(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgia Handi Anbulatorioko area berriak intimitatea eta laguntzaileren batekin egotea bermatzen die pazienteei ostirala, 2017.eko martxoak 24


8 box indibidual egokitu dituzte, 17,60 metro koadrokoa bakoitza, komunarekin eta monitorizatze zentralizatuarekin


Dominguez kontseilaria Departamentuko eta Unitateko arduradunekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitaleguneak Kirurgia Handi Anbulatorioko Unitateko instalazio berriak ditu otsailaz geroztik; horrela, hirukoiztu egin da orain arteko azalera eta, ondorioz, pazienteen intimitatea berma daiteke orain, eta pazienteek familiaren konpainia izan dezakete.

Kirurgia Handi Anbulatorioaren barruan sartzen dira anestesia orokorrarekin, loko-erregionalarekin edo lokalarekin, sedazioarekin edo gabe, egiten diren kirurgia-prozedura terapeutikoak edo diagnostikoak, iraupen laburreko ebakuntza-ondoko zainketak behar dituztenak eta, beraz, ospitaleratze beharrik ez dutenak.

Fernando Dominguez Osasun kontseilariak Unitate berria bisitatu du, C Pabilioiaren beheko solairuan dagoena, Oscar Moracho Osasunbideako kudeatzailearekin eta Antonio Merino Nafarroako Ospitaleguneko kudeatzailearekin batera; bisita horretan izan dira Jon Ariceta kirurgia-prozesuen zuzendariordea, Maite Soria Osasun Zainketetako zuzendaria, Conchi Moreno Kirurgia-prozesuen Zainketetako eta Baliabide Materialen zuzendariordea, Lourdes Gomez Unitateko erizaintzako arduraduna eta bertako langileak ere.


Unitate berriko box indibidualetako bat. ( irudia handitu )

Intimitatea eta familiaren konpainia bermatzen duten box indibidualak

Instalazio berriek argi naturala dute, eta 215 metro koadroko azalera; orain arte, 65 metro koadroko azalera zuten instalazioek. Laguntza-espazio kopurua handitu da; lehen bost zeuden, eta orain zortzi. Zentzu horretan, eta pazienteen intimitatea bermatzeko eta haien erosotasuna hobetzeko helburuz, box indibidualak egokitu dira, 17,60 metro koadrokoa bakoitza, komun eta guzti. Orain arte komun bakarra zegoen, korridorean.

Espazio berri honetan, gainera, pazienteak senitartekoekin egon ahal izango dira Kirurgia Handi Anbulatorioko Unitatean dauden bitartean. Instalazio zaharretan ezinezkoa zen hori, espazioa oso txikia zelako.

Itxarongelari dagokionez, 34,01 metro koadroko espazio komuna da, Endoskopien Unitateko Esnatze-gelarako zein Kirurgia Handi Anbulatorioko Unitatekorako.

Bestalde, monitorizatze-sistema zentralizatua jarri da, profesionalek errazago egin dezaten pazienteen jarraipena eta kontrola. Gainera, beren lana egiteko espazio handiagoa dute instalazio berrietan, 86 metro koadroko kontrol- eta biltegiratze-eremuarekin.

Unitatearen funtzionamendua

08:00etatik 17:30era arte ematen du arreta Kirurgia Handi Anbulatorioko unitate horrek. Pazientea Nafarroako Ospitaleguneko instalaziora iritsi eta harrerako langileen arreta jaso ondoren, itxarongelara laguntzen zaio.

Jarraian, erizaintzako langileek box indibidualera laguntzen diote, ebakuntzarako prestatzeko. Gero, ohatilaz eramaten dute ebakuntza-gelara.

Berariazko prozeduraren ondoren, pazientea box indibidualera ekartzen dute berriro eta, han, ebakuntza-ondoko arreta eskaintzen diote erizainek. Pazienteak esnatze-geletako moduan monitorizatzen dira.

Dagokion denbora igaro ondoren, pazientea eserlekura jaikitzen dute, eta laguntzaile bati uzten diote sartzen. Aho bidezko elikaduraren tolerantziaren froga egiten zaio eta, beharrezkoa bada, baita lehenengo gernuaren kontrola ere. Azkenik, pazientearen alta kudeatzen da, etxera itzul dadin.

Unitate horretako plantilla osatzen dute bi EUDk, bi EZOTk, administrari batek, kirurgia-zerbitzu ezberdinetako pazienteentzako ebakuntza-gelako zaintzaile batek eta Kardiologia Unitateko zaintzaile batek, zerbitzu horretako pazienteentzako.

1.793 paziente 2016an

Kirurgia Handi Anbulatorioko unitate honek –Nafarroako Ospitaleguneak beste bi ditu– 1.793 paziente artatu zituen 2016an; gehienak, ORL eta Oftalmologia espezialitateetakoak (569 eta 550, hurrenez hurren). Honako hauek izan ziren prozedurarik ohikoenak: azaleko lesioen eszisioak, begietako ebakuntzak (begi-lausoak, bitrektomiak), tinpanoko ebakuntzak (miringotomiak, miringoplastiak) eta errizolisiak (minaren tratamendua, artikulazioetako patologia batzuetan).

Eskaintzen dituen zerbitzuen artean, Otorrinolaringologiako (Entzumena), Oftalmologiako, Neurokirurgiako, Min Kronikoaren Unitateko, Dermatologiako, Erradiologia Interbentzionistako eta Kirurgia Orokorreko (kolon eta ondesteko sekzioa) espezialitateei ematen die zerbitzua. Gainera, aurreikusten denez, Bihotzaren Arearako 0 Espazio bezala lanean hasiko da apiriletik aurrera, eta pixkanaka, bere prozedurak gehitzen joango da (ez beti kirurgiakoak).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa