(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakaria Iñigo Urkullu, Jean René Etchegaray eta Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordearekin bildu da ostirala, 2017.eko apirilak 7



Transcripción textual del video

Uxue Barkos lehendakaria, Iñigo Urkulluk (EAE-ko lehendakaria) eta Jean René Etchegarayek (Iparraldeko Elkargoko presidentea) lan-bilera bat eduki zuten, asteazkenean, Ram Manikkalingam Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeko Koordinatzailearekin.

Bilera asteazkenean burutu zen, Gasteizko Nieker-Tecnalia Tecnalia ikerketa zentroaren egoitzan. ( irudia handitu )

Uxue Barkos lehendakaria, Iñigo Urkulluk (EAE-ko lehendakaria) eta Jean René Etchegarayek (Iparraldeko Elkargoko presidentea) lan-bilera bat eduki zuten, asteazkenean, Ram Manikkalingam Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeko Koordinatzailearekin.

ETAren azkeneko armagabetzearekin lotutako egoeraren eta berehalako urratsen analisia partekatzea izan zen bileraren lehendabiziko helburua.

Aldi berean, hiru erakundeek Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeari egindako lan onari babesa emateko balio izan zuen bilerak.

Azkenik, bideratzen ari den ETAren azken armagabetzearen prozesua behin betikoa, baldintzarik gabekoa eta egiaztagarria izatea eta legaltasun-bermeen esparru batean garatzea eskatu zioten hiru erakundeek Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeari.

Bilerak, 20:00etan hasita, lau orduko iraupena izan zuen eta Gasteizko Neiker-Tecnalia ikerketa zentroaren egoitzan egin zen Arkauten.

Uxue Barkos lehendakaria Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendari nagusia den Alvaro Baraibarrekin egon zen bileran; Iñigo Urkullu, Jonan Fernandez Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiarekin; eta Jean René Etchegaray, Marc Amestoy bere kabineteko buruarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa