(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Europako Batzordeko lehendakariordeak CENER zentroaren azkeneko I+Geko proiektuak eta entsegu-azpiegiturak ezagutu ditu ostirala, 2017.eko martxoak 17


Maros Sefcovic Europako Batzordeko lehendakariordearekin batera egon dira Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdi, Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioko Zientzia eta Berrikuntzako idazkari Nagusi Juan Maria Vazquez eta Pablo Ayesa, CENEReko zuzendari nagusia, besteak beste


Taldeko argazkia

Taldeko argazkia, CENERen Sarrigureneko egoitzaren kanpoaldean. ( irudia handitu )

Europako Batzordeko lehendakariorde eta Energiaren Batasunaren arduradun Maros Sefcovic jaunak gaur, ostirala, bisitatu du CENER zentroaren (Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala) egoitza Sarrigurenen, eta zentro horrek Zangozan duen Aerosorgailuen Entsegu-Laborategia; xehetasunez ezagutu ahal izan ditu zentroa energia-gaiei buruz garatzen ari den I+G+b-ko proiektuak, bai eta nazioartean entzutea eman dioten entsegu-azpiegiturak ere.

Espainiarako bere bisitaren helburu nagusietako bat, hain zuzen ere, azpiegitura bereziak ezagutzea zen, berriztagarrien sektorean Europan daudenetako batzuk.

Europako Batzordeko lehendakariarekin batera egon dira bisita horretan CENEReko lehendakaria eta Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko lehendakariordea den Manu Ayerdi, Juan Maria Vazquez Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioko Zientzia eta Berrikuntzako idazkari nagusia eta Pablo Ayesa CENEReko zuzendari nagusia, beste agintari batzuen artean; baita zentroaren Kudeaketa-batzordeko kideak ere. Halaber, europar ordezkaritza osatzen zuten Sefcovic lehendakariordearen kabineteko kideek eta Aranzazu Beristain Europako Batzordeko Espainiako ordezkaritzaren zuzendariak.


Bisita

CENERen entsegu-azpiegituretara egindako bisita. ( irudia handitu )

Bisitaren lehen zatia CENERen egoitzan egin da, eta prentsaurreko labur bat egin dute han. Agerraldi horretan, EBko lehendakariordeak adierazi du I+G+b "funtsezko oinarria" dela Energiaren Batasuna eraikitzeko. "Harro egon behar dugu CENERek, energia berriztagarriei eta gure hiri adimentsuen garapenari dagokionez, nazioartean eta Europan betetzen duen eginkizunaz", esan du.

Manu Ayerdik gogorarazi du iaz aurkeztu zela Nafarroaren 2030erako Energia Plana, eta plan horretan proposatzen dela 2030. urterako energia berriztagarrietatik etortzea energia-kontsumoaren % 50. Gainera, adierazi du Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiarako sektore garrantzitsua dela energia berriztagarriena Nafarroan. "Horrek esan nahi du, inbertsiorako lehentasunezko sektorea izateaz gain, etorkizuneko erronkei aurre egiteko eskualdeko ekonomia gehien bultza dezakeen sektoretzat jotzen dela".

Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioko Juan Maria Vazquezek, bestalde, azaldu du CENER bezalako zientziaren eta teknologiaren arloko azpiegitura handiak funtsezkoak direla karbono urriko energien garapen teknologiko berriak egiteko eta baliozkotzeko. "30 urte baino gehiagoan zehar egindako inbertsio publiko-pribatuei esker, Espainia herrialde liderra da sektorean. Adibidez, Espainiako enpresek kontzentrazioko eguzki-energiako munduko eraikuntza berriko proiektuen % 63an parte hartzen dute".

Prentsaren aurrean egindako agerraldiaren ondoren, ordezkaritza instituzionalak eguzki-energia termikoaren eta fotovoltaikoaren laborategiak bisitatu ditu. Bazkaria egin dute Berrikuntzaren Hirian lan egiten duten energiaren arloko enpresetako ordezkariek (Gamesa, Acciona Energia eta Ingeteam) eta, ondoren, Accionar Energiaren CECOER zentroa (Energia Berriztagarrien Kontrolerako Zentroa) eta Gamesaren garapen teknologikoak ezagutzeko aukera izan du EBko lehendakariordeak.

Agendaren bigarren zatian, Zangozara joan da europar ordezkaritza; han, aplikazio industrialetarako CENERen Atenea mikro-sarea bisitatu dute, eta Smart Cityen arloko bere jarduerak ere ezagutu dituzte. Ondoren, Aerosorgailuen Entsegu-laborategia ikusi dute; hantxe daude palen entsegurako eta potentzia trenaren entseguetarako pabilioiak, mundu osoko bezeroentzako erreferente diren entsegu-azpiegituren erakusle.

2004az geroztik, CENERek Europako 74 proiektutan parte hartu du; horietatik 28 martxan daude gaur egun. Orain arte 12,6 milioi euroko diru-sarrerak ekarri dizkiote zentroari. Sefcovic lehendakariordearen bisitak CENERen jardunari izen ona ekarriko dio, nazioartean jarduten duen zentro teknologiko gisa.

CENERi buruz

Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalak (CENER) energia berriztagarrietan aplikatzeko ikerkuntza garatzen du, eta euskarri teknologikoa ematen die nazioarte mailako energiaren arloko enpresei eta erakundeei, sei lan-arlotan: eolikoa, eguzki-energia termikoa eta fotovoltaikoa, biomasa, eraginkortasuna eta sorkuntza eraikinetan eta hirigintzan, eta energia-sarean sartzea. CENERen Patronatua osatzen duten erakundeak dira Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioa, Ciemat, Energia, Turismo eta Agenda Digital Ministerioa eta Nafarroako Gobernua.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa