(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak % 10 handitu nahi du industria arloko enplegua 2020rako, eta eskualdeko BEGren % 33,5 izango luke horrela sektoreak astelehena, 2017.eko martxoak 27


Nafarroako Gobernuak egindako planaren zirriborroaren helburua da industria-enpresen tamaina eta kopurua handitzea, 3.800 sozietatetik 4.000ra iritsita


Transcripción textual del video

Manu Ayerdi Garapen Ekonomikoko lehendakariordeak gaur goizean prentsaurrekoan aurkeztu du Nafarroaren 2020rako Industria Plana; plan horrekin, Foru Gobernuak % 10 gehitu nahi du sektore horretako lanpostu kopurua, gaur egungo 63.665 lanpostuetatik 70.000ra.

Automobila

Automobila.

Manu Ayerdi Garapen Ekonomikoko lehendakariordeak gaur goizean prentsaurrekoan aurkeztu du Nafarroaren 2020rako Industria Plana; plan horrekin, Foru Gobernuak % 10 gehitu nahi du sektore horretako lanpostu kopurua, gaur egungo 63.665 lanpostuetatik 70.000ra.

Planaren helburuen arabera, urte horretarako eskualdeko ekonomiaren % 33,5 izan liteke industria-sektorea, ia gaur egun ordezkatzen duen Balio Erantsi Gordinaren (BEG) % 31,68 baino puntu eta erdi gehiago. Gainera, industria-enpresen kopurua ere handitu egingo litzateke; 3.800 enpresa daude gaur egun, eta 4.000, enpresara iristea aurreikusten da. Baita enpresa horien tamaina ere, gaur egun enpresa txikiak edo mikroenpresak baitira gehienak (% 95), 17 langileko batez bestekoarekin.

Estrategia horrekin, Foru Komunitateko industria indartu nahi du Nafarroako Gobernuak, krisi ekonomikoaren ondoren maila globalean bultzatutako berrindustrializazioko ekimenekin bat etorriz. Horrela, Espezializazio Adimentsuko Estrategiarekin bat etorriz, Nafarroaren 2020rako Industria Planak automobilgintzaren, mekatronikaren, elikadura-katearen, energia eolikoaren, energia berriztagarrien eta ingurumen-baliabideen, biofarmaziaren eta osasun-teknologiako industriaren aldeko apustuari ematen dio lehentasuna.

Industria-kate horiek Nafarroako Gobernuak bultzatu nahi duen eraldaketa-prozesuan funtsezkotzat jotzen diren beste batzuk osatuko lituzkete, hala nola informazioaren eta telekomunikazioen teknologiak (IKT); makinariaren diseinua, ingeniaritza eta fabrikazioa; eta logistika. Hertsiki zerbitzutzat jotzen diren arren, industriarekin lotuta daude jarduera horiek guztiak, eta industriaren bilakaera eta garapena ekarriko dute.


Infografía

Industria Planaren esparru estrategikoa. ( irudia handitu )

Nafarroako industria arloko 70 bat eragileren lankidetzarekin prestatu da Planaren zirriborroa; parte hartu dute, besteak beste, AIN erakundeak, eragile sozioekonomikoek, enpresek, etab. Aurrerantzean Nafarroako Gobernuaren atarian jarraituko du parte-hartze prozesu horrek; herritarrek eta interesa duten erakundeek beren ekarpenak eta iradokizunak egiteko aukera izango dute martxoaren 31tik maiatzaren 31ra arte. Gainera, apirilaren 28an, "Garapen Ekonomikoko ostiralak" hitzaldi-zikloaren barruan, Nafarroako Industria Plana izango da egun horretako gai nagusia.

64 ekintza "lehentasun handieneko sektore estrategikorako"

Ayerdi lehendakariordeak, Izaskun Goñi Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia alboan zuela aurkeztu duen Planak "lehentasun handieneko sektore estrategikotzat eta Nafarroako ekonomiaren eroale eztabaidaezintzat" jotzen du industria, "bai eskalagarritasunez eta jasangarritasunez ondasunak sortzeko duen gaitasunagatik, bai kalitatezko enplegua sortzeko duenagatik". Industria gehien berritzen duen sektorea eta ondasunen nazioarteko merkataritza dominatzen duena dela ere esaten du testuak, hau da, esportazio-iturri dela.

Bost ardatzetan banatutako 18 lan-ildotan antolatutako 64 ekintza ezartzen dira, honako helburu hauekin: enpresa berriak sortzea edo kanpoko beste batzuk erakartzea; Nafarroan aurrez dauden enpresak indartzea eta fabrikazioak teknologia berriak sartzeak dakarren aldaketa teknologikoari aurre egitea, hau da, 4.0 industria deritzonari. Nafarroako industriarako aldeko ingurune bat ere sortu nahi da eragile ekonomiko eta sozialen arteko lankidetzaren bitartez, era beharrezko azpiegiturak garatuta, hala nola industria-lurzorua, telekomunikazio-sareetarako konektibitatea, garraio-lineak eta energia- eta ur-horniduren erabilgarritasuna.

Hain zuzen ere, Garapen Ekonomikoko Departamentuak nahi du 2020an Nafarroa bere industria-jardunagatik gailentzea, lehiakortasun globala hobetuta, eskualdearen aberastasunari egiten dion ekarpena handituta eta goi-mailako prestakuntzako lanpostuak sortuta, 4.0 teknologiei, prestakuntzari, I+Gri eta aldeko ekosistema bati esker. Ikuspegi hori gauzatzeko, gure eskualderako lehiakortasuneko bederatzi akuilutan oinarritzen da Plana. Lankidetza; finantzazioa eta inbertsioa; ikerkuntza, garapena eta berrikuntza; nazioartekotzea; pertsonen gaikuntza; parte-hartzea eta kudeaketa-eredu berriak; azpiegiturak; tramitazio administratiboa; eta fiskalitatea.

Azkenik, urteko helburuak dituzten 18 adierazle ezartzen ditu Planak. Honako alderdi hauekin lotuta daude: industriako enplegua, enpresen tamaina, lan-ekoizpena, industriako I+Gean egiten den inbertsioa, berrikuntza kolaboratiboko 4.0 proiektu kopurua, eta klusterretan dauden enpresen portzentajea handitzea, adibide batzuk jartzeagatik.

Nafarroako industriaren diagnostikoa

Adierazi dugun bezala, industriaren sektoreak –energia barne– Nafarroako ekonomiaren % 31,68 ordezkatzen du; eta, 3.743 enpresarekin, 63.665 enplegu ematen ditu, eskualdeko lan-merkatuaren % 22,9. Nabarmentzekoa da Nafarroa dela Estatuan industria-pisu handieneko Komunitatea; sektore honetan kontzentratzen da BPGren % 16,4. Europar Batasunean, industriak BPGren % 19,1 hartzen du.

Industria-sektorearen barruan, Nafarroan gailentzen diren adarrak dira "Motordun ibilgailuak eta garraio-materialak", eskualdeko BEGren % 5,90ekin; "Elikadura, edarien fabrikazioa eta tabakoaren industria", % 4,60rekin; eta "Produktu elektroniko, informatiko eta optikoak", % 4,59rekin. Lanpostuei erreparatuz gero, nekazaritzako elikagaien industriak 13.502 enplegu ematen ditu, automobilgintzarenak 11.671, eta metalurgiak 10.890.

Bestalde, 2008tik 2015era % 11,26 igo dira industria arloko soldatak; igoera hori sektoreko produktibitatearen igoerak konpentsatu du. Langile bakoitzeko 62.860 eurotik 73.520 eurora pasatu da, hau da, % 17ko igoera.

Nafarroako industria-politika

Industria-tradizio eskaseko eskualdea izan da Nafarroa historikoki; hala ere, azkeneko 50 urteetan eraldaketa handia bizi izan du bere egitura produktiboak.

Batez ere nekazaritzan oinarritutako jarduera produktibo batetik industrializatutako eta hirugarren sektorean oinarritutako ekonomia baterako aldaketaren aurrekariek XX. mende hasieran kokatzen dira, 50eko hamarraldiko lehenengo industria-garapenak gertatu zirenean, Nafarroako Foru Aldundiak industria bultzatzeko egindako lehenengo programen ondorioz. Lehenengo ekimenen ondoren, mugarri garrantzitsutzat jotzen da Industria Sustatzeko Programa abian jarri izana 1964an, Diputazioak sustatuta.

Plan hori Estatuko garapen-guneen politikaren garai berekoa da eta, besteak beste, Nafarroara atzerriko industria-inbertsioa erakartzea zuen helburu. Planak udalerriz gaindiko zein udalerri mailako industria-guneen sustapenean zentratzen zituen bere ahaleginak, bai eta ezarpenetarako eta inbertsiorako laguntzak eta salbuespenak egiten ere, eta horrekin batera, azpiegiturak garatzeko eskualdeko jarduketak egin ziren eta lanbide heziketa sustatu zen.

Horri guztiari eta beste jarduketa batzuei esker, industriaren parte-hartzea Nafarroako ekonomian % 40 hazi zen 1960tik 1975era. Hamarraldiko mugarri garrantzitsuenetako bat izan zen Authi hispaniar-britainiar automobil-fabrikatzailearen sorrera; gerora, Seat izango zena eta, 1984tik aurrera, Volkswagen. Oso garrantzitsua izan da marka hori Nafarroan; horrenbeste, ezen eskualderako traktore ekonomiko garrantzitsua izan baita eta oraindik ere izaten jarraitzen baitu eta, horri esker garatu baitu Foru Komunitateko sektore garrantzitsuenetako bat.

Urte batzuk beranduago, 1990-2004 aldian, nazioarteko begirunea izan zuen Nafarroako ekonomiak, energia berriztagarrien sektoreari eta, zehazki, energia eolikoari emandako bultzadagatik. Garapen ekonomiko horri esker, 2004-2009 aldian per capita errenta handieneko Europako 271 eskualdeen rankingeko 32. Postura iritsi zen Nafarroako ekonomia, enplegu-mailan etengabeko hazkundeak eta Nafarroako gizartearen bizi-kalitatean hobekuntzak lortuz, eskualdean hedatutako estrategia ekonomikoaren ondorioz.

Industria Sustatzeko Planaren ondorengo industria-politikaren bilakaera 90eko hamarralditik aurrera garatu du, bi ildo nagusiren bitartez: lehiakortasunaren hobekuntza eta berrikuntzaren sustapena.

Lehiakortasunaren esparruan, Foru Administrazioak enpresa-proiektuak sortzeko eta garatzeko pizgarriak eman ditu, industria-inbertsioetarako eta enpresen produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzeko laguntzen bitartez, finantzatzeko laguntzak emanda eta enpresetan parte hartuta, arrisku-kapitaleko SODENA bere sozietatearen bitartez.

Bestalde, enpresa-berrikuntza sustatzeko esparruari dagokionez, Berrikuntza Plan ugari garatu ditu Nafarroak 2000. Urtean 2000-2003 aldirako lehenengo Plan Teknologikoa onartu zenetik. Plan haren helburua zen Nafarroako enpresen lehiakortasuna hobetzea eta enplegua sustatzea, jarduera teknologikoa gehitzearen eta I+G+b-ren lankidetzako garapenaren bitartez.

Lehenengo Plan hura egin zenetik, hainbat plan teknologiko egin da –lau, hain zuzen ere–, gaur egunekoa egin zen arte, Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana 2020 deitzen dena, eta duela gutxi argitara eman duena Foru Gobernuak.

Lehenengo Plan hura egin zenetik, hainbat plan teknologiko egin da –lau, hain zuzen ere–, gaur egunekoa egin zen arte, Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana 2020 deitzen dena, eta duela gutxi argitara eman duena Foru Gobernuak.

Horretarako, Foru Gobernuak, ekonomiaren eta ezagutzaren arloko gainerako eragileekin lankidetzan, Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategia (S3) bultzatu du; plan hori epe ertain eta luzera begirakoa da, eta bere helburua da Nafarroako egoera sozioekonomikoa hobetzea, bere ekonomia lehiakortasun-abantailak eta bikaintasun teknologikoa duen arloetan espezializatuta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa