(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zergadunaren arretarako bulego-sarea hedatu du Ogasunak, Donezteben bulego berria irekita astelehena, 2017.eko apirilak 3


Errentaren eta Ondarearen hurrengo kanpainan martxan egongo den esperientzia pilotua da; Malerreka, Baztan eta Bortzirietako mankomunitateei eskainiko zaie arreta 


Bulegoa, Merkatarien Karrikako 6. zenbakian. ( irudia handitu )

Nafarroako Zerga Ogasunak Nafarroa iparraldeko zergadunaren arretarako lehenengo bulegoa ireki du Donezteben. Zerga-iruzurraren Aurkako 2016-2019 aldirako Planean jasotzen den neurria da, eta inguru horretako alkateek egindako eskaeraren ondorioz, 2017rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan jaso zen.

Merkatarien Karrikako 6. zenbakian dago bulegoa, eta astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:30era egongo da irekita zergadunen arretarako. Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile bat, administrazioko laguntzaile bat eta PFEZ zergaren maila ertaineko teknikari bat jarri ditu zona horretan Nafarroako Zerga Ogasunak.

Esperientzia pilotua da, uztailera artekoa, 2016ko Errenta eta Ondare Aitorpenarekin lotuta dagoena. Erregistro Ofizial gisa jardungo du bulegoak, eta Iruñeko, Lizarrako, Tafallako eta Tuterako zergadunen arretarako gainerako bulegoetan egin daitezkeen tramite berberak egin ahal izango dira, baita PFEZ aitorpenak ere.

Halaber, mugako langileen eta batasuneko eragiketen fiskalitateari buruzko informazioa ere emango du Ogasunak Donezteben; izan ere, bere kokaleku geografikoagatik, bereziki eragiten diete gai horiek eremu horretako zergadunei. Nafarroako Zerga Ogasunaren webgunean jarri da informazio hori.

Datorren ostegunean emango dituzte 2016ko Errenta eta Ondare Aitorpeneko Kanpainari buruzko xehetasunak; kanpaina hori amaitu ondoren, emaitzak aztertuko dituzte eta bulego horrek martxan jarraitzearen bideragarritasuna aztertuko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa