(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Irekita dago euro-eskualdeak finantzatutako lankidetzako proiektuen laguntzak eskatzeko epea osteguna, 2017.eko martxoak 16


Nafarroako eragileek deialdi horretan parte har dezaketen lehen aldia da; 400.000 euro banatuko dira guztira, kulturarekin, hezkuntzarekin, gazteriarekin, kirolarekin eta eleaniztasunarekin lotutako lanetarako.


Akitania-Euskadi-Nafarroa Euro-eskualdeak laguntzetarako aurtengo lehenengo deialdia egin du; 400.000 euro izango dira guztira, eta gutxienez Akitania Berriko bazkide bat eta EAEko edo Foru Komunitateko beste bat duten aktoreak dituzten eta kulturari, hezkuntzari, gazteriari, kirolari edo eleaniztasunari buruzko proiektuen aurrekontuaren % 50 diruz laguntzeko balioko dute. 

Nafarroako eragileek eta erakundeek parte hartu ahal izango duten lehenengo deialdia da, pasa den martxoaren 6an Foru Komunitatea euro-eskualdean sartzeko ekitaldia egin zenetik Bordelen. Apirilaren 19ra arte dago eskabideak aurkezteko epea.

Laguntza horiez gain, "ekonomiari, ikerkuntzari eta berrikuntzari" buruzko proiektuak finantzatzeko diru-laguntzen beste deialdi bat egingo du euro-eskualdeak 2017ko bigarren seihilekoan; 300.000 euroko aurrekontua izango du deialdi horrek.

Lehentasunezko proiektuak

Deialdi honetako diru-laguntzak euro-eskualdearen 2014-2020 plan estrategikoan sartzen dira; plan horretan, herritarren, eleaniztasunaren eta mugikortasunaren esparruetan lankidetza-proiektuak garatzearen garrantzia nabarmentzen da, bai eta eskualde ezberdinetako aktore pribatu eta publikoen arteko lankidetza sustatu eta dinamizatzearena ere.

Deialdiaren oinarrien arabera, lehentasunezkotzat joko dira kultura-sorkuntzari eta –zabalkundeari buruzko proiektuak, batez ere sortzaile gazteenak badira eta gazteei zuzendutakoak badira; hezkuntzari eta gazteriari buruzkoak, mugikortasuna eta ikastetxeen arteko elkartrukeak sustatzen dituztenak; elkarte-kirolari buruzkoak; eta Euro-eskualdeko lau hizkuntzen erabilera eta ezagutza bultzatzen duen eleaniztasunari buruzkoak.

Inola ere ez dira finantzatuko kirol federatuko lehiaketak, turismoari bakarrik lotutako helburuak dituzten jarduerak eta pertsona bakar baten proiektuak.

Apirilaren 19ra arte (15:00) dago lanak aurkezteko epea; horretarako, galdetegi elektroniko bat bete behar da Euro-eskualdearen laneko hiru hizkuntzetako batean, eta horrekin batera, frantsesez eta euskaraz edo gazteleraz idatzitako proiektuaren fitxa, eta bazkideen konpromisoa eta finantzazio-plana aurkeztu behar dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa