(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak ia 10 milioi euro bideratuko ditu Nafarroan ekintzailetza sustatzera, 2019a bitartean osteguna, 2017.eko martxoak 23


Berrogeita hamar bat erakunderen ekarpenekin prestatu dute plan estrategi berria, eta planaren helburua da Nafarroa enpresa berrien biziraupen-maila altueneko Europako eskualdea izatea, ekintzailetza-tasa % 25 hobetzea eta urtero % 5 enpresa aktibo gehiago lortzea.


Ekintzailetza

Besteak beste, Nafarroako ekintzailetza-tasa % 25 hobetu nahi du Gobernuak.

Nafarroako Gobernuak 9,93 milioi euro bideratuko ditu bigarren Ekintzailetza Planean (2017-2019) aurreikusitako ekintzak finantzatzera; plan horrek honako helburu hauek ezartzen ditu, besteak beste: Foru Komunitatea enpresa berrien biziraupen-mailako handieneko Europako eskualdea izatea lortzea, ekintzailetza-tasa % 25 hobetzea, eta Foru Komunitateko enpresa aktiboen kopurua urtero % 5 igotzea.

Berrogeita hamar bat erakunderen ekarpenekin prestatu da plan estrategiko hori; ekarpenok jaso dira bederatzi lan-mahairen bitartez egindako parte-hartze prozesuan eta testua Nafarroako Gobernu Irekiaren atarian jendaurrean egon den denboran zehar.

Guztira, 29 ekintza definitu dira, enpresa-proiektuak sortzera, erakartzera, garatzera eta finkatzera, eta, azken finean, enplegua sortzera eta Nafarroaren garapen ekonomiko eta sozialera bideratutakoak.

Enfasi berezia berrikuntzan

Bigarren Plan honek arreta berezia jarri du berrikuntza teknologikoko eta Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren estrategiaren esparruetako enpresa-ekintzailetzan. Horrela, enpresak sortzeko laguntza orokorraren barruan, Foru Gobernuak laguntza berezia emango die era horretako ekimenei, I+G+b arloan inbertsio handiak egingo dituzten, nazio zein nazioarte mailan hazteko gaitasuna duten eta kalitatezko eta goi-mailako prestakuntza dutenentzako enplegua sortzeko ahalmena duten ekimenei.

Hain zuzen ere, proiektu berritzaileak sortzera eta sendotzera bideratutako ekintzak horrenbeste indartu dira ezen Nafarroan ekintzailetza sustatzeko lau arlo estrategikoetako bat baitira. Beste hirurak dira: txikitatik talentu ekintzailea indartzea eta gizartea enpresa-ekimenak sortzearen garrantziaz ohartaraztea; proiektu berriak sustatzen, sortzen eta sendotzen laguntzea; eta finantzazioa eta teknologia berriak eskuratzen laguntzea.

Bi printzipiotan oinarrituta garatuko dira arlo horiek. Lehenengoa da parte-hartze prozesuko lan-taldeen dinamikari eustea eta, aldi berean, baliabideen esleipenaren koordinazioan eta eraginkortasunean sakontzea. Bigarrena da jarduketak Espezializazio Adimentsuaren Estrategiarekin lerrokatzea

.  

Helburuak, arlo estrategikoak eta finantzazioa

Adierazi bezala, Nafarroako bigarren Ekintzailetza Planaren (2017-2019) helburuak dira % 25 handitzea jarduera ekintzailearen tasa, gaur egungo % 3,9tik % 5era; urtero % 5 handitzea dagoen enpresa kopurua; eta Foru Komunitatea bere enpresa berrien biziraupenaren (42 hilabete baino gehiago) erreferentziazko eskualdea izan dadin lortzea. Gaur egun, Herbehereen (% 9,5) azpitik dago, % 9,3rekin.

Plana bere hiru urteetan zehar finantzatzeko aurreikusitako 9,93 milioi euroetatik 4,48 milioi laguntza ekonomikoetara eta teknologia berrietara bideratuko dira; 3,7 milioi ideiak estimulatzera eta enpresa berriak sortzera; 1,11 milioi euro bideratuko da gizartean talentu eta balio ekintzaileak sustatzera, eta 0,62 milioi ekintzailetza berritzaile eta teknologikora.

Lau arlo estrategiko horiek sei ildotan multzokatutako 29 ekintza zehatzen bitartez gauzatuko dira: ekintzailetzarekin lotutako balioak sustatzea hezkuntzaren etapa ezberdinetan, eta ikasleen artean enpresa berrien sorkuntza bultzatzea; ekintzailetzaren garrantzia hedatzea gizartean, oro har; enpresa berriei tramitazioetan laguntzea, aholkularitza ematea eta bideragarritasuna erraztea; enpresa berritzaile teknologikoak eratzeko proiektuak sustatzea; dauden finantzaziorako aukera guztiak indartzea eta komunikatzea; eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) tresnak eskuratzen laguntzea.

Planak 12 adierazle ere ezartzen ditu; adierazle horien betetze-mailak zehaztuko du enpresa berriei emango zaizkien laguntzen intentsitatea. Honako hauek dira, hain zuzen ere: enplegu mugagabeak; ezbehar kopurua; gizon eta emakumeen arteko oreka; ezgaitasuna duten pertsonen enplegua; erantzukizun soziala; prestakuntza; familiarenganako babesa; ordutegi-malgutasuna; parte-hartzea hobekuntza-taldetan, eta telelanerako aukera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa