(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eskubide Sozialetako Departamentuaren Hipoteketarako Bitartekotzarako Zerbitzuak 234 kasu artatu zituen 2016an osteguna, 2017.eko martxoak 9


Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren eta INEren datuek baieztatzen dute jaitsi egin direla hipoteken utzarazpenak eta betearazpenak.Zerbitzuaren lehentasuna orain da alokairuko etxebizitzen utzarazpen kopurua murriztea.


Eskubide Sozialetako Departamentuak bitartekotzarako 66 espediente berri ireki zituen 2016an hipoteken betearazpenekin lotuta, 2015ean baino % 35,6 gutxiago, 101 espediente erregistratu baitzen urte hartan.

Iazko urtea amaitzerakoan, irekita jarraitzen zuten 81 espedientek, horietako 43 2016. urtea baino lehenagokoak.

Berritasun gisa, 2016an alokairuan okupatutako ohiko etxebizitzen utzarazpen (edo desahuzio) kasuak artatzen hasi zen zerbitzua; 114 espediente ireki ziren.

Eta beste 11 espediente, beste hainbat arrazoirengatik: bizikidetza arazoak, kexak, etab.

Datu horiek higiezinen merkatuaren errealitate berria islatzen dute; errealitate berri horretan, hipoteken betearazpenak gutxitzen hasi dira, baina errentan hartutako etxebizitzen utzarazpen kasu asko dago oraindik ere.

Bestalde, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren datuen arabera, Nafarroan 2016an abiarazitako hipoteka-betearazpenen kopurua % 38,83 jaitsi zen 2015ekoarekiko (582tik 356ra), eta 2012an izandako gehienekotik urruti, 817 betearazpen abiarazi baitzen urte hartan.

Bilakaera nazio mailakoa baino positiboagoa izan da; Estatuan % 28,98ko jaitsiera gertatu da. Nafarroan abiarazitako hipoteka-betearazpenak, 356, Espainia osoan abiarazitako guztien % 0,74 dira.
 
Zentzu horretan, nabarmendu behar da Eskubide Sozialetako Departamentuaren Hipoteketarako Bitartekotzarako Zerbitzuak ez duela ofizioz esku hartzen betearazpen kasu guztietan, baizik eta herritarrek eskatzen dutenetan bakarrik.

Berriki argitaratutako INEren datuek joera hori berresten dute; datu horien arabera, Nafarroan % 29,39 jaitsi zen hipoteka-betearazpenen kopurua 2016an (pertsona fisikoen jabetzako etxebizitzak).


Utzarazpenak konpontzea, lehentasunezko gaia

Utzarazpenei dagokienez, 167 izan ziren 2016an, hipoteka-betearazpeneko prozeduren ondorioz gertatu zirenak; 2015ean, 191 izan ziren, beraz, % 12,57ko jaitsiera gertatu zen, Estatuan baino zertxobait gehiago, % 9,68koa izan baitzen jaitsiera Estatu mailan. Nafarroako 167 utzarazpenak Estatu mailako guztien % 0,63 dira.

Hala ere, Errentamenduei buruzko legearen ondoriozko prozeduren ondorioz gertatutako utzarazpen kopurua 237koa izan zen 2016an; 2015ean, berriz, 240koa, beraz % 1,25 soilik jaitsi ziren, eta arrazoi horregatik Espainian gertatutako utzarazpen guztien % 0,69.

Datu horiekin, Higiezinen Bitartekotzarako Zerbitzuaren lehentasuna 2017rako da alokatutako etxebizitzen utzarazpenen arazoa konpontzea; kasu horietan, gainera, dauden alternatibak urriagoak dira eta kaltetutako familien gaitasun ekonomikoa eskasagoa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa