamarrera gehitzen du arrantzale bakoitzak eskura dezakeen amuarrain baimenen kopurua


Urederra ibaia.

Datorren apirilaren 3an irekiko da Nafarroako iparralderako (salmonidoen goiko eremua) arrantzako eguneko gehienez hiru baimen berezi eskatzeko epea; Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak ematen ditu baimenok. Beste hiru baimen eskatu ahal izango dira maiatzaren 2tik aurrera, eta beste lau gehiago maiatzaren 15etik aurrera. Halaber, denboraldia luzatzen bada, hiru baimen gehigarri egongo dira (harrapatu eta askatzeko arrantza motan soilik).

Neurri hori Nafarroan arrantza arautzen duen araudian jasota dago; gaurko Nafarroako Aldizkari Ofizialaren gaurko alean argitaratu da araudia. 165 parte-hartzaile izan ditu araudiaren parte-hartze prozesuak; egoeraren diagnostikoaren 187 ekarpen eta hobekuntzarako 320 proposamen jaso dira, eta horietatik % 57 onartu dira osorik.

Agindu horri esker, lautik hamarrera gehitu da arrantzale bakoitzak amuarrainetarako eskura dezakeen baimen kopurua; horietatik bost bakarrik emango dira harrapatu eta eramateko modalitatean. Iaz bezala, eutsi egiten zaio arrantzale eta egun bakoitzeko bi amuarraineko kupoari.

Araudiak beste berritasun batzuk ere baditu, batez ere harrapatu eta askatzeko modalitatearekin lotutakoak; froga gisa ezarriko dira arro mediterraneo batzuetan. Halaber, araudiak jasotzen du lizentziadun 16 urte arteko adingabeek baimen mugarik gabe arrantzatu dezaketela harrapatu eta askatzeko modalitatean arro guztietako hiri-guneko tarteetan, baita irekita ez daudenetan ere.

Neurri horiek hartu dira amuarrain populazioari buruzko azterlan bat egin ondoren; azterlan horrek dio arrantza mota horrek ez duela eragin esanguratsurik amuarrain kopuruaren murrizketan. Ingurumen Departamentuak egin du azterlana, Nafarroako Unibertsitateko Ingurumen-Biologiako Departamentuaren aholkularitzarekin.

Baimenen tramitazioa

Baimenak tramitatzeko beharrezkoa da arrantza-baimena edukitzea; Herritarren Arretarako 012 telefonora eta, Nafarroa kanpotik edo telefono mugikorretatik egiten diren deietarako, 948 012 012 telefono zenbakira deituta (08:00etatik 19:00etara) tramita daitezke baimenak. Halaber, http://www.permisopesca.navarra.es/ webgunean ere egin daitezke eskabideak.

Nafarroan arrantzarako ordutegi orokorrak izango dira: maiatzean eta apirilean, 07:00etatik 21:00etara; maiatzean, ekainean eta uztailean, 06:30etik 22:30era (07:00etatik 21:30era izokinen tartean). Abuztuan, 07:00etatik 22:00etara; eta irailean eta urrian, 07:00etatik 22:00etara. Nolanahi ere, espezie bakoitzak baditu berariazko egunak eta orduak.

Horrela, amuarrainak arrantzatzeko aldia maiatzaren 1etik ekainaren 30era artekoa da. Denbora-aldi hori uztailaren 15era arte luza daiteke, denboraldian zehar arrantzarako baldintza egokiak egon ez direlako edo uztailaren lehenengo hamabostaldirako emari eta tenperatura aurreikuspenak ez badira arrain-populazioentzako oso kontrakoak. Denbora-aldia luzatuko balitz, arrantzaren webgunean jakinaraziko da, ekainaren 15a baino lehen.

Parte-hartze prozesua

165 lagunen ekarpenak jaso ziren agindua prestatu aurretik egindako parte-hartze prozesuan. 2016ko ekainean hasi zen; 65 lagunek hartu zuen parte saio hartan, eta uztailetik azarora bitartean jarraitu zuen, lurraldean zeharreko saioekin: Bertizen (18 parte-hartzaile), Iruñean (11 parte-hartzaile), Irunberrin (19 lagun), Lizarran (7) eta Tuteran (9) egin ziren saioak.

Amaitzeko, baterako bi batzar egin ziren: bata, azaroaren 21ean, diagnostikoa osatzeko, 22 lagunen parte-hartzearekin; eta bestea abenduaren 14an, 14 parte-hartzailerekin, hobekuntzarako proposamenak kontrastatzeko eta foru aginduan jaso beharreko neurriak identifikatzeko.

Onartutako ekarpen gehienak, ia bi heren, ibaien hobekuntzarekin eta arrantzaleen egoerarekin lotuta daude. Eta xehetasun batzuekin onartutako ekarpenak errepideetako gatzari, arrantza-barrutiei, erkidego arteko lizentziari, ehizazain titulua arrantzarako baliozkotzearekin, arrantzarako ordutegiak aldatzearekin eta Arrantzarako Aholku Batzordea kentzearekin lotutakoak dira.

Azkenik, onartu ez diren ekarpenak –ia heren bat– jarrera kontrajarriak eragiten dituzten gaiekin lotutakoak dira; beraz, horietako bat onartzeak aurkakoa errefusatzea dakar.


 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa