(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Zerga Ogasuna zordunen behin betiko zerrenda amaitzen ari da, argitara eman aurretik
asteazkena, 2017.eko martxoak 1


2016ko abenduaren 31n 250.000 eurotik gorako zerga-zorrak zituztenak jasoko ditu zerrendak


bulegoa

Nafarroako Ogasunaren zergadunenganako arretarako bulegoa.

Nafarroako Zerga Ogasunak aste honetan jakinaraziko die 300 zergapekori amaitzen ari diren zordunen zerrendan sar dezaketela; zerrenda hori egiten ari dira, zenbait zerga aldatu eta beste zerga-neurri batzuk hartzeari buruzko 23/2015 Foru Legeak aldatzen duen Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 105 bis artikuluaren arabera; horixe jakinarazi diote Gobernuari, asteazkenetako ohiko saioan. Hain zuzen ere, 250.000 eurotik gorako zerga-zorrak dituzten pertsona fisikoak, juridikoak edo bestelako erakundeak sartuko dira zerrenda horretan, 2016ko abenduaren 31ko zordunen egoera hartuta erreferentziatzat.

Behin jakinarazpena jasotzen dutenetik, 10 egun balioduneko epea izango dute zordunek alegazioak aurkezteko eta gertatu ahal izan diren akats materialak agerian uzteko. Dagozkion zuzenketak egin ondoren, zerrenda argitaratzeko erabakia hartuko da, eta Nafarroako Zerga Ogasunaren webgunean zintzilikatuko da zerrenda hori legeak ezartzen duen gehienezko epea baino lehen, hau da, ekainaren 30a baino lehen.

Argitaratze-erabakia hartu aurretik zordunak 2016ko abenduaren 31n zuen zorraren kopuru osoa ordaintzen badu, zerrendatik kenduko da. Aitzitik, zorduna izen-abizen eta IFZ bidez xehatuta identifikatuko da pertsona fisikoen kasuan, eta enpresa-izen osoarekin eta IFK zenbakiarekin, pertsona juridikoen eta bestelako erakundeen kasuan.

Zerrenda hori sortzen eta argitaratzen da (Estatuan eta EAEko Foru Ogasunetan ere onartuta dago) Zergei buruzko Foru Lege Orokorra aldatzen duen 23/2015 Foru Legean (zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzkoa) oinarrituta; horren arabera, zerga-datuen pribatutasunaren gainetik dago jokaera horiek herriaren diru-kutxari egiten dien kalte handia.

Horregatik, iruzurraren aurka borrokatzeko jarduketa gisa ulertu behar da zordunen zerrenda argitaratzea, zerga-betebeharrak borondatez betetzera bultzatu eta benetako zerga-kontzientzia hiritarraren garapena sustatuko duten prebentziozko tresnak indartzera bideratuta.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa