(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Irakaskuntza publikoko aldi baterako lanpostuetarako kontratazio telematikoko prozesu berria aurkeztu dute asteartea, 2017.eko apirilak 11


Gaur egun, hamar mila lagunetik gora dago inskribatuta izangaien 233 zerrendatan, espezialitateka, euskaraz eta gazteleraz


Transcripción textual del video

Hezkuntza Departamentuak informazioa emateko gosaria egin du gaur goizean, irakaskuntza publikoko aldi baterako kontratazioa modernizatzeko prozesuaren berri emateko; aurrerantzean, aktiboagoa izango da izangaientzako. Gaur egun, espezialitateen arabera banatutako izangaien 233 zerrenda daude, euskaraz eta gazteleraz, eta 10.000 lagunetik gora dago zerrenda horietan inskribatuta.

Gosari horretan parte hartu dute Nekane Oroz Unibertsitateetako eta Hezkuntza Baliabideetako zuzendari nagusiak, Miren Itziar Aragues Giza Baliabideetako Zerbitzuetako zuzendariak eta Juan Ardaiz Hezkuntza Teknologietako eta Informazio Sistemetako zuzendariak.

Orain arte, telefono bidezko komunikazioa erabiltzen duen Departamentua; orain, berriz, telematikoa izango da behin ikasturtea hasi ondoren irakasleentzako plazen aldi baterako kontrataziorako izangaien deialdi orokorra eraenduko duen prozedura berria; deialdi publikoak egingo dira astero navarra.es webgunean, astelehen, asteazken eta ostiraletan. Izangaiek erabiltzaile-ziurtagiria izan beharko dute (NAN + Nafarroako Zerga Ogasunaren PIN, NAN elektronikoa edo ziurtagiri digitala) deialdi horietan parte hartzeko.

Irakaskuntzako kontratazio-prozesu telematikoa

Kontratazio-prozedura berriaren aurkezpenaren une bat. ( irudia handitu )

Hezkuntza Departamentuak informazioa emateko gosaria egin du gaur goizean, irakaskuntza publikoko aldi baterako kontratazioa modernizatzeko prozesuaren berri emateko; aurrerantzean, aktiboagoa izango da izangaientzako. Gaur egun, espezialitateen arabera banatutako izangaien 233 zerrenda daude, euskaraz eta gazteleraz, eta 10.000 lagunetik gora dago zerrenda horietan inskribatuta.

Gosari horretan parte hartu dute Nekane Oroz Unibertsitateetako eta Hezkuntza Baliabideetako zuzendari nagusiak, Miren Itziar Aragues Giza Baliabideetako Zerbitzuetako zuzendariak eta Juan Ardaiz Hezkuntza Teknologietako eta Informazio Sistemetako zuzendariak.

Orain arte, telefono bidezko komunikazioa erabiltzen duen Departamentua; orain, berriz, telematikoa izango da behin ikasturtea hasi ondoren irakasleentzako plazen aldi baterako kontrataziorako izangaien deialdi orokorra eraenduko duen prozedura berria; deialdi publikoak egingo dira astero navarra.es webgunean, astelehen, asteazken eta ostiraletan. Izangaiek erabiltzaile-ziurtagiria izan beharko dute (NAN + Nafarroako Zerga Ogasunaren PIN, NAN elektronikoa edo ziurtagiri digitala) deialdi horietan parte hartzeko.

Horrez gain, deskribatutako prozedura orokorraren bitartez bete ezin diren aldi baterako kontratazioetarako, Hezkuntza Departamentuak –www.navarra.es webgunearen bitartez hau ere– aparteko deialdiak argitaratuko ditu, eta horietan aurkeztu ahal izango dira plaza huts horietarako eskakizunak betetzen dituzten eta aldi baterako kontrataziorako zerrendetan ez dauden izangaiak ere.

Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 14ko 35/2017 Foru Aginduaren bitartez, Hezkuntza Departamentuaren prozedura jakin batzuetan administrazio-prozedura elektronikoa eta tramitazio telematikoa erabiltzeko derrigortasuna ezartzen da; horien artean dago irakaskuntza-zerbitzuak emango dituzten langileentzako kontratuen esleipen telematikoa.

Behar eta ordezkapen berriak

Irakasle lanpostuak aldi baterako betetzeko aplikatuko da prozedura telematikoa, behar berrietarako lanpostuak betetzeko, zein ikasturtean zehar sortzen diren ordezkapen-beharrak betetzeko. Horretarako, lanpostuak esleitzeko egintzen deialdiak egingo dira; telematikoki egingo dira, eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean iragarriko dituzte. Oro har, datorren maiatzaz geroztik, astelehen, asteazken eta ostiraletan egingo dira deialdiak, bete beharreko hezkuntza-beharren eta kontrataziorako presaren arabera. Aldizkako egintza horietan eskainiko dira lanpostuak, bete beharreko lanpostuari dagokion zerrendaren arabera taldekatuta. Salbuespen gisa, espezialitate eta hizkuntza bati dagozkion izangaien zerrendak horiekin bat datorren beste espezialitate bati dagozkion lanpostuak betetzeko erabili ahal izango dira, aldi baterako kontratazio bidez.

Espezialitate eta hizkuntza bakoitzean indarrean dauden zerrendak osatzen dituzten eta deialdi bakoitza argitaratzen den unean lanerako prest dauden pertsonek parte har dezakete prozedura horretan, prozeduran ezartzen diren modalitateen arabera.

Hezkuntza Departamentuak lanpostuak esleitzeko egintzarako deialdia egingo die izangaiei –derrigor eta/edo borondatez-, kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzerako eta lanpostuak esleitzeko egintza bakoitzerako: derrigor parte hartu beharko dute, izangaien zerrendetan duten postuaren arabera, lanpostuen esleipen telematikoko egintza bakoitzean Hezkuntza Departamentuak bete nahi dituen behar kopuruaren arabera lehiatu behar dutenek. Borondatezkoa izango da aldi baterako kontrataziorako gainerako izangaientzako, lanpostuen esleipen telematikoko egintzan parte hartzeko derrigortasunik izan ez eta borondatez parte hartu nahi dutenentzat, lanpostu horiek derrigor parte hartu beharra duten izangaiekin betetzen ez diren kasurako. Lanpostuak esleitzeko prozedura telematikorako deialdiarekin batera, lanpostu horiek betetzea presazkoa denean, banan-banako telefono deiak ere egin ahal izango dira. Izangaiak banan-banako eskaintza onartzen badu, lanpostuen esleipen telematikorako deialditik kanpo geratuko da automatikoki.

Izangai batek derrigor parte hartu behar izan arren, aukera izango du derrigorrezkoak ez diren lanpostuei uko egiteko. Lanpostu bati uko egin eta lanpostuen esleipen telematikorako deialdia egiten den espezialitateetako zerrendetan jarraitzeko, honako ezaugarrietakoren bat bete behar du lanpostu horrek: lanaldi erdia baino txikiagoa den lanaldi partzialeko kontratua izatea, bat datorren espezialitatekoa edo espetxekoa. Halaber, izangaientzako nahitaezkoak ez diren lanpostuak izango dira izangaiak ziurtatuta ez dituen profil bat edo batzuk dituztenak; Musikarekin, Heziketa Fisikoarekin, Hizkuntza modernoarekin –euskara gaztelerazko ikastetxeetan– osatzen direnak, betiere izangaia ez badago lanpostua osatzen duten espezialitateen eta hizkuntzen kontratazio-zerrendetan, edo bestelako gaitasun instrumentalak edo teknikoak galdatzen dituztenak.

Aldi baterako kontrataziorako izangaia, lanpostuak esleitzeko egintzarako nahitaezko deialdia jaso eta lanpostu horiei uko egin ezin badie, eta parte hartu ez badu eta, zerrendan zuen postuaren arabera, lanpostu horietako bat egokituko balitzaio, dagoen zerrenda guztietan lanerako bezala azaltzeari utziko dio.

Lanpostuen esleipen telematikorako egintzarako deialdia jaso duten izangaiek dagokion deialdirako beren eskabidea aurkeztu ahal izango dute parte hartzeko aldiak irekita jarraitzen duen bitartean. Deialdia argitaratzen den unean izangaia lanerako moduan azaltzen den zerrenden arabera ateratzen den eskaintzen poltsatik egingo da lanpostuen aukeraketa, eta izangaiak ezartzen duen lehentasun-ordenaren arabera. Behin eskabidea aurkeztu ondoren, izangaiak horren egiaztagiria jasoko du, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrerako sarrera-zenbakiarekin. Deialdi bakoitzean aurkeztutako azkeneko eskabideak bakarrik izango du baliotasuna. Hala ere, aurkezteko epeak irekita jarraitzen duen bitartean, salbuespen gisa eta behar bezala arrazoituta, Hezkuntzako Departamentuak bertan behera utz dezake izangai baten deialdia edo deialdiaren eskaintza bat.

Lanpostuen esleipena

Hezkuntzako Departamentuak, oro har, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean bertan edo hurrengo egunean ebatziko du deialdi bakoitza eta, nolanahi ere, hurrengo deialdia argitaratu aurretik. Lanpostuak esleitzeko, kontuan hartuko da izangaiak ezarritako lehentasunen ordena, dagokion zerrendak izangaiek duten lehentasun-ordenaren arabera eta, hala badagokio, dagozkien profilen arabera. Indarrik gabe geratuko dira dagozkien deialdietan parte hartzeko exijitutako eskakizun orokorrak eta titulazioari dagozkion eskakizunak betetzen ez dituzten izangaiei esleitutakoak.

Hezkuntzako Departamentuak www.educacion.navarra.es webgunean jakinaraziko du lanpostuen esleipen telematikorako deialdi bakoitzaren ebazpenaren emaitza. Halaber, Hezkuntzako Departamentuak, informatzeko beste helbururik gabe, posta elektronikoz eta sms mezu bidez eman die deialdi bakoitzaren ebazpenaren emaitzaren berri eskatutako lanpostuetakoren baten esleipendun izan diren izangaiei, eta era berean jakinaraziko zaie zein ikastetxetan sinatu behar duten beren kontratua.

Sistema berri hori ezagutarazteko iragarkiak argitaratuko dituzte prentsan, eta liburuxka bat eta bideo bat argitaratzeko asmoa dute; SMS mezuak ere bidaliko zaizkie zerrendetan izena emanda daudenei.

Informazio gehiago www.navarra.es webgunean, Nafarroako ikastetxe publikoetan eta Hezkuntza Departamentuaren 848 42 32 71, 848 42 32 97 eta 848 42 60 97 telefono zenbakietan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa