(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitaleguneak hartuko ditu bere gain 84 osasun-zentro eta kontsultategiren esterilizazio-lanak 2017an, eta garbiketa-gune berria irekiko du asteartea, 2017.eko martxoak 14


Dominguez kontseilariak bisitatu du unitatea, 2016an 226.000 material baino gehiago prozesatu eta 16.000 kalitate-kontrol egin zituena


Transcripción textual del video

Nafarroako Ospitaleguneak (B) hartuko ditu bere gain Lehen Mailako Arretako sareko 84 osasun-zentro eta kontsultategiren esterilizazio-lanak, eta garbiketa-gune berria irekiko du; 526.000 euroko inbertsioa egin da gune berri horretarako, eta apirilean amaituko dituzte lanak.

Virgen del Camino Ospitalea zen eraikineko sotoan dago II. Esterilizazio-unitatea; 2016. urte erdialdean abiarazi zuen Lehen Mailako Arretan erabiltzen diren osasun-tresnen eta -produktuen esterilizazio-lanen ardura hartzeko plana, Nafarroako osasun-sistema publikoan erabiltzen diren material guztiei aplikatzen zaizkien prozesuak homogeneizatzeko eta segurtasun-maila handitzeko helburuz. Orain arteko, osasun-zentroetan egin izan da lan hori, zentro bakoitzeko gailu eta prozesuekin- 2016. urtea amaitzerako, dagoeneko 36 osasun-zentrok eta kontsultategik bideratzen zituzten beren materialak Nafarroako B Ospitaleguneko Esterilizazio-unitatera, eta espero da 2017an 84 zentro izatera iritsiko direla.

Dominguez kontseilariak Nafarroako Ospitalegunearen II. Esterilizazio-unitatea bisitatu du. ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitaleguneak (B) hartuko ditu bere gain Lehen Mailako Arretako sareko 84 osasun-zentro eta kontsultategiren esterilizazio-lanak, eta garbiketa-gune berria irekiko du; 526.000 euroko inbertsioa egin da gune berri horretarako, eta apirilean amaituko dituzte lanak.

Virgen del Camino Ospitalea zen eraikineko sotoan dago II. Esterilizazio-unitatea; 2016. urte erdialdean abiarazi zuen Lehen Mailako Arretan erabiltzen diren osasun-tresnen eta -produktuen esterilizazio-lanen ardura hartzeko plana, Nafarroako osasun-sistema publikoan erabiltzen diren material guztiei aplikatzen zaizkien prozesuak homogeneizatzeko eta segurtasun-maila handitzeko helburuz. Orain arteko, osasun-zentroetan egin izan da lan hori, zentro bakoitzeko gailu eta prozesuekin- 2016. urtea amaitzerako, dagoeneko 36 osasun-zentrok eta kontsultategik bideratzen zituzten beren materialak Nafarroako B Ospitaleguneko Esterilizazio-unitatera, eta espero da 2017an 84 zentro izatera iritsiko direla.

Prozesuak homogeneizatzeko eta zentralizatzeko ildo berean, unitate horrek aurreikusten du apirilean amaituko dituztela garbiketa-gune propioa izateko aukera emango dioten lanak. Era horretan, esterilizazio-ziklo osoa (garbiketa eta desinfekzioa, paketatzea eta esterilizazioa) egin ahal izango da gune berean. Gaur egun, garbiketaren zati hori Ebakuntza-gelen eremuan egiten da Nafarroako B Ospitalegunean, eta handik dagoeneko garbituta iristen da materiala II. Esterilizazio-unitatera.

Gela berriak hiru garbigailu termo-desinfektatzaile izango ditu, 541 litroko edukierarekin; laugarren gailu bat jartzeko aurre-instalazioa eginda, etorkizunean sor daitezkeen beharrei erantzun ahal izateko; unitateko orgak, edukiontziak eta tresna mugikorrak garbitzeko tunela; ultrasoinu bidezko ikuzgailua; sakonera handiko garbiketa-upelak; eta materialak lehortzeko aire konprimatuzko terminalak.

Garbiketa- eta desinfekzio-ekipoetara iristen den ura tratatzeko planta bat ere izango du gelak, eta lan horietarako erabiltzen diren produktu kimikoak dosifikatzeko sistema zentralizatu bat; horrela, eskuzko manipulazioa eta isuriekin eta jarioekin lotutako arriskuak saihesten dira. Gailu horiei esker, prozesuak ahalik eta gehien automatizatuko dira; elektronikoki kontrolatuko dira, ukimen-pantaila bidez. Garbiketa-eremuak diseinu aseptikoa du, tratatzen diren materialak eta zerbitzuan lan egiten duten langileak gurutzatzea eta haien atzeranzko urratsak saihesteko pentsatutakoa, kutsadura gurutzatuak saihesteko.

Aurreikuspenen arabera, apirilean jarriko dute martxan garbiketa-gune berria fase pilotuan, eta udan prest egongo da dagoeneko Nafarroako B Ospitaleguneko kirurgia-bloke berritik iritsiko diren materialak hartzeko. Gaur goizean bisitatu dituzten instalazioak Fernando Dominguez Osasuneko kontseilariak, Antonio Merino Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari kudeatzaileak, Maite Soria Osasun-zainketetako zuzendariak, eta Nieves Gurpide Esterilizazioko Erizaintza-unitateko buruak.

226.000 osasun-produktu baino gehiago esterilizatzen da urtean, eta 16.000 kalitate-kontrol egiten da

226.000 osasun-material baino gehiago prozesatu zituen 2016an II. Esterilizazio-unitateak, tresna solteak eta ebakuntza mota ezberdinetara bideratutako tresna-edukiontziak kontuan hartuta. Gainera, egindako tratamenduen 16.000 kalitate-kontrol egin zituen. 79.985 euroko gastua izan zuen.

Barruti horretan esterilizatzen den materialaren erdia (106.498 produktu) ebakuntza-geletako tresnak dira; ondoren, ospitaleratze-plantetako produktuak daude (54.117), kanpo-kontsultetako tresnak (52.639) eta zerbitzu guztiei ematen zaizkien ehun-materialak (13.604).

Ospitale Orokorrean eta Amentzako Ospitalean erabiltzen diren materialak esterilizatzen ditu unitate horrek; Nafarroako B Ospitaleguneko 17 ebakuntza-geletakoak (jarduera programatua duten 5 ebakuntza-gela nagusi, larrialdietako bi, haurrentzako beste bi, ginekologiako hiru, Amentzako areako bi ebakuntza-gela orokor, Obstetriziako larrialdietako bat, aurpegi-masailetako ebakuntza txikietarako bat, eta kirurgia plastikoko ebakuntza txikietarako beste bat); lau erditze-gelatakoak; B Ospitaleguneko kontsultetakoak; Vianako Printzea kontsultategiko kanpo-kontsultetakoak; San Martin Doktorea osasun-zentrokoak; eta emakumeen arretarako Ermitagañako eta Hiri-zabalgunea II zentroetakoak. Jarduera horri Lehen Mailako Arretako saretik datozen materialen esterilizazio-lanak gehitu zaizkio berriki.

Nafarroako Ospiateguneak beste bi esterilizazio-unitate ditu A ospitalegunean (garai bateko Nafarroako Ospitalea) eta D ospitalegunean (Ubarmin Klinika); bien artean, 150.000 produktu prozesatzen dituzten urtean, eta 30.000 kalitate-kontrol egiten.

Hiru unitate horiek material mota ugari esterilizatzen dute: kirurgiako eta mikrokirurgiako tresnak (guraizeak, pintzak, bisturiak, zerrak, azkoinak, torlojuak eta pazienteei protesiak finkatzeko barrak edo konektoreak, besteak beste), ehun-materialak (gero eta material gutxiago iristen da, ebakuntza-geletako arropa eta ehun-gauza gehienak behin erabili eta botatzekoak baitira), eta kontsultetan zein ebakuntzetan erabiltzen diren lenteak, kamerak, kableak eta bateriak gailuen motorrak besteak beste.

Zeregin hori funtsezkoa da osasun-katean ahalik eta segurtasun biologiko handiena bermatzeko; beharrezkoak dira esterilizazio-prozesuaren fase guztien ordena eta kontrol zorrotza egitea eta lan horiek egiten dituzten profesionalek osatzen duten lantaldearen goi-mailako prestakuntza. Lantalde gehienak erizaintzako laguntzaileek osatzen dituzte (Nafarroako Ospitaleguko hiru esterilizazio-unitateetako bakoitzean, 12-15 profesional, erizaintzako langileen zuzendaritzapean).

Hiru esterilizazio-prozedura

Nafarroako Ospitaleguneko esterilizazio-unitateek hiru esterilizazio-metodo erabiltzen dituzte, mikroorganismo patogenoak kentzera edo inhibitzera bideratutakoak. Lehenengoa eta gehien erabiltzen dena da 135 gradutara dagoen ur-lurrun bidezko esterilizazioa; eraginkorrentzat jotzen da osasun-arloan beroarekiko erresistenteak diren materialetarako. Beste bi metodoak dira hidrogeno peroxido bidezko esterilizazioa (gas-plasma) eta etileno oxido bidezkoa –gero eta gutxiago erabiltzen da–; teknika horiek tenperatura baxuko esterilizazioko teknika kimikoak dira, tenperaturarekiko sentikorrak diren materialetarako, hala nola osagai elektronikoak dituzten gailuetarako eta plastikozko ontzietarako.

Lanaren antolaketa zorrotzaren eta kontrol-prozesu kimiko, fisiko eta biologiko zorrotzen bitartez lortzen da prozesuen zehaztasuna. Hiru areatan banatzen da garbiketa-gunedun esterilizazio-unitatea: tresnen harrera-, sailkapen-, desmuntatze- eta garbiketa-lanak egiten den eremua; bigarren eremu garbi bat, esterilizazio-prozesua egiten dena; eta hirugarren eremu bat, esterila edo mugatua, gainerako eremuetatik barrera fisiko batez bananduta dagoena; azken eremu horretan egiten dira esterilizatutako materiala deskargatzeko, biltegiratzeko, banatzeko eta zerbitzatzeko jarduerak.

Esterilizazioaz arduratzen diren profesionalek egiten dituzten prozesu ezberdinetara egokitutako arropa erabiltzen dute (maskara, txanoa, eskularruak, galtzak, mantal plastifikatua, begiak babesteko betaurrekoak eta entzumena babesteko kaskoak, besteak beste). Instalazioek mikroorganismoen hedapena eragin dezaketen hauts-pilaketa eta kondentsazioak saihesteko pentsatutako egiturak eta estaldurak dituzte hormetan, sabaietan, erlaitz eta apalategietan.

Helburu horrekin berarekin, aireztapena, tenperatura eta hezetasun erlatiboa kontrolatzeko sistemak dituzte. Eremu esterilak, barrera fisiko bat izateaz gain, presio positiboa ere badu, hauts-partikulak, mikrotantak eta bestelako substantzia kutsatzaileak sartzea saihesteko. Esterilizazio-unitateek desmineralizatutako uraren sistema bat dute, garbigailuetarako zein lurrun bidezko esterilizazioko autoklabeentzako erabiltzen dena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa