(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

25 milioiko kreditua baimendu da, Garraioaren Hiria handitzeko desjabetzeengatiko epaiak ordaintzeko asteazkena, 2017.eko martxoak 22


Kreditua handitu egin daiteke, eta haren xedea da Auzitegi Gorenak berretsitako prezioak ordaintzea; 49,1 milioi eurora irits daiteke guztizko zenbatekoa


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak NASUVINSA sozietate publikoari 25 milioi euroko aparteko kreditua ematen dion Foru Lege-proiektua onartu du gaurko saioan, Garraioaren Hiria handitzeko desjabetutako lursailen balio justuaren ezarpenari buruzko Auzitegi Gorenaren epaiari aurre egiteko. Gainera, Foru Lege-proiektu berean, aipatutako kreditua handitu egin daitekeela ezartzen da, aurreikusitako aurkako epai guztiak ematen badira, urtean zehar partida bera nahikoa krediturekin finantzatu ahal izan dadin.

Garraioaren Hiria

Garraioaren Hiriaren artxiboko irudia.

Nafarroako Gobernuak NASUVINSA sozietate publikoari 25 milioi euroko aparteko kreditua ematen dion Foru Lege-proiektua onartu du gaurko saioan, Garraioaren Hiria handitzeko desjabetutako lursailen balio justuaren ezarpenari buruzko Auzitegi Gorenaren epaiari aurre egiteko. Gainera, Foru Lege-proiektu berean, aipatutako kreditua handitu egin daitekeela ezartzen da, aurreikusitako aurkako epai guztiak ematen badira, urtean zehar partida bera nahikoa krediturekin finantzatu ahal izan dadin.

Neurri hori hartu da Nafarroako Gobernuak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren 2016ko otsailaren 2ko auto baten aurka jarritako kasazio-errekurtsoa ezesten duen Auzitegi Gorenaren epaia ezagutu ondoren; auto hartan, metro koadroko 53,06 eta 57,09 euro arteko balio justua berresten zen garraioaren hiriaren hirugarren eta laugarren faseetan desjabetutako lurzorurako.

Orain ezagutu dugun epaiak partikular bati 12.089.738,23 euro ordaintzera derrigortzen du NASUVINSA, hari desjabetutako lurrengatik. Ematen den lehenengo epaitza da, gai horrekin lotutako 17 espediente judizial abiarazi baitziren. Beraz, kontuan hartuta Auzitegi Gorenak beste 16 kasu gehiago ebatzi behar dituela, Nafarroako Gobernuak erabaki du onartutako 25 milioiko kreditua handitzeko aukera aurreikustea, urtean zehar ezagutarazi daitezkeen epaiei aurre egiteko helburuz. Nafarroako Gobernuaren aurreikuspenen arabera, 49.198.705,38 eurokoa da jabeei orain ordaindu beharreko zenbatekoa, prezio berriak eta dagozkien eguneraketak kontuan hartuta; kopuru hori gehitu behar zaio bere garaian ezarritako prezioaren arabera ordaindutako 20,2 milioiei.

Prozesu judiziala 

Gai hau 2008tik dator; garai hartan, metro koadroko 20,01 euroko balio justua ezarri zuen Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiak Iruñeko Garraioaren Hiria Handitzeko Planak eragindako lursailetarako; plan hark, garraioaren hiria handitzeko hirugarren eta laugarren faseak aurreikusten zituen. Eragindako jabe batzuek errekurtsoak aurkeztu zituzten epaimahaiaren erabakien aurrean; 2009ko azaroan, ezetsi egin zituen errekurtso haiek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak.

Kaltetutako partikularrek kasazio-errekurtsoa aurkeztu zuten Auzitegi Gorenean eta, 2012ko abenduaren 12an, auzitegi horrek errekurtsoak onetsi eta adierazi zuen errekurtsogileek eskubidea zutela epaiaren betearazpenean Auzitegi Gorenak berak ezarritako oinarrien arabera zehaztuko zen balio justua jasotzeko. Nafarroako Salak, 2015eko martxoan, metro koadroko 53,06 euroko balio justua ezarri zuen kasu batzuetan, eta metro koadroko 57,09 eurokoa beste kasu batzuetan. Aurreko Gobernuak auto haiek aurkaratu zituen, eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak, 2016ko otsailean, errekurtsoak ezetsi eta balio justua berretsi zuen.

Foru Gobernuak autoen aurkako kasazio-errekurtsoak aurkeztu zituen Auzitegi Gorenaren aurrean, eta auzitegi horrek ezetsi egin ditu aurkeztutako 17 errekurtsoetatik lau. Gainerakoetan, ez du oraindik epairik eman.

Auzitegi Gorenaren lau epai horien aurrean, deuseztasun-intzidentea jarri du Foru Gobernuak; dagoeneko aztertu du horietako bat auzitegi gorenak, eta ezetsi egin du.

Ezespen horren aurrean, Nafarroako Gobernuak babes-errekurtsoa aurkeztu du; errekurtso horretan eskatzen du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ezarritako balio justua ordaintzera behartzen duten ebazpen judizialak bertan behera lagatzea. Auzitegi Konstituzionalak ez du oraindik eskaera hori ebatzi.

Iruñetik bederatzi kilometrora dago Garraioaren Hiria, eta 1,2 milioi metro koadroko guztizko azalera izango duela aurreikusten da. Bere garaian, lehenengo bi faseak egikaritu ziren, 608.000 metro koadroko azalerarekin. Garraioaren Hiria handitzeko hirugarren fasea 636.000 metro koadrokoa zen, eta laugarrena 394.000 metro koadrokoa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa