(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Baluarten estreinatuko dute “Artxipielagoa”, kantua, bertsolaritza, musika eta irudia uztartzen dituen lan berritzailea asteartea, 2017.eko martxoak 21


Apirilaren 28an izango da ikuskizun hori, Baluarte Fundazioak antolatuta eta Nafarroako Gobernuak babestuta, Euskarabidearen bitartez


Ezkerretik eskuinera: Andoni Egaña, Ainhoa Garmendia, German Ormazabal, Josu Reparaz eta Garikoitz Mendizabal. ( irudia handitu )

"Artxipielagoa" da ikuskizun berri eta berezi horren izena; kantua, bertsolaritza, musika eta proiekzioak uztartzen ditu lehen aldiz, eta eszenatoki berean elkartuko ditu Ainhoa Garmendia sopranoa, Andoni Egaña bertsolaria, Pello Ramirez akordeoi- eta txelo-jotzailea, Garikoitz Mendizabal txistularia, German Ormazabal piano-jotzailea eta Belen Ibarrola arte-zuzendaria. 

Baluarte Fundazioak antolatu du ikuskizuna, eta Euskarabidea Euskararen Nafarroako Institutuak babestu du, herri-kantutegia eta familian eta lagunartean abesteko tradizioa berreskuratzeko helburuz. Apirilaren 28an estreinatuko dute, 20:00etan, Baluarteko Ganbera Aretoan, eta sarrerak salgai daude dagoeneko, 12 euroren truke.

"Artxipielagoa" ikuskizunak diziplinen arteko nahasketa proposatzen du, abesti klasikoak eta modernoak elkarrekin batasun perfektuan bizi diren nahasketa; "musika-uharteak", oso bestelakoak bata bestearengandik, baina elkarrekin kultura-artxipielagoa osatzen dutelarik, eta publikoaren parte-hartzea ikuskizunaren funtsezko elementu bihurtzen delarik. 

Horrela, Andoni Egaña bertsolariak inprobisatu egingo du, eta musikaren "topaketa" honetan bat egiten duten uharte eta artxipielagoei buruz hausnartuko du. Ainhoa Garmendia sopranoak, German Ormazabal piano-jotzaileak, Garikoitz Mendizabal txistulariak eta Pello Ramirez txelo- eta akordeoi-jotzaileak lagunduta, abesti-egitarau heterogeneoa interpretatuko du; hala nola, Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Oskorri eta Ken Zazpiren herri-kantak, bai eta Jesus Guridi, Tomas Garbizu eta Jose Maria Iparragirreren konposizioak ere.

Hori guztia, arte-zuzendariak "Artxipielagoa" ikuskizunerako propio sortu dituen irudi- eta bideo-proiekzioekin aberastuta eta osatuta.

Baluarten estreinatuko da lan berri hori, eta 14 emanaldiz osatutako bira egingo dute ondoren, euskal hiriburu guztietan eta Nafarroako eta Euskadiko udalerri askotan, 2017. eta 2018. urteetan zehar.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa