(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak berretsi egin du Gobernuak “era guztietako terrorismoaren gaitzespenarekiko konpromisoa” duela ostirala, 2017.eko martxoak 10


Foru Gobernuko kontseilariekin eta beste erakunde batzuetako ordezkariekin batera parte hartu du gaur eguerdian, Terrorismoaren Biktimen Europako Egunaren harira egin den kale-agerraldian 


kale-agerraldia

Gaur eguerdiko kale-agerraldia. ( irudia handitu )

Uxue Barkos Nafarroako Lehendakariak berretsi egin du gaur Nafarroako Gobernuak "edozein eratako" terrorismoaren errefusa eta gaitzespenarekiko konpromisoa duela.

Horixe adierazi du gaur eguerdian, Nafarroako Gobernuak deituta, Carlos III.aren Etorbidean, Nafarroako Jauregiaren fatxadaren aurrean egindako kale-agerraldiaren ondoren; bihar, martxoak 11, Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna da, Madrilen 2004an gertatu ziren atentatuak gogoratzeko.

Kale-agerraldi horretan egon dira Gobernuko beste kide batzuk ere: Mikel Aranburu Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Jose Luis Mendoza Hezkuntzako kontseilaria, Ana Herrera, Kulturako, Kiroleko eta Gazteriako kontseilaria, Maria Solana bozeramailea, eta Alvaro Baraibar, Bakearen, Bizikidetzaren eta Eskubide Sozialen zuzendari nagusia. Nafarroako beste erakunde batzuetako arduradunak ere egon dira; besteak beste, Parlamentuko lehendakari Ainhoa Aznarez, Pablo Azcona Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioko lehendakaria, eta parlamentuko eta sindikatuetako ordezkariak.

Agerraldian ETAko biktimarik ez egotearen inguruan galdetu diote kazetariak, eta Lehendakariak azpimarratu du "beti errespetatzen dituela pertsonen iritziak", eta bere atsekabea azaldu du "elkarren arteko aldeek, nahiz eta legitimoak izan, ez gaituztelako gaur hemen denok elkartu, beti denon helburu nagusia izan beharko litzakeen horretan: terrorismoarekiko gaitzespena martxoaren 11ko urteurrenean, Terrorismoaren aurkako Europako Egunean".

Halaber, Barkosek esan du Nafarroako Gobernua "terrorismoaren edozein modu gaitzesten den lekuan" dagoela "gaur, eta halaxe egongo dela beti".

Adierazpen instituzionala 

Nafarroako Gobernuak pasa den asteazkenean onartu zuen adierazpen instituzional bat, terrorismoaren aurrean, "bakearen eta bizikidetzaren kultura bat defendatzen jarraitzearen" aldeko apustua egiten duena; izan ere, adierazpen horrek jasotzen duenez, "Giza Eskubideekiko erabateko errespetutik eta gertatutakoaren memoriatik soilik eraiki ahal izango dugu gizarte bidezkoagoa, solidarioagoa, etikoagoa eta demokratikoagoa, pauso sendoz aurrera egingo duena bizikidetzarantza, eta biktimek egia ezagutzeko, justiziarako eta ordaina jasotzeko duten eskubideari erantzuna emango diona".

Horri dagokionez, zera adierazi zuen Gobernuak:

- terrorismoaren biktima guztiekiko elkartasuna.

- terrorismoarekiko eta edozein ideia edo proiektu defendatzeko indarkeria erabiltzearekiko gaitzespen eta errefusa irmoa.

- biktima guztiek egia ezagutzeko, justiziarako eta ordaina jasotzeko duten eskubidea defendatzearen aldeko apustu irmoa.

- errespetuaren, bizikidetzaren eta ezberdin pentsatu eta bizi direnen arteko enpatiaren alde lan egiteko borondate irmoa.

- adiskidetutako gizarte bat eraikitzeko helburua, duintasuna eta giza eskubideak bizikidetzarako funtsezko printzipio izango dituena


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa