(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Amancio Ortega Fundazioak protokoloa sinatu dute osasun publikoan azken generazioko ekipo berriak sartzeko, minbiziaren diagnostiko eta tratamendurako ostirala, 2017.eko martxoak 31


Programaren aurrekontua 5,7 milioi eurokoa da, eta Fundazioa egingo da horren kargu. Erradioterapiarako azeleragailu lineala, barne erradioterapiarako ekipoa (brakiterapia), bi eskaner eta mamografo digitala jarriko dira Nafarroako Ospitale Gunean.


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuko presidentea den Uxue Barkosek eta Amancio Ortega Fundazioaren presidenteordea den Flora Pérezek protokoloa sinatu dute gaur Iruñean, eta, protokolo horri esker, minbiziaren diagnostiko eta tratamendurako azken generazioko ekipoak erosi ahal izango dira Nafarroako Ospitale gunean, datozen bi urteetan zehar.

Zehazki, erradioterapiarako azeleragailu lineala eta brakiterapia ekipoa instalatzea aurreikusten da, tratamenduak eraginkorragoak eta seguruagoak izan, iraupena murriztu eta Nafarroako herritarrentzat erosoagoak egite aldera. Gainera, bi eskaner erosiko dira tratamendu erradioterapikoaren plangintza hobetzeko eta mamografo digital bat eraginkortasun diagnostikoa gehitzeko.

Amancio Ortega Fundazioaren Protokoloa

Barkos lehendakaria eta Fundazioaren presidenteordea protokoloa sinatu ondoren. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko lehendakaria den Uxue Barkosek eta Amancio Ortega Fundazioaren presidenteordea den Flora Pérezek protokoloa sinatu dute gaur Iruñean, eta, protokolo horri esker, minbiziaren diagnostiko eta tratamendurako azken generazioko ekipoak erosi ahal izango dira Nafarroako Ospitale gunean, datozen bi urteetan zehar.

Zehazki, erradioterapiarako azeleragailu lineala eta brakiterapia ekipoa instalatzea aurreikusten da, tratamenduak eraginkorragoak eta seguruagoak izan, iraupena murriztu eta Nafarroako herritarrentzat erosoagoak egite aldera. Gainera, bi eskaner erosiko dira tratamendu erradioterapikoaren plangintza hobetzeko eta mamografo digital bat eraginkortasun diagnostikoa gehitzeko.    

Proiektuaren aurrekontua 5,7 milioi euro ingurukoa da. Era horretan, Nafarroak izango duen maila teknologikoa onkologia erradioterapikoaren arloan Europan erreferentziazkoak diren zentroetakoarekin alderatu ahal izango da. Halaber, berrikuntza teknologiko horren bitartez, Foru Erkidegoak bete ahal izango ditu kalitate eta segurtasun mailako protokoloak, 2018an indarrean sartuko den europar esparruaren eskakizunen arabera.


Fundazioaren ordezkariak, Osasuneko eta minbiziaren arlo kliniketako arduradunak. ( irudia handitu )

Amancio Ortega Fundazioak (FAO), hezkuntzan eta gizarte ongizatean bere programak garatzeaz gain, beste instituzio batzuekin lankidetzak burutzen ditu gizarteari eremu ezberdinetan aurrera egiten laguntzeko proiektuak garatzearren. Nafarroari dagokionean, erakundeak protokolo honetan parte hartu du Osasun Departamentuak gaixo onkologikoen arreta, bereziki erradioterapiaren aplikazioan, hobetzera bideratutako beharrezko jarduerak zehazteko egin duen analisia ezagutu eta gero.

 

Protokoloa sinatzeko ekitaldian honako hauek izan dira: Osasun kontseilaria, Fernando Domínguez; José Arnau, Amancio Ortega Fundazioaren nagusia; Fundazioaren zuzendari nagusia, Óscar Ortega; Osasuneko zuzendari nagusia, Luis Gabilondo; CHNko kudeatzailea, Antonio Merino; onkologia erradioterapikoko arduraduna, Enrique Martínez, onkologia medikoko arduraduna, Ruth Vera, erradiofisikoko eta babes erradiologikoko arduraduna, Anastasio Rubio, eta erradiologiako arduraduna, Luis Miranda, nahiz CHN-ko beste profesional batzuk (Santiago Pellejero, erradiofisika eta babes erradiologikokoa; Elena Villafranca, onkologia erradioterapikokoa; Nieves Moreno eta Andrés Ballesteros, erradioterapia, erradiofisika eta medikuntza nuklearraren unitatekoa; Pedro Armendáriz, bularreko kirurgiako unitate klinikokoa; Milagros García, l erradiodiagnostikoaren unitatekoa; eta Maite Mellado, bularreko erradiologiaren atalekoa).

Protokoloaren garapena

Urtero nabarmen gehitzen da erradioterapiarekin tratatutako gaixoen kopurua, eta datozen 10 urtetan eskaera %20ra bitarte igotzea espero da. Kalkulatzen da minbizitik sendatutako gaixo guztien gutxienez %40ak erradioterapia jaso duela tratamenduaren barruan.

Halaber, uste da Nafarroan bizi diren hiru gizonezkotatik bati eta bost emakumezkotatik bati minbizia diagnostikatuko zaiola 75 urte egin baino lehen. Urtero, minbiziaren 4.400 kasu berri erregistratzen dira, Nafarroako Minbiziaren Erregistroak argitaratutako azken datuen arabera, eta horietatik %60ak erradioterapia jaso beharko du gaixotasunean zehar, terapia onkologikoaren zati gisa. Horietatik %20-25ak tratamendu erradioterapikoaren zikloak jaso beharko dituzte bilakaeran zehar behin baino gehiagotan.

Nafarroako Osasun Zerbitzuan-Osasunbidean, erradioterapia tratamenduak Nafarroako Ospitale Gunean egingo dira; bertan, hiru azeleragailu lineal daude, urtero 30.000 tratamendu-saio inguru egiten dituztenak. Horrez gain, brakiterapia unitate bat dago, urtean 500 prozeduratik gora egiten dituena, eta erradiokirofano bat. Kanpoko erradioterapia tratamenduak planifikatzeko, eskaner simulatzaile bat dago.

Gaur sinatutako akordioari esker, elektroien azeleragailu berri bat erosi ahal izango da; horrek barruan azken urteetan garatzen joan diren teknologia berriak ditu, une honetan NOG-an ez daudenak. Modu horretan, berrikuntza teknologiko horien bitartez, tratamenduen eraginkortasuna eta segurtasuna gehitu ahal izango da, iraupena murriztu eta Nafarroako herritarrentzat erosoagoak egitearekin batera. Ildo horretan, azeleragailu berriak erradiazioa maximizatzen du tumorean, eta, aldi berean, inguruko ehun osasuntsuak horren eraginpean jartzea gutxiagotzen du. Gainera, erabateko segurtasunarekin erabil daiteke gaixo pediatrikoetan. Teknologia berria, Arkoterapia deitzen dena, batez ere buruko, lepoko, eremu ginekologikoko eta hezurretako tumoreetan erabiltzen da. Eremu anatomiko konplexuetan edo tratamenduaren zehaztapen handia eskatzen duten organo kritikoetatik gertu kokatutako tumoreetan erabiltzea aholkatzen da.

 

Horrez gain, azeleragailu berriari esker, adierazpen erradiokirurgikoak eraman ahal izango dira haurren tumoreetara eta tumorezkoak ez diren beste gaixotasunetara. Era berean, lau azeleragailu lineal edukita, NOG-ek hobetu ahal izango du Nafarroako geografiako beste puntu batzuetatik joaten diren gaixoen irisgarritasuna.    

Protokoloaren arabera, datorren urtean brakiterapiako ekipo berria erosiko da, 10 urtetik gorako lana egin duen egungoa ordezkatuko duena, eta gaur egun tratatzen diren minbizi-motak ez bezalakoak ere tratatu ahal izango dira.

Tratamendu erradioterapikoaren plangintza hobetzeko asmoarekin, egungo eskaner simulatzailea ere berrituko da, eta bigarren eskaner bat erosiko da 2D eta 3D irudietarako, brakiterapiarako.

Azkenik, protokoloan esaten da mamografo digitala erosi eta abian jarriko dela tomosintesi eta irudi sintetizatuarekin; egun, NOG-an bi ekipo daude. Mamografo berriak zehaztapen diagnostiko handiagoa emango du, batez ere gaixo gazteetan, 3D irudiak emango dituelako; gainera, gaixoentzat erosoagoa izango da, antsietate handia eragiten duten miaketa osagarriak berriro egin beharrik izango ez delako.

Erradioterapia

Erradioterapia tratamendu onkologikoaren oinarrizko zutabeetariko bat da. Tratamendua lokala edo toki-eskualde mailakoa da soilik; hau da, minbizia bere lekuan tratatzen du. Gaixotasuna sendatzen du, mutilazioak saihesten ditu eta gaixotasun metastasikoa kronifikatzen laguntzen du.

Biztanleriaren zahartzea medio, erradioterapia-premiak areagotuko dira, minbiziaren eragina gehitzeagatik. Gehitze hori handiagoa izango da gaixo zaharrak beste modalitate batzuekin tratatzea ezinezkoa izango delako; esate baterako, kirurgiarekin edo kimioterapiarekin, horiek kontraindikatuak izan baitaitezke beste gaixotasun batzuk ere izateagatik. Erradioterapia, testuinguru horretan, ondo hartzen den tratamendua da.

Erradiazio administratzeko moduaren arabera, bi erradioterapia-mota bereiz daitezke: kanpokoa eta barnekoa. Kanpoko erradioterapian, erradiazioak tamaina handiko makinek sortzen eta ematen dituzte, zehaztapen oso handiko tratamenduak egiteko gai direnek: azeleragailu lineala. Barne erradioterapiari dagokionean, "brakiterapia" bezala ere ezagutzen dena, irradiazio-teknika erabiltzen da, eta iturria tumorearekin zuzenean jartzen du harremanetan.

Nafarroako Plan Onkologikoa

2001eko ekainean, Nafarroako Plan Onkologikoa onartu zen, eta horren esparruan Protokoloak egiteaz gain, Minbiziaren Susmo Sendoko Zirkuitu Azkarrak abian jarri eta Diziplina anitzeko Tumoreen Batzordeak sortu ziren. Modu horretan, erantzun egokia eman zitzaion arreta onkologikoari, gaixoa osorik artatzeko helburuari lehentasuna emanaz, gaixoa erdigunean kokatuaz, arreta pertsonalizatuaz eta baliabideen eraginkortasuna hobetuaz.

Bestalde, detekzio goiztiarra Osasun Departamentuak minbiziaren aurkako borrokan duen beste lehentasunezko ardatza da, prebentzio-programak abian jartzearekin eta bizitza osasungarriaren estiloak sustatzearekin batera, gaixotasun hori agertzeko arriskua murriztearren. Ildo horretan, bularreko minbiziaren eta koloneko minbiziaren detekzio goiztiarrerako programak ezarri dira urte hauetan zehar, arreta onkologikoan erantzuna hobetu ahal izanaz.

Nafarroan minbiziaren 4.400 kasu berri erregistratzen dira urtean, Nafarroako Minbiziaren Erregistroak argitaratutako azken datuen arabera. Kasuen %59 gizonezkoengan diagnostikatu ziren eta %41 emakumezkoengan.

Gizonezkoetan ohikoenak diren minbizi-motak honako hauetakoak dira: prostata, kolon eta ondestea, birika, maskuria eta urdaila (kasu guztien %65). Emakumezkoetan, berriz, aipatzekoak dira bularrekoa, kolon eta ondestekoa, gorputz uterinokoa, birikakoa, tiroide eta urdailekoa (diagnostikatutakoen %61).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa