(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak turismoaren eta merkataritzaren sektoreetarako 1,76 milioi euroko laguntzen deialdia egin du astelehena, 2017.eko martxoak 20


Pymeek eta turismoko eta merkataritzako enpresek dute diru-laguntza horiek eskuratzeko aukera, eta establezimenduak hobetzeko, kalitatearen Q ziurtagiria lortzeko, ekintzailetzarako edo lehiakortasuna hobetzeko erabil daitezke


Establezimendua

Turismo-establezimendua.

Nafarroako Gobernuaren Turismoko eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiak Foru Komunitateko turismoaren eta merkataritzaren sektoreari zuzendutako hainbat laguntza-deialdi onartu ditu, 1.763.440 euroko aurrekontuarekin. Establezimenduak hobetzeko, kalitatearen Q ziurtagiria lortzeko, ekintzailetzarako edo lehiakortasuna hobetzeko erabil daitezke diru-laguntzak, eta pymeek eta turismoko eta merkataritzako enpresek dute diru-laguntza horiek eskuratzeko aukera.

Hiru deialdi daude turismoaren sektorean. Lehenik eta behin, 2017an establezimenduak eta turismoko enpresak hobetzeko eta eraberritzeko pymeentzako diru-laguntzak; 325.000 euroko aurrekontua dago, eta hobekuntzarako edo eraberritzeko proiektua egingo duten Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatuta dauden turismo sektoreko enpresa txiki eta ertainei, edo turismo aktiboko edo kultura-turismoko enpresei zuzenduta daude. Honako hauek dira onartzen diren modalitateak: Ostatu-establezimenduak; landetxeak eta turismo-apartamentuak; turismo-kanpalekuak, eta turismo-aterpetxeak.

Beste deialdi bat da 2017an kalitatearen Q ziurtagiria eskuratzeko edo ziurtagiri horri eusteko turismoko pymeentzako diru-laguntzena; turismoko kalitatearen Q ziurtagiria ezarri edo berritu nahi den establezimenduetako titular gisa Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatuta dauden turismoko enpresa txiki eta ertainei zuzenduta daude. 20.000 euroko zuzkidura dauka deialdi horrek.

Turismoaren sektorerako onartu den hirugarren deialdia da turismoko elkarte, tokiko erakunde eta partzuergoetarako 2017rako turismoko garapen eta marketinerako diru-laguntzena. Nafarroan helbidea duten eta 2017ko urtarrilaren 1ean Turismo Erregistroan inskribatuta dauden turismoko elkarte eta partzuergoei zuzenduta dago, bai eta Foru Komunitateko toki erakundeei ere, 2017ko urtarrilaren 1etik 2017ko urriaren 31ra arteko denbora-aldian, deialdi honen oinarri arautzaileen barruan sartutako ekintzak egin badituzte. Kasu honetan, 290.000 eurokoa da aurrekontu-zuzkidura turismoko elkarteentzako, eta 365.000 eurokoa, partzuergo eta toki erakundeentzako.

Hilabete bateko epea egongo da eskabideak aurkezteko, deialdi bakoitza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Turismoko webgunearen atal profesionalaren bitartez (http://www.turismo.navarra.es/esp/profesionales/) eskura daiteke informazio guztia.

Merkataritzarako laguntzak

Horrez gain, merkataritzaren sektorerako beste bi deialdi ere onartu ditu Nafarroako Gobernuak. Batetik, txikizkako merkataritzaren esparruko ekintzaileentzako 2017ko diru-laguntzak; alde batetik, txikizkako merkataritzara bideratutako mikro-enpresei (10 enplegatu baino gutxiago) edo enpresa txikiei zuzendutakoak eta, bestetik, ondorengo eskakizunak betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoei:: 2017ko urtarrilaren 1a eta 2017ko azaroaren 17a artean (biak barne) Jarduera Ekonomikoen Zergan altan egotea, eta deialdia argitaratu aurreko bi urteetan ez bete izana txikizkako merkataritza-jarduerarik Nafarroan norbere kontura. Deialdi horrek 90.000 euroko aurrekontua du, eta honela banatzen da: 25.000 euro landa-eremuetako ekintzailetzako proiektuetarako, eta 65.000 euro Nafarroako gainerako udalerrietako proiektuetarako.

Bigarren deialdia da 2017an beren lehiakortasuna hobetzeko txikizkako merkataritza-enpresentzako diru-laguntzena; 673.440 euroko aurrekontua du deialdi horrek. Kasu honetan, bi urte edo gehiagoko antzinatasuna duten txikizkako merkataritzara bideratutako mikro-enpresei eta enpresa txiki eta ertainei zuzenduta daude laguntzak, enpresa horiek merkataritza-establezimenduak modernizatzeko eta eraberritzeko proiektuetan inberti dezaten. Berariazko proiektuetan inbertitzeko, urtebete edo gehiagoko antzinatasuna eskatuko da. Ez da antzinatasunik eskatuko toki erakundeek edo bestelako herri administrazioek Nafarroako enpresen eta berrikuntzaren europar zentroarekin (CEIN) lankidetzan sustatutako programa-proiektuetarako, ezta komertzioen eskualdaketetarako ere.

Orrialde honetan jasota dago deialdi horiei buruzko informazio guztia: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Empleo+y+Economia/Comercio+y+artesania/Comercio/Default.htm. Oraindik ez da ireki merkataritzaren sektorerako diru-laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea; laster irekiko dute.

Emandako loturen bitartez irekitzen diren fitxa guztietan daude harremanetarako datuak ere, turismoaren zein merkataritzaren sektoreetarako deialdien inguruan sor litezkeen zalantzak argitzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa