(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak 16 milioi baino gehiago aurreztuko du 9 urtetan, azkeneko finantzazioko eragiketei esker osteguna, 2017.eko martxoak 9


Foru Gobernuak 438 milioi euro jarri ditu 9 urterako, % 1,5eko interes-tasarekin


Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren egoitza.

2017. urte hasiera honetan, 438 milioi euroko finantzazio beharrak estali ditu Nafarroak, % 1,5eko batez besteko interes-tasarekin. Orain dela urtebete bere historiako finantzazio merkeena lortu ondoren, Foru Gobernuak uste du eragiketa hau ere arrakastatsua izan dela, Autonomia Erkidego gehienek lortutakoa baino batez beteko maila askoz txikiagoan egin baitu; Altxorraren finantzazio-mailekin alderatuta, oinarrizko 1,5 puntuko aldea soilik lortuta.

Baimendutako mugez oso azpitik itundutako eragiketa horri esker, 16 milioi euro baino gehiago aurreztuko du datozen 9 urteetan, eta kaudimen eredugarria lortu du berriz ere.

Halaber, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak oso modu positiboan kalifikatu ditu 14 finantza-erakundek aurkeztutako 1.495 milioi euroko bolumeneko eskaintzak; kopuru horrek hirukoiztu baino gehiago egiten du finantzatu beharreko beharren zenbatekoa. Egoera horri esker, Nafarroako Gobernuak aukera ezberdinen artean hautatu ahal izan du, kontuan hartuta batez ere kostua, eta eskaintza Foru Komunitateak planteatutako finantza-estrategiari egokitzen zaion edo ez.

Interes-tasak etengabe igotzen diren merkatuaren testuinguruan, Nafarroa ekitaldiko bere eragiketak interes-tasa finko onuragarrietan eta epe luzera formalizatzeko aprobetxatzen ari da.

Ogasuneko Departamentuaren arabera, eragiketa horien ondoren, "Foru Komunitateak kapitalen merkatuetan presentzia izaten jarraitzen du, eta inbertitzaileen jomugan egoten. Nafarroak lortu dituen finantzazio-mailak bere finantza arloaren sendotasunaren erakusgarri dira"



Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa