(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kulturaren Zuzendaritza Nagusiak Nafarroan Antzerkia Bultzatzeko Plan berria aurkeztu du asteartea, 2017.eko martxoak 7


Sektoreko eragile eta profesionalekin beren gabeziak eta nahiak ezagutzeko eta proposamenak jasotzeko egindako batzarretatik abiatuta egin da plan hori


In Extremis Teatro, Gayarre Sariketaren ekoizpen onenaren saria irabazi duena 2017an. Unai Beroizek utzitako irudia. ( irudia handitu )

Kulturaren Zuzendaritza Nagusiak Nafarroan Antzerkia Bultzatzeko Plana jarri du abian, komunitatean antzerkiaren sektore profesionala dinamizatzeko helburuz. Adostutako hainbat ekintzatan zehazten da Plan hori, sektorea ikusaraztera, inguruko lurraldeekiko harremanak sortzera, konpainien mugikortasuna sustatzera eta, beste profesional batzuekin elkartuta, Nafarroako sorkuntza bultzatzera bideratuta. Arlo horretako profesionalekin eta eragileekin egindako batzarretan kulturaren sektoreak dituen beharrak, gabeziak eta nahiak partekatu ondoren proposatu dira neurriak.

Ekintza horiek gauzatzeko kronograma legealdi osoan zehar luzatuko da, esparru instituzionalean, zeharkakoan (lankidetzako ekintzak), prestakuntzarenean eta merkatuaren esparruan egingo diren ekintzekin. Horrela, esparru horietako bakoitzerako proposamenak jasotzen ditu planak, sektorearen errealitate zehatzera egokitzeko helburuz, jarduketa koherenteak lantzeko eta planifikatzeko, ekoizpenak eta koprodukzioak sustatzeko, eta sektorearen prestakuntza eta lan-egoera hobetzeko.

Halaber, proposatzen da lankidetza instituzionalerako bideak sortzea, proiektuen eta enpresen kudeaketa administratiboa hobetzea eta sektorean esku hartzen duten eragileen eta lan-nitxo berriak izan daitezkeenen arteko koordinazio handiagoa bultzatzea.

Ekintzen artean, nabarmentzekoak dira, hala nola, MERKATUA sortzea, sektoreko profesionalei promozionatzeko aukera emango dien topagune partekatu gisa aurkezten den Nafarroako arteen azoka, edo sektorearen katalogo digital bat sortzea. Bestalde, Nafarroako Artxibo Orokorrean Arte Eszenikoen eta Musikaren Artxiboa sortzea aurreikusten da, bai eta antzerkiko eragile eta profesionalentzako berariazko edukiak izango dituzten foroak, programak eta jardunaldiak ere.


In Extremis Teatro taldearen “Medida por medida” antzezlanaren pasarte bat. Unai Beroizek utzitako irudia. ( irudia handitu )

Ana Herrera Kulturako, Kiroleko eta Gazteriako kontseilariak aurkeztu du Plana gaur goizean prentsaurrekoan, Fernando Perez Kulturako zuzendari nagusiarekin eta Jose Vicente Urabayen Kulturaren Nafarroako Kontseiluko kide eta Plana bultzatu duen taldeko kidearekin batera.

Proposamen instituzionalak

Proposamen instituzionalek lortu nahi dutena da sektorearen ikusgarritasuna eta bulkada sustatzea, erakundeen arteko lan koordinatuaren bitartez. Zentzu horretan, Planak hainbat neurri proposatzen ditu, hala nola Nafarroako Gobernuak eta Foru Parlamentuak adierazpen instituzional bat egitea, antzerkiaren prestigioa berreskuratzeko helburuz.

Halaber, Nafarroako antzerkiaren sektorearen berezko lan-ingurunearen eta lurralde-hedapena (Nafarroa, Euskadi, Errioxa, Aragoi eta Akitania) eta sektore-hedapena (publikoa oro har, publiko familiarra, gizarteratzea, kultura aniztasuna, euskara, sektoreak...) definizioa sustatzera, edo profesionalei zuzendutako arte eszenikoen deialdiak aldatzera bideratutako ekintzak proposatzen dira, beste alderdi batzuk baloratzeko, adibidez, espazioen inplikazioa konpainiekin egonaldi artistikoen bitartez, hizkuntzaren gaia, generoarena, soziala, publikoekiko bitartekaritza-lanak, koprodukzioak, sareko lana eta berrikuntza babestea berrikuntzarako habia edo laborategi bat sortuta.

Kultura-espazioak mapan jasotzeko eta geo-erreferentziak zehazteko neurriak ere jasotzen dira, eta programazioak bultzatzeko aukera emango duten etengabeko lan-dinamika ezartzeko neurriak, Iruñeko Udalarekin Civivox sarearekin eta Gayarre antzokiarekin koordinatzeko, eta Baluarte, Barañaingo Auditorioa, Tuterako Gaztanbide Antzokia eta Iruñeko eskualdeko beste espazio batzuekin koordinatzeko, bai eta Nafarroako Antzokien Sarearekin eta Antzerki-enpresen Elkartearekin ere.

Zeharkako edo lankidetzako proposamenak

Lankidetzarako zeharkako ahaleginekin lotutako proposamenak dira; tartean, Planak jasotzen du Nafarroako Liburutegian arte eszenikoei buruzko funts bibliografiko bat sortzea, egile nafarrei arreta berezia eskainiz; Nafarroako Artxibo Orokorrean Arte Eszenikoen eta Musikaren Artxibo bat sortzea, eta Gobernuaren beste departamentu batzuekin zeharka lan egitea, arte eszenikoek berariazko kanpainetan herritarrei zuzendutako beste ekintza asko aberasteko duten gaitasuna ezagutarazteko (hezkuntza, garapen ekonomikoa, turismoa, etab.).

Proposatzen da, bestalde, CEIN erakundeari, Merkataritza Ganberari, Enplegu Zerbitzuari eta beste erakunde edo eragile instituzionalei sektoreak beren enpresetarako berariazko aholkularitza jasotzeko duen beharraren berri ematea, sektore honek kultura-industrian eta sormen-industrian duen pisua hobetzeko asmoz.

Prestakuntzaren arloko proposamenak

Prestakuntzaren arloari dagokionez, Planak proposatzen du lan-batzorde iraunkor bat sortzea, besteak beste, kode deontologikoak, jardunbide egokien kodeak eta jardun profesionala hobetzera bideratutako bestelako alderdiak (hitzarmen kolektiboak, fiskalitate-azterlanak, etab.) garatzeko, eta sektoreko eragileei zuzendutako berariazko edukidun foroak eta jardunaldiak programatzeko.

Merkatuarekin lotutako proposamenak

Arlo horretako neurri garrantzitsuena da MERKATUA sortzea, Nafarroako arteen azoka, sektoreko profesionalak gnbidatuko dituen topagune partekatuko espazio gisa. Gure inguruneko azoketan Nafarroako antzerkiaren presentzia ere sustatuko da (DFeria, Feria Internacional Huesca, Feria de Teatre de Tarrega), eta Arte Eszenikoen Zirkuitua jarriko da abian Nafarroan.

Kulturaren Zuzendaritza Nagusiak proposatzen du, halaber, Gayarre Antzokiko Sariketaren birarekin lankidetzan jardutea, Nafarroan antzerki-produkzioko proiektu baterako.

Merkatuarekin lotutako beste neurri batzuk dira joerak antzematen eta erabaki egokiak hartzen lagunduko duten Nafarroako antzerkigintzari buruzko aldizkako azterlanak eta diagnostikoak egitea; Nafarroako sektorearen katalogo digitala egitea, azpiegiturei, konpainiei, programatzaileei eta programazioei buruzko datuak jasoko dituena; eta antzerki-programazioari buruzko agenda digital bat bultzatzea.

Hasitako proposamenak

Kulturaren Zuzendaritza Nagusia hasi da dagoeneko neurri horietako batzuk abian jartzen; esaterako, Gobernuaren arte-programen zuzendaritza artistikoen kontratazioa abiarazi du, deialdi ireki bidez; arte eszenikoen ekoizpeneko deialdiak berrikusi ditu eta aurrekontua handitu da; edo 20.000 euroko zuzkidura ekonomikoa ezarri du Gayarre sariketaren konpainia irabazleak bira bat egin dezan Nafarroako Antzoki Sarearen Elkartearen (ARTN) espazioetan.

Aipatzekoa da, bestalde, DFeria azokarekin egin den lankidetzarako akordioa; horri esker, ARTN elkarteko toki erakundeetako programatzaileak azoka profesional horretara joan ahal izango dira, eta hor parte hartuko dute Nafarroako Gobernuaren, Gayarre Antzokiko, In Extremis konpainiako, ARTNko eta Nafarroako Antzerki Eskolako ordezkariek ere, bai eta DNA eta Oliteko dantza-jaialdietako zuzendari berriek ere, eta martxoaren 8an, Tabakaleran, Nafarroak arte eszenikoen sektorean dituen baliabideen aurkezpena egingo dute.

Baliabide horiek argitalpen batean jaso dira, eta akreditutako pertsonek jasotzen duten ongietorriko kitaren barruan banatuko da, Kulturaren Zuzendaritza Nagusiak egin duen beste orri batekin batera; orri horretan, Nafarroako antzerki eta dantza konpainia profesionalen azken produkzioen berri ematen da. Online ere kontsulta daiteke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa