(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Life Irekibai eta H2Ogurea ibaiak hobetzeko proiektuak aztertuko dituzte gaur arratsaldean Bertizen egingo den jardunaldian asteazkena, 2017.eko martxoak 22


Nafarroako Gobernuak mugaz gaindiko ekimen bietan parte hartzen du GAN enpresa publikoaren bitartez


Gaur arratsaldean Bertizen aurkeztuko den H2Ogurea europar proiektuak uholdeen aurreko Baztango Udalaren larrialdi-plana martxan jartzen lagunduko du. Halaber, Urdazubi/Urdax udalerriari edateko kalitatezko ura hornitzea ahalbidetuko du; obra horren zati bat Toki Administrazioak finantzatuko du. Eva Garcia Balaguer Gobernuko Ingurumeneko eta Lurralde Antolamenduko Zuzendari Nagusiak adierazi duen bezala, "Muga administratiboak gorabehera, H20Gurea proiektuaren helburua da Pirinioen bi isurialdeetan partekatzen diren urak kudeatzea, Nivelle, Urumea eta Bidasoa ibaietakoak".

Proiektuaren barruan, Baztanek uholdeetarako duen larrialdi-plana eguneratuko da, sistema informatiko eta komunikazio-sistema batekin; sistema horri esker, Erratzuko edukiera-estazio berriak ematen dituen denbora errealeko datuak sartuko dira, bai eta Auza mendian dagoen plubiometroarenak ere. Biek dute denbora errealeko komunikazioa. Sistema horrek ur handiak izateko aukeren abisua emango duten alertak bidaliko ditu, eta larrialdi-mailak aktibatzeko balio izango dio Udalari.

Proiektu horrek, bestalde, Urdazubi/Urdax udalerriari eta Nivelle ibaiaren goi-arroari edateko kalitatezko ura hornitzea jasotzen du. Planak aurreikusten du altako ur-hornikuntzako hoditeria nagusia eraikitzea, auzoetara edateko ura eramateko. Horretarako, 6.906 metro inguruko hodi berria egingo dute, bai eta hormigoizko ur-biltegi berria eta ur-araztegia ere. Gainera, Otsondo mendiaren iparraldeko mazelan dauden ur-harguneak eta auzo bakoitzean dauden bajako sareak hornitzeko bideratze-kutxatilak hobetzea jasotzen da, Lapitxuri errekastorainoko (Dantxarinean) bideratzea barne, Agglomération Sud Pays Basque hornitzeko.

Mugaz gaindiko H2Ogurea proiektuak hainbat bazkide ditu, EAEkoak (Gipuzkoako Foru Aldundia, URA, Txingudiko Mankomunitatea), Hego Lapurdiko Hirigunekoak eta Nafarroakoak (Urdaxko Udala eta Nafarroako Gobernua, GAN enpresa publikoaren bitartez). Proiektu hori Eskualdeen Garapenerako Europako Funtsak (FEDER-EGEF) finantzatzen du % 65ean, Espainia-Frantzia-Andorra Lankidetzako Programa Operatiboaren (POCTEFA 2014-2020) bitartez. Sei bazkideek 3.744.733 euroko aurrekontua dute guztira; horietatik 375.086,42 euro dagozkio Nafarroako Gobernuari, GAN enpresaren bitartez.

Life-Irekibai

Irekibai proiektuaren bilakaera ere aztertuko dute gaur arratsaldean; proiektu horren helburua da ibai horien egoera ekologikoa hobetzea, ibilguak eta ibaiertzak lehengoratuta. Nafarroan aurreikusten diren jarduketei dagokienez, Bidasoa ibaiaren arroan ibaiaren funtzionamendu naturala galarazten duten oztopo batzuk kentzen ari dira. Hain zuzen ere, 2016an eraitsi zituzten Berako eta Endarlatsako presa txikiak, eta 2017. urtean zehar Iturengoa eraistea aurreikusten da (Ezkurra ibaian), bai eta Txaruta ibaiko beste bi oztopo txiki ere.

Nafarroan bisoi amerikarraren arazoari ere heldu zaio; espezie inbaditzailea da, desagertzeko arriskuan dagoen bisoi europarraren egoera larria are eta gehiago larriagotzen duena. Muturluze iberiarraren populazioa aztertzen ari dira; batasunaren intereseko espeziea da muturluzea, eta gainbehera azkarra izan du bere eremu osoan.

Ildo horretan, eta zehazki Life Irekibai proiektuarekin, jarduketa horien xede diren habitaten eta espezieen jarraipen-lanak egiten dira; hor ditugu, esaterako, kolaka, itsas lanproia eta izokina, eta erabiltzen diren oztopoetako arrainentzako pasabideen funtzionamendua. Helburua da emaitzak egokiak diren edo lan egiteko modua aldatu beharra dagoen baloratzea. Programatutako jarduketek ibaietan eragindako aldaketak eta proiektuak gizartearengan eta ibaiek ematen dituzten zerbitzuetan duen eragina ere ari dira lantzen.

Life Irekibai proiektuak EAEko bazkideak (Gipuzkoako Foru Aldundia, URA eta HAZI Fundazioa) eta Foru Komunitatekoak (Nafarroako Gobernua, GAN sozietatearen bitartez) ditu; bazkide horiek beren ahalmenak eta eskumenak batuko dituzte, Bidasoa eta Leitzaran ibaietako arroetan dauden Natura 2000 batasunaren intereseko espazioetako habitaten eta espezieen kontserbazio-egoera bermatzeko. Ingurumenerako Europako Life finantza-tresnak finantzatzen du proiektu horren % 60; guztira, 2.999.372 euroko aurrekontua du 2020. urtera arte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa