(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa da hornitzaileei arinen ordaintzen diena, Estatuarena baino batez beste hiru aldiz lehenago ostirala, 2017.eko martxoak 10


20,12 egunekoa da Nafarroaren batez besteko ordainketa-epea eta, EAErekin batera, legeak ezartzen duen epea betetzen duen bakarra da


Nafarroa da hornitzaileei arinen ordaintzen dien komunitatea.

Bere hornitzaileen fakturak arinen ordaintzen dituen erkidegoa izan zen Nafarroa 2016an, 2015eko datuak ere hobetuta. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoarekin batera, legeak ezartzen duen epearen barruan ordaintzen duen bakarra da; ordaintzeko 30 egunetik beherako batez besteko epea, hain zuzen ere, ezartzen du legeak.

Ostiral honetan ezagutarazi dituzten Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren datuek erakusten dute Foru Komunitateko administrazio publikoa osatzen duten organismoek 20,1 eguneko batez besteko ordainketa-epea bete dutela; Estatuko batez besteko ordainketa-epea, berriz, 59,46 egunekoa da, eta 29,46 egunetan gainditzen du berankortasunari buruzko araudian ezarritako gehienezko epea. Zifra horien arabera, Foru Komunitateak zertxobait hobetu ditu 2015eko emaitzak; Estatuan, berriz, luzatu egin da ordaintzeko batez besteko epea, 7 egunetan hain zuzen ere.

Nafarroa da bere hornitzaileei azkarren ordaintzen dien komunitatea, 2014ko irailean administrazio publikoen (Estatua, Autonomia Erkidegoak, toki korporazioak eta Gizarte Segurantza, besteak beste) datuak argitara ematen hasi zirenetik.

Oraingo honetan ere, nabarmentzekoa da emaitza oso onak lortu dituen Nafarroako Osasun Zerbitzuak; Foru Komunitateko Administrazio osoaren eta bere organismo autonomoen fakturazio-bolumenaren erdia hartzen du zerbitzu horrek, eta azkartasun handiz ordaintzen du. Organismo horrek abenduan izan zuen hileko batez besteko ordainketa-epea 19,9 egunekoa izan zen (27,29 egun abenduan ordaindutako eragiketetan, eta 12,04 egunekoa ordaintzeko zain zeuden eragiketetan).

2015ean ere Nafarroa izan zen bere hornitzaileei azkarren ordaindu zien komunitatea (20,37 egun), Espainiako batez bestekoaren egun erdiekin eta, Euskadirekin batera, ordainketak legez ezarritako epearen barruan egin zituena.

Benetan ordaindu diren fakturak ordaintzeko denboraren (28,8 eguneko batez bestekoa Foru Komunitatean abenduan) eta oraindik ordainduak izateko zain dauden (12,9) fakturen "antzinatasunaren" arteko batez besteko haztatua kalkulatuta ateratzen da indize hori.

Epeen gainetik

Araudian ezartzen duen 30 eguneko gehienezko epearen gainetik daude gainerako komunitateen ordainketa-epeak. Eta 60 eguneko batez bestekoaren gainetik daude Balearrak, Kantabria, Murtzia eta Valentziar Komunitatea.

Aurrekontuen Egonkortasunerako eta Finantza-jasangarritasunerako Legeak ezartzen du epeak betetzen ez dituzten administrazioak derrigortuta daudela hilero hornitzaileei ordaintzera bideratuko dituzten baliabideen berri ematera, bai eta ordainketa-epeak murrizteko beharrezko neurriak hartzera ere.

Estatuak hartuko ditu bere gain fakturak epeen urraketak gertatzen jarraitzen badute, eta horien zenbatekoa atxikiko du dagokion lurraldeko administrazioaren finantza-sistematik. Batez besteko ordainketa-epeei buruzko hileroko txostenen helburua da herritarrek eta hornitzaileek jakitea erakunde bakoitzak legeak ezarritako gehienezko epea betetzen duten edo ez. Uztailaren 25eko 635/2014 Errege Dekretuan ezarrita dago administrazioek datu horiek jakinarazteko duten betebeharra.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa