(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Delituen biktimen laguntzarako bulegoak bikoiztu egin ditu kasuak, Justizia Jauregira lekualdatu denetik asteartea, 2017.eko martxoak 21


Baliabide hori erabiltzen duten gehienak emakumeak dira, adin ertainekoak eta genero-indarkeriaren edo sexu-gehiegikerien edo -erasoen biktimak


Justizia Jauregia

Iruñeko Justizia Jauregia; eraikin horretan dago delituen biktimen laguntzarako bulegoa duela urtebetetik.

Delituen biktimen laguntzarako Nafarroako Gobernuaren bulegoak bikoiztu egin du artatutako pertsona kopurua azkeneko urtean –181 lagunek erabili zuen zerbitzu hori 2015ean, eta 359 lagunek 2016an–, iazko apirilean Iruñeko Justizia Jauregira aldatu eta Maria Jose Beaumont Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak ekitaldi publikoan aurkeztu zuenetik.

Lurdes Aldabe Justiziako zuzendari nagusiak, hain zuzen ere, adierazi du "ukaezina" dela "baliabide horren hurbiltasunak –epaitegien eraikin berean dago– eragin duela erabiltzaile kopurua igotzea; kasu askotan, zuzenean iristen dira Justizia Administrazioko langileen jarraibideen ondorioz eta, ahal bada, momentuan bertan eskaintzen zaie arreta".

Delituen biktimen laguntzarako bulegoa Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren doako zerbitzua da. Esan bezala, Iruñeko Justizia Jauregian dago, eta arreta integrala eskaintzen du. Hain zuzen ere, informazioa eta aholkularitza eskaintzen du kasu bakoitzean egin beharrekoari eta nora jo behar denari buruz, laguntza psikologikoa eta aholkularitza juridikoa ematen ditu, Nafarroan erabilgarri dauden gizarte-baliabideei buruzko orientazioa eskaintzen du, eta legeriak aurreikusten dituen tramiteak egiten laguntzen du.

Bulego horretara jotzen duten pertsona gehienak (% 90) emakumeak dira, 31 eta 50 urte artekoak eta, horietatik % 64 dira genero-indarkeriaren eta sexu-gehiegikerien eta -erasoen biktima. Aipatzekoa da, bestalde, iaz 44 adingaberi eman zitzaiela arreta, sexu-gehiegikeria edo -erasoen biktima gisa.

Bulego horren iazko jarduera-txostenaren arabera, artatutako 359 kasuetatik 208 genero-indarkeriarekin lotutakoak ziren; 44 sexu-gehiegikerien edo -erasoen biktimak ziren; 22 kasu zeuden sexu-askatasunaren aurkako delituekin lotuta; 16 etxeko indarkeriarekin, beste 16 bigarren mailako indarkeriarekin (indarkeriaren jomuga zuzenak izan ez arren, indarkeria egoera gertatzen den ingurunean daudenak eta horren ondorioak sufritzen dituztenak), eta beste 53 beste delitu mota batzuekin.

Gainera, 2015ean onartutako delituaren biktimaren Estatutuak adierazten duen bezala, iaz ahozko ikustaldietara eta epaiketetara lagundu zitzaien pertsona batzuei, Probintzia Auzitegira batez ere, Lehenengo Sekzioaren eskariz, sexu-eraso kasuengatik. Genero-indarkeriaren biktimei ere lagundu zitzaien epaitegira, bai eta beste delitu batzuen biktimei ere, beren egoera zaurgarriagatik beharrezkoa zutelako; kasu batzuetan arazo fisikoengatik, entzumen-ezgaitasunagatik, analfabetismoagatik, etab, epaitegiaren edo biktimaren beraren eskariz, edo Justiziako Gizarte Zerbitzuaren ekimenez.

Bestalde, 400 emakumek baino gehiagok jaso zuen terapia psikologikoa 2016. urtean zehar, edo aurreko urtean jasotzen ari ziren laguntzarekin jarraitu zuten, biktimen arretarako bulegoko langileen eta Psikologia Juridiko eta Forentseko Institutuko lantalde profesionalaren eskutik.

Ezgaitasun zibila, bitartekotza eta beste zerbitzu batzuk

Egoitza aldatu eta langile kopurua gehitu izanak, gainera, ahalbidetu dute iaz delituen biktimen laguntzarako bulegoak lehen aldiz gizarte arloko beste zerbitzu batzuk eskaini ahal izatea; hala nola, gehienbat adineko pertsonen edo gaixotasun mentala duten pertsonen gaitasun zibila aldatzeko eta kautelazko neurrietarako eskabideak hartzea. Apiriletik, guztira, 174 ezgaitasun-eskabide kudeatu zituen bulegoak. Gainera, gai horiekin lotutako deiak artatu ziren, gizarte zerbitzuek, adineko pertsonei laguntzeko baliabideek, ospitaleratze psikiatrikoko unitateetatik eta beste hainbatetatik egindakoak.

Nabarmentzekoa da interesatuei ezgaitasun deklarazioarekin eta ondorengo tutoretzarekin lotutako alderdiei buruz emandako informazio xehatuaren ondorioz, hogei bat kasutan baztertu zirela ezgaitasun-eskabideak, ez zegoelako deklarazio hori egiteko beharrik.

Bulego horrek koordinatu zituen Iruñeko eta Agoitzeko barruti judizialetako bitartekotza-lantaldeetarako deribazioak, Jurisdikzio Penalean, Merkataritzakoak eta Jurisdikzio Zibilean (hor sartzen da Familiarena).

Iaz egindako beste jarduketa batzuk izan ziren: genero-indarkeriaren biktimentzako auto-defentsari eta auto-babeserako neurriei buruzko trebakuntza; etxeko esparruko erasotzaileen tratamenduari buruzko programa; hipoteka betearazpenagatiko lehenengo etxebizitzetako kaleratzeei buruzko azalpen-triptikoak; eta ezgaitasunari eta kautelazko neurriei buruzko profesionalei zuzendutako hitzaldiak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa