(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak alokairurako 524 etxebizitza eraikiko ditu Iruñerrian

asteazkena, 2017.eko martxoak 8


Sustapen horretarako 75 milioi euroko inbertsioa baimendu du, Nasuvinsa lantzen ari den Etxebizitza Planaren barruan sartzen dena


Transcripción textual del video

Gaurko saioan, Nafarroako Gobernuak erabaki du 75 milioi euroko inbertsioa baimentzea, datozen lau urteetan alokairurako Babes Ofizialeko 524 Etxebizitza eraikitzeko, ia zeroko energia-kontsumoko parametroak izango dituztenak.

Ekimen hori Nafarroako Gobernua lantzen ari den Etxebizitza Planaren barruan sartzen da, eta birgaitzearekin lotutako beste neurri batzuk jasoko ditu bigarren fase batean. Babes Ofizialeko Etxebizitza horien sustapena plana erabat diseinatu aurretik egingo da, alokairu sozialeko etxebizitza eskaintza txikia delako eta dagoen eskari gero eta handiagoari erantzun beharra dagoelako.

Nasuvinsa sozietate publikoak garatuko ditu jarduketak, eta gaur goizean aurkeztu dizkio Miguel Laparra Eskubide Sozialetako lehendakariordeak Gobernuari, asteazkenetako ohiko saioan.

etxebizitzak

Etxebizitza-eraikina.

Gaurko saioan, Nafarroako Gobernuak erabaki du 75 milioi euroko inbertsioa baimentzea, datozen lau urteetan alokairurako Babes Ofizialeko 524 Etxebizitza eraikitzeko, ia zeroko energia-kontsumoko parametroak izango dituztenak.

Ekimen hori Nafarroako Gobernua lantzen ari den Etxebizitza Planaren barruan sartzen da, eta birgaitzearekin lotutako beste neurri batzuk jasoko ditu bigarren fase batean. Babes Ofizialeko Etxebizitza horien sustapena plana erabat diseinatu aurretik egingo da, alokairu sozialeko etxebizitza eskaintza txikia delako eta dagoen eskari gero eta handiagoari erantzun beharra dagoelako.

Nasuvinsa sozietate publikoak garatuko ditu jarduketak, eta gaur goizean aurkeztu dizkio Miguel Laparra Eskubide Sozialetako lehendakariordeak Gobernuari, asteazkenetako ohiko saioan.

Laparrak saioaren ondoren egindako prentsaurrekoan azaldu duenez, "plan honek iazko abenduan onartutako Etxebizitzaren Lege berria zehazten eta garatzen du, eta Nafarroako Gobernuaren lurzoruari eta etxebizitzari buruzko politiken lehentasun sozialean sakontzen du; lehentasun horiek babestutako alokairua indartzera bideratuta daude orain, salerosketaren gehiegizko kulturari aurre eginez, bai eta ia zeroko kontsumorako joera duen energia-eraginkortasuna indartzera ere".

Gaineratu duenez, "Eragin sozial, ekonomiko eta ingurumenaren hobekuntzarako eragin positiboa izango du planak, hazten ari den alokairu babestuaren eskariari erantzungo baitio, enplegu zuzena eta zeharkakoa sortzen baitu etxebizitza berrien eraikuntzarekin eta jasangarritasunaren eta energia-pobrezia prebenitzearen aldeko apustua egiten baitu, kontsumo ia nulua duten energia-eraginkortasun handiko etxebizitzak baitira".

75 milioi eurokoa da alokairurako etxebizitza-sustapen honetarako inbertsioa. Epe luzerako mailegu batek finantzatuko ditu 38 milioi euro, Nafarroako Gobernuak jarriko ditu 21 milioi euro 5 ekitalditan banatuta, eta gainerako 16 milioiak Nasuvinsa sozietate publikoak jarriko ditu, lurzoruen ekarpenarekin eta bere funtsekin.

Hamar eskatzailetik zazpik alokatzea nahi du

Adierazi bezala, planak aurreikusten du, bi fasetan, alokairu sozialeko Babes Ofizialeko 524 Etxebizitza eraikitzea. Etxebizitza horiek etxebizitza-eskubidea asetzea aurreikusten da, gazteek, baliabide gutxiko familiek edo hipotekaren presioak mehatxatutako familiek egiten duten eta gero eta handiagoa den eskariaren aurrean, familia horiek nahiago baitute etxebizitza errentan hartzea erostea baino. Hain zuzen ere, 10 etxebizitza-eskatzailetik 7k aukera horren alde egiten du.

Lehenengo fasea –2017-2018– Erripagaina, Entremutilvas eta Ardoi-Zizurreko lursailetan garatuko da. Alokairurako Babes Ofizialeko 234 Etxebizitza eraikitzea aurreikusten da, gazteentzako 48 etxebizitza eta Iruñeko beste 48 babespeko apartamentu barne. Hiru aste barru aurkeztuko dira arkitektura-proiektuak, ziurta daitezen; udan esleituko dira etxebizitzak eraikitzeko lanak, eta aurreikuspenen arabera, 2019ko urtarrilean egongo dira etxebizitzak amaituta.

Bigarren fasean, 2018-2019 biurtekoan, Babes Ofizialeko gainerako 290 Etxebizitzak eraikiko dira Erripagainan, Entremutilvasen eta Sarrigurenen, baina jarduketa txikiagoak ere aurreikusten dira Nafarroako hainbat udalerritan.

Jarduketa horiek eragin positiboa izango dute, bai ekonomiari dagokionez, bai enpleguari dagokionez; lau urteetan zehar zuzeneko 298 enplegu berri sortuko dela aurreikusten da.

Plan horrekin, Nafarroako Gobernuak areagotu egingo du alokairurako etxebizitza publikoa sustatzearen aldeko bere apustua. Hain zuzen ere, aurreko zortzi urteetan alokairurako 213 etxebizitza publiko sustatu ziren eta orain 524 daude aurreikusita, ia bikoitza.

Etxebizitza berrien sustapenaz gain, Nasuvinsa eta Eskubide Sozialetako Departamendua partikularren etxebizitzen alokairu-poltsa sustatzen ari dira, pizgarri berriekin, hutsik dauden etxebizitzen jabeek alokairu babesturako utz ditzaten etxebizitzok. Pizgarri horien artean, energia-eraginkortasunaren ziurtagiria eta komunitateko gastuen zati bat funts publikoekin ordaintzea dago orain dela gutxitik, eta etxebizitza egokitzeko inbertsioak interesik gabe finantzatzeko bidea ematea; gainera, Nafarroako udalerri guztietara zabaldu dira neurriok.

Halaber, nabarmentzekoa da berriki onartu den etxebizitzari buruzko foru legeak aurreikusten du udalen jabetzakoak diren etxebizitzen birgaitzeen kostuen % 50 diruz laguntzea, gazteentzako alokairu sozialera bideratzen badira.

Lehendakariordeak alokairuan oinarritutako politika publikoen justifikazio soziala defendatu du "beste garai batzuetako higiezinen interesen eta interes espekulatzaileen baldintzatzaileen aurrean". Zentzu horretan, gogorarazi du Nasuvinsaren erroldan izena emandako 5.000 eskatzaileei dagokienez, 10etik 7k eskatzen duela alokairuko etxebizitza eta ez jabetzakoa, eta % 60k urteko 15.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak dituela eta are, % 26 ez dela urteko 10.000 euroko diru-sarrerara iristen.

Gaur egun, babestutako 5.400 etxebizitza dago; etxebizitza horien okupazio-maila erabatekoa da Iruñean eta Iruñerrian.

Energia-kontsumo ia nulua

Etxebizitza Planaren funtsezko beste helburu bat da energia-kontsumo ia nuluko eraikinen (EECN, ingeleseko siglak) aldeko apustu irmoa egitea. Horregatik, eta Estatu mailan horri buruzko legeriarik ez dagoenez, Nasuvinsak Europar Batasunaren 2010/31 zuzentarauaren exijentziak aplikatuko dizkie eraikiko diren 524 etxebizitzei; 2020rako dago finkatuta zuzentarau horren derrigortasuna.

Zehazki, "Passivhaus eraikintza" deritzona aplikatuko da, hainbat faktore arkitektonikotan oinarritzen dena; hala nola, isolamendu bereziak, zubi termikoen erregulazioa eta airearen estankotasuna. Kalkulatzen da, jarduketa horiekin, % 90 inguru murritz daitekeela berogailuaren kostua. Horrela, adibidez, 70 metro koadroko eta 30 urtetik gorako etxebizitza batean, urteko kontsumoa 784 eurokoa bada, eta indarrean dagoen araudia betetzen duen eraikin modernoago batean, 220 eurokoa bada, EECN etxebizitza batean 73 eurokoa izango litzateke.

Karbono dioxidoaren isurketei dagokienez, EECN etxebizitza batek 30 urtetik gorako etxebizitza batek baino 3.509 kg CO2 gutxiago isurtzen du urtean.

Zentzu horretan, Miguel Laparra eraikuntza publikoan hirigintzako irizpide jasangarriak sartzearen alde azaldu da, bai lurzoruaren okupazioari dagokionez, bai energia-eraginkortasunarekin lotutako parametro berritzaileen aplikazioan, "kalitatezko plus bat ekartzeko eta energia-pobrezia arintzeko helburuz".

Energia-aurrezpenaz eta CO2 isurketen murrizketaz gain, EECN parametroekin eraikitzeak itzulketa ekonomikoa ekartzen du, enplegua sortu eta berrikuntza berpiztuko baita Nafarroako eraikuntzaren sektorean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa