(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eskubide Sozialetako Departamentuak 468.000 euro eman ditu gizarteratze- eta laneratze-enpresei teknikoki laguntzeko
ostirala, 2017.eko martxoak 17


Laneratze-enpresei laguntzeko programak % 28 hazi dira guztira 2017an; 2,4 milioi eurokoak izango dira


Eskubide Sozialetako Departamentuaren mendeko Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuak 468.000 eurorekin diruz lagunduko ditu gizarteratze- eta laneratze-enpresak, enpresa horiek erabiltzaileak enpresa arruntetan laneratu arte orientatzeko eta laguntzeko teknikariak kontrata ditzaten.

Laguntza horiek Nafar Lansareak urtarrilean bazterketa sozialeko arriskuan dauden pertsonak kontratatzeko gizarteratze- eta laneratze-enpresentzako egindako laguntzen deialdiari gehitzen zaizkio; laguntza haiek 1,63 milioi eurokoak izan ziren, Europako Gizarte Funtsarekin batera % 50ean finantzatutakoak, eta soldatak eta Gizarte Segurantzaren kuotak ordaintzera bideratutakoak. Kopuru horri 200.000 euro gehitu zitzaizkion, Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren % 8ko igoera estaltzeko (parlamentuko zuzenketa).

Era horretan, helburu horretarako aurrekontu osoa 2017an 2,4 milioi eurokoa izango da; 2016an, berriz, 1,875 milioi euroko inbertsioa egin zen, beraz, 525.000 euro gehitu da, hau da, % 28.

Nafarroan 11 gizarteratze- eta laneratze-zentro eta -enpresa dago, 171 langilerekin (105 gizon eta 66 emakume), gehienak enplegurako zailtasunak dituztenak. Kategoria horretan kontratatutako hileroko batez bestekoa 166koa da.

Zentro eta enpresa horiek enpresa arrunten moduan jarduten dute merkatuan, baina ordainpeko lan-jarduera bat ematen diete bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonei, bai eta prestakuntza profesional egokia eta ondoren gizarteratzeko eta laneratzeko aukera emango dien esku-hartzea eta laguntasuna ere.

Deialdia 

Laguntza horiek eskuratu ahal izango dituzte Nafar Lansareak behin-behinekoz eta ofizioz gizarteratze-enpresa gisa kalifikatutako enpresek, eta behin-behineko kalifikazioa jaso zutenetik gutxienez bi urtez martxan dauden gizarteratze- eta laneratze-enpresek.

Datorren apirilaren 3ra arte, astelehena, aurkeztu ahal izango dira 2016ko azarotik 2017ko otsailera arteko denbora-aldian gai horretan egindako gastuen diru-laguntza eskabideak. Ondorengo hilabeteetarako, hilero aurkeztuko dira eskabideak; hilabete bakoitzean, teknikariari edo teknikariei aurreko hilabetean ordaindutako soldaten eta Gizarte Segurantzako gastuen zenbatekoen diru-laguntza eskatuko da.

Diru-laguntza urteko 18.000 eurokoa izan daiteke lanaldi osorako kontratatutako teknikari bakoitzeko edo, teknikariak lanaldi partzialerako kontratatuz gero, lan egindako lanaldiari dagokion zenbatekoaren zati proportzionala, lanaldi hori gutxienez % 50ekoa bada. Horrela, hilabete bakoitzean 1.500 eurokoa edo lan egindako lanaldiari dagokion zati proportzionala izango da gehienez ordainduko den zenbatekoa.

Laguntza horiek jaso ahal izateko, honako teknikari kopurua izan beharko dute enpresek: teknikari bat lanaldi osoan, gizarteratze egoeran dagoen langile kopurua zortzira artekoa bada (kasu honetan, lanaldi osoan dagoen teknikari bakarragatik eman ahal izango da diru-laguntza); teknikari bat lanaldi osoan, gizarteratze egoeran dagoen langile kopurua bederatzi eta 14 artekoa bada (kasu honetan, lanaldi osoko bi teknikariren kostuengatik jaso ahal izango da diru-laguntza); eta bi teknikari lanaldi osoan, gizarteratze egoeran dagoen langile kopurua hamalaukoa baino handiagoa bada (kasu honetan, lanaldi osoko hiru teknikariren kostuengatik jaso ahal izango da diru-laguntza).

Diru-laguntzak esleitzeko banan-banako ebaluazioaren prozedura erabiliko da. Nafar Lansareak ebatziko ditu aurkeztutako eskabideak, hiru hilabeteko gehienezko epean. Behin epe hori igaro ondoren ez bada berariazko jakinarazpenik jaso, eskabidea ez dela onartu ulertu ahal izango da.



Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa