(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskadi, Katalunia, Galizia eta Balearrekin bat egin du Nafarroak, hizkuntza-politikari dagokionez asteazkena, 2017.eko martxoak 29


Gaurko saioan onartu du 2007ko martxoan sinatutako Protokoloarekin bat egiteko erabakia


Nafarroako Gobernuak gaurko saioan hartu du Lankidetzako Protokolo orokorrarekin bat egitea onartzen duen erabakia; 2007ko martxoaren 16an sinatu zuten hizkuntza-politikari dagokion protokolo hori Eusko Jaurlaritzak, Kataluniako Generalitatek, Galiziako Xuntak eta Balearretako Governek. Erabaki horren arabera, baimena ematen zaio Euskarabidea Euskararen Nafarroako Institutuko zuzendari kudeatzaileari, protokoloa sinatzeko.

2016ko maiatzaren 14an, hainbat komunitatetako hizkuntza-politiken arduradun nagusiak elkartu ziren Valentzian, mintegi batean; han, Nafarroako Gobernuko ordezkariek azaldu zuten protokolo horrekin bat egin nahi zutela, esparru horretan indarrak batzeko interesa zutela-eta. Protokoloaren Jarraipen Batzordeko kideek, dagozkien gobernuen ordezkari gisa, aho batez onartu zuten Nafarroako Gobernuaren atxikitze-eskabidea; lehenbailehen izendatuko ditu Nafarroak bere ordezkariak, eta eskubide osoko kide gisa sartuko dira 2007an sinatutako protokoloaren harira sortutako Jarraipen Batzordean, egokitzen zaizkien eginkizun, eskubide eta betebeharrekin.

Atxikitzeko protokolo hori sinatzen denetik 2017ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean, eta tazituki luzatuko da urtez urte.

Protokoloa sinatzen duten aldeek hizkuntza-politiken arloan elkarrekiko lankidetza garatzeko esparru orokor bat eta metodologia bat finkatzeko nahia adierazten dute. Horrela, komunikazioaren arloan, erakunde sinatzaileek elkartrukatu egingo dute bilakaera soziolinguistikoaren jarraipenerako azterlanei eta ikerketa-lanei buruzko informazioa, beren argitalpen elektronikoen zabalkundea, hizkuntza-eskubideen inguruan emandako urratsak, hizkuntza-planak ezartzeko esperientziak, berariazko hizkuntza-planak, eta programen jarraipenari eta ebaluazioari dagozkien esperientziak edo metodologiak.

Terminologien esparruan, lanerako metodologiei eta prozesuei buruzko informazioa, terminologia normalizatzeko irizpideak, terminologiak hedatzeko eta ezartzeko estrategiak eta ezarpen-mailaren jarraipena egiteko metodoak partekatuko dituzte.

Neurri eta ekintza arautzaileak

Halaber, Estatuko Administrazioaren eta Europar Batasunaren esparruan hizkuntza ofizialei ematen zaien babesari eta erabilerari dagokionez, sinatzaileek Estatuak eta Europar Batasunak neurri eta ekintza arautzaileak hartzea sustatuko dute, eta erakunde horietan gaztelera ez den beste hizkuntza ofizialak erabiltzeko aukera bultzatuko dute, hala nola Kongresuan eta Senatuak, Justizia Administrazioan eta Estatuko sozietateetan; gainera, Estatuko erakundeek hizkuntza horiek normalizatzeko politika aktiboak bultzatzera bideratutako neurriak sustatuko dituzte.

Esparru sozioekonomikoak, argitalpen eta azterlan ofizialen aleak elkartrukatuko dituzte, baita legeak, erregelamenduak eta xedapen arautzaileak ere.

Jasotzen diren beste alderdi edo esparru batzuk dira irakaskuntza, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, hizkuntzaren erabilera soziala eta nazioarteko zabalkundea.

Azkenik, urtero ekintza plan bat egitea jotzen da protokoloa zehazteko funtsezko tresnatzat.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa