(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak zehaztu du nola banatuko diren “Erabaki askeko” funtseko 23 milioi euroak toki erakundeen artean asteartea, 2017.eko martxoak 7


Toki erakundeek eurek erabaki ahal izango dute zertarako bideratuko duten bide horretatik jasotzen duten dirua


kalea

Toki erakundeek eurek erabaki dezakete dirua zertarako erabili.

Nafarroako Gobernuak zehaztu du nola banatuko dituen "erabaki askeko" 23 milioi euroak 2017-2019 aldian Nafarroako udalerrien artean; toki erakundeek esku geratzen du diru hori zertara bideratuko duten erabakitzea: zenbaki gorritan duten diru-zaintzara, amortizazioetara edo inbertsioak finantzatzera.

Toki Administrazioen Zuzendari Nagusiaren otsailaren 23ko 30/2017 ebazpenean ezartzen da zenbatekoen zerrenda, urtez urte eta udal eta kontzejuen arabera banatuta; Nafarroako Aldizkari Ofizialaren gaurko alean argitaratu da ebazpen hori. Martxoaren 28ra arteko epea dute udalek eta kontzejuek alegazioak aurkezteko.

Banatuko diren 23 milioi euroetatik 17 milioi 3.000 biztanletik gorako udalerriek jasoko dituzte; gainerako sei milioiak, berriz, 3.000 biztanle baino gutxiago dutenen eskura iritsiko dira. Ekitaldiz ekitaldi, honela banatuko da dirua: 4,5 milioi 2017an, 9,25 milioi 2018an eta beste 9,25 milioi 2019an.

Diruaren erabilera

Honako hauek dira toki erakundeek "erabaki askeko" kontzeptuan jasotzen dituzten ekarpenekin egin ditzaketen eragiketak:

1) Aurreko ekitaldi ekonomikoko kontuen diru-zaintzako gerakin negatiboak finantzatzea.

2) Aurrekontuko pasibo finantzarioak aurretiaz amortizatzea.

3) Toki Inbertsioetarako 2009-2012 Planaren babesean emandako hasteko baimenarekin egikaritutako obrak finantzatzea, bai eta Toki Inbertsioetarako Plan honen indarraldian zehar egikaritu beharreko obrak.

4) Toki Inbertsioetarako Plan honetan jasota ez dagoen eta Inbertsioen 6. Kapituluan kontabilizatu beharreko edozein jarduketa finantzatzea.

Udalerri txikiak lehenestea

"Kalkulurako biztanleria" deritzon zenbatekoak banatzeko irizpidearen helburua da biztanle gutxieneko udalerriei lehentasuna ematea, eta ez biztanle kopuruaren araberako banaketa proportzional hutsa egitea. Horretarako, erakunde bakoitzak 2015eko urtarrilaren 1ean zuen biztanle kopuru ofiziala hartzen da abiapuntutzat.

Horrela, "kalkulurako biztanleria" 10 baino handiagoa denean, hurrengo ataletan aurreikusitakoaren arabera dagokion zenbatekoa aplikatzen zaio:

1) 3.000 biztanle baino gehiagoko udalerriak edo kontzejuak.

- 3.001 eta 5.000 biztanle artean: 150.000 euro, toki erakunde bakoitzeko.

- 5.001 eta 10.000 biztanle artean: 170.000 euro erakunde bakoitzeko.

- 10.000 biztanle baino gehiago: 190.000 euro, toki erakunde bakoitzeko.

2) 3.000 biztanle edo gutxiagoko udalerriak edo kontzejuak.

- 10 eta 50 biztanle artean: 20.545 euro, toki erakunde bakoitzeko.

- 51 eta 3.000 biztanle artean: biztanle kopuruaren arabera proportzionalki dagokion zenbatekoa; gutxienekoa 20.589,32 eurokoa da 51 biztanlerentzako, eta gehienezkoa 148.000 eurokoa, 3.000 biztanlerentzako.

Toki Inbertsioetarako 2017-2019 aldirako Planaren barruan

Nafarroako Parlamentuak pasa den abenduaren 1ean onartu zuen Toki Inbertsioetarako 2017-2019 aldirako Planean, "erabaki askeko" kontzeptua da jarduteko hiru ardatz nagusietako bat, inbertsio-programarekin eta toki programazioarekin batera.

100 milioi euroko zuzkidura ekonomikoa dauka, horrela banatuta: 20 milioi euro 2017rako, 40 milioi 2018rako eta beste 40 milioi 2019rako. Plan horren printzipioak dira: lurralde-oreka, elkartasuna soziala, plan zuzendariei lotutako oinarrizko zerbitzuak gehitzea, prozeduren azkartasuna eta ekitate-bermea toki obraren finantzazioan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa