(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Amaitu da herri administrazioetan Nafarroako berezko hizkuntzen erabilera arautzen duen Foru Dekretuak eragindako enplegatu publikoekin egindako negoziazio-prozesua astelehena, 2017.eko martxoak 20


Urtebeteko epean prestatu beharko dute departamentuek lanpostu elebidunen plangintza, eta sindikatuetako ordezkariekin negoziatuko da, onartu aurretik


Gaur goizean amaitu da Funtzio Publikoaren Mahaian eta Lan-kontratudun Langileen Enpresaz gaindiko Hitzarmen Kolektiboaren Negoziazio Batzordean sindikatuetako ordezkariekin Nafarroako berezko hizkuntzen herri administrazioetako erabilera arautzen duen Foru Dekretuaren proiektuaren inguruko negoziazio-prozesua. Nafarroako Gobernuak sindikatuek aurkeztutako 53 ekarpenetatik 21 onartu ondoren, Dekretu-proiektuak ELA sindikatuaren babesa, LAB eta ANPE sindikatuen abstentzioa eta CCOO, UGT, AFAPNA eta SMN sindikatuen aurkako jarrera jaso ditu.

Nafarroako Gobernuak onartu dituen ekarpenik esanguratsuenen artean dago sindikatuek aurkeztutako proposamen hau: horren arabera, Gobernuaren departamentu bakoitzak urtebeteko gehienezko epearen barruan egin beharko duen plangintza (6. artikulua) sindikatuen mahaietara igorriko da langileei eta prozedurei dagozkien alderdiak negoziatu daitezen, Gobernuak plangintza horiek onartu aurretik.

Ollo kontseilariak gogorarazi du Dekretuaren helburua dela Nafarroako euskal hiztunei (biztanleria osoaren % 12,9, Soziolinguistikako azkeneko inkestaren arabera) Nafarroako berezko bi hizkuntzetan arreta jasotzeko aukera bermatzea; eskubide hori Euskararen Legearen 6. artikuluan jasota dago.

Halaber, lanpostuetan sartzeko eta horiek ezagutzeko euskara ezagutzeari buruzko eta enplegatu publikoen jardun profesionalerako hizkuntza-gaikuntzari buruzko III. Tituluari dagokionez, Dekretuak bermatzen du elebidun gisa ezartzen diren lanpostuak betetzen dituzten eta Nafarroako bi hizkuntzak ez dakizkitenek hartuta dituzten eskubideak ere errespetatuko direla, eta aukera emango zaiela antolatzen diren prestakuntza-ekintzetan parte hartzeko.

Lanpostu horiek ezarriko dira Gobernuko departamentuek dagozkien plangintzak egin eta gero plangintza horiek sindikatuekin negoziatu ondoren, gaurko batzarrean onartutako ekarpenak jasotzen duen bezala.

Dekretuaren zirriborroak jaso ditu dagoeneko herritarren eta sindikatuen ekarpenak, eta orain, Gobernuaren departamentuetara bideratuko da; ondoren, Toki Araubidearen Foru Batzordeak eta Euskararen Nafarroako Kontseiluak onartu beharko dute, Nafarroako Gobernuak onartu eta Nafarroako Kontseilura bidali aurretik, azkenik behin betikoz onar dadin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa