(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Adierazpen instituzional bat onartu du Gobernuak Terrorismoaren biktimak gogoratzeko Europako egunean asteazkena, 2017.eko martxoak 8


Ostiral honetan eguerdiko 12etan eginen den kontzentrazioan parte hartzera dei egiten du Gobernuak, Nafarroako Jauregiaren aurrean


Gaurko bilkuran, terrorismoaren biktimak gogoratzeko Europako eguna dela eta, honako adierazpen instituzionala onartu du Gobernuak:

“Europako Batasunak martxoaren 11 izendatu zuen terrorismoaren biktimak gogoratzeko Europako eguna. 2014ko martxoaren 11n, duela 13 urte, ekintza terrorista lazgarri batek 191 pertsonaren bizitza urratu zuen eta ehunka zauritu utzi zituen Madrilen. Europan eta munduko leku askotan dago terrorismoa. Eta ezin dugu ahaztu Nafarroan ere egon dela terrorismoa zenbait hamarkadatan, eta kalte konponezina egin diela familia askori.

Terrorismoaren aurkako borroka egunoroko lana da, eta gurea bezalako gizarte demokratiko batek ezin dio utzi lan hori egiteari. Terrorismoaren aurrean, bakearen eta bizikidetzaren kultura defendatu behar dugu, uste osoa dugulako Giza Eskubideen errespetu erabatekoa eta gertatu denaren memoria ezinbestekoak direla gizarte justuagoa, solidarioagoa, etikoagoa eta demokratikoagoa eraiki ahal izateko; hau da, bizikidetzarantz urrats sendoz doan gizartea, biktimek egia, justizia eta erreparazioa izateko duten eskubidea babesten duena.

Ildo horretan, Terrorismoaren Biktimen Europako eguna dela eta, Nafarroako Gobernuak ondokoa adierazi nahi du:

- Bere elkartasuna terrorismoaren biktima guztiekin.

- Zeinahi ideia edo proiektu defendatzeko orduan terrorismoaren eta indarkeriaren erabileraren erabateko gaitzespena eta arbuioa.

- Biktima orok egia, justizia eta erreparazioa izateko duen eskubidearen aldeko zalantzarik gabeko jarrera.

- Desberdin pentsatzen eta sinesten dutenen eta bizi direnen arteko errespetuaren, bizikidetzaren eta enpatiaren alde eta balio horietan oinarrituta lan egiteko duen borondate irmoa.

- Duintasuna eta giza eskubideak bizikidetzaren ildo nagusi izanen dituen gizarte bategina eraikitzeko duen bokazioa.

Azkenik, Nafarroako Gobernuak herritarrei dei egiten die parte har dezaten Terrorismoaren Biktimen Europako Egunean eginen den kontzentrazioan; martxoaren 10ean izanen da, eguerdiko 12etan, Nafarroako Jauregiaren aurrean, Iruñeko Karlos III.aren etorbidean”.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa