(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak % 4,5 eta % 73,3 artean igoko ditu pentsiorik txikienak datozen hiru urteetan astelehena, 2017.eko martxoak 13


Gaur, astelehena, aurkeztutako aurre-proiektuak jasotzen duenez, % 8 igoko ditu alarguntasun-pentsioak eta, hiru urtetan, Lanbide Arteko Gutxieneko Soldatarekin parekatuko ditu gainerako kotizaziopeko pentsioak


Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataz azpiko pentsioak parekatu egingo dira hiru urtetan.

Datozen hiru urteetan, 22.000 lagunei osatuko zaizkie beren pentsioak kenkari fiskalen bitartez; % 4,5 eta % 73,3 artean igoko zaizkie gaur egun jasotzen dituzten errentak, eta horri gehitu behar zaio urteotan Nafarroako KPIk izango duen igoera.

Miguel Laparra Eskubide Sozialetako lehendakariordeak eta Mikel Aranburu Ogasuneko kontseilariak aurkeztu dute gaur PFEZren Foru Legea aldatuko duen foru legearen aurreproiektua, Gobernua babesten duten lau indar politikoetako bozeramaileekin batera, eta oinarrizko bi gai lantzen ditu.

Batetik, 2017an alarguntasun-pentsioei kenkari fiskal handiagoa aplikatzea planteatzen du, 2017ko Lanbide Arteko Gutxieneko Soldatarekin egin bezala. Kenkari fiskala handitzeko neurriak 9.490 bat alarguni eragingo dio; horietatik % 98 emakumeak dira. Horrek eskatzen du inbertsio soziala % 300 baino gehiago handitzea; 3,2 milioi eurokoa izan zen 2016an, eta 2017an 10 milioikoa izatea aurreikusten da.

Bestalde, Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata baino errenta txikiagoa duten kotizaziopeko erretiroko pentsioak jasotzen dituzten eta alarguntasun-pentsioen kenkari fiskalik jasotzen ez duten pertsonek osagarri bat izango dute 2017. urtetik aurrera, hiru urtez, beren pentsioak 2017ko Lanbide Arteko Gutxieneko Soldatarekin parekatzeko. Horrela, 2019rako 707,60 eurokoak izango dira (hileko 825,53 euro, aparteko ordainsarien berdinbanaketarekin). Kolektibo horretan, emakumeak dira % 56, eta gizonezkoak % 44.

Horrela, 2016ko Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata baino diru-sarrera txikiagoak dituzten pentsionista guztiek % 2ko igoera izango dute beren diru-sarreretan; horri gehitu behar zaio 2016ko Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren eta jasotzen zuten zenbatekoaren arteko aldea. Hau da, hileko 668,30 euro jasoko dute, edo 779,6 euro, aparteko ordainsariak berdinbanatuta. 2018an eta 2019an, pertsona horiek % 3ko beste igoera bat izango dute urte bakoitzeko, Nafarroako KPIren igoeraz gain; horrek esan nahi du, 2019. urterako, alarguntasun-pentsioekin erabat parekatuko direla beren errentak.


Aurreikusita dagoenez, bigarren neurri horrek gaur egun Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata baino pentsio txikiagoak jasotzen dituzten eta, beraz, alarguntasun-pentsioak jasotzen dituzten pertsonekin alderatuta desabantaila egoeran dauden 12.466 onuradun izango ditu. Aurreikusten denez, 2019an erabat garatuta dagoenean, neurri hori abian jartzeko egin beharreko inbertsio soziala urte bakoitzeko 10,8 milioi eurokoa izango da.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak egindako estimazioen arabera, 2016ko abenduan, hileko 408,10 euroko ZBNS (zahartzaro eta baliaezintasuneko nahitaezko sorospena) pentsioak zituzten 53 pertsona zeuden Nafarroan; 65 urtez azpiko pertsona bakarreko titularren 1.818 pentsio, hileko 586,50 eurokoak; hileko 627,7 euroko 8.871 pentsio; eta 1.724 lagun, hileko 677 euroko batez besteko pentsioarekin. Lehendabiziko hiru taldeei % 63,7, % 12 eta % 4,8, hurrenez hurren, igoko zaie jaso beharreko zenbatekoa 2017an; eta laugarrena, berriz, % 3,41 igoko da 2018an.

2018an jasoko dituzte zenbateko osagarriak, 2017ko errenta-aitorpena egiten dutenean; eta 2019an, berriz, 2018an igoko diren pentsioen kasuan. Alarguntasun-pentsioekin parekatzeko prozesua amaitzen denean, guztizko igoerak % 4,5 eta % 73,3 artekoak izango dira, kasuaren arabera.

Gobernuaren estimazioen arabera, urtero 20,8 milioi euroko inbertsio soziala egin beharko da alarguntasun-pentsio guztiak eta Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataz azpiko kotizaziopeko pentsioak osatzeko; horrek esan nahi du 6,5 aldiz handituko dela inbertsio soziala, gaur egun 3,2 milioi eurokoa dena.

Erosahalmen-mailari eustea

Nafarroako Gobernuaren proposamenak jasotzen du hurrengo urteetan pentsio horiek guztiak –gehi Nafarroak ematen duen zerga-arinketa– birbaloratzea, Nafarroako KPI handitzen den neurri berean, pentsionistek ez dezaten erosahalmen-maila galdu.

"Foru Lege honekin, Nafarroako errentak bermatzeko sistemak urrats garrantzitsua emango du bere gaitasun babeslea hobetzeko bidean, eta nabarmen hobetuko da pentsiorik txikienak jasotzen dituztenen errentak eta asko hedatuko da bere aplikazio-esparrua", adierazi du Laparra lehendakariordeak. Halaber, uste du "Nafarroako politika soziala koherenteagoa eta bidezkoagoa izango dela, eta behin betikoz gaindituko dela alarguntasun-pentsioekiko tratamendu kaltegarri hori".

Mikel Aranburu Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak nabarmendu du inbertsio sozial horrek % 650eko igoera ekarriko duela aurreko egoerarekiko, 3,2 milioi euroko kostutik 20,8 milioi euroko kostua izatera igaroko baita.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa