(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Baimendu dute Belate eta Almandozko tunelak eraberritzeko proiektuaren aurreko azterlan geoteknikoaren kontratazioa asteazkena, 2017.eko apirilak 12


Gainera, presazkotzat jo dute lan horiek eragindako ondasunen eta eskubideen okupazioa


tunela

Tunel baten irudia.

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Belate eta Almandozko tunelak eraberritzeko proiektuaren aurretik egin beharreko azterlan geoteknikoaren kontratazioa baimentzen duen erabakia hartu du. Kontratazio horren zenbatekoa 1.524.202 eurokoa da. Proiektu horretan sartzen da ingurumenarekiko afekzioen azterlana, ingurumen-balio bereziko zonan egingo baitira lanok.

Gainera, Gobernuak presazkotzat jo du lan horiek eragindako ondasunen eta eskubideen okupazioa, 58.500 euroko aurrekontua duena. Presazko gisa deklaratu du Gobernuak okupazioa, errepideen Europa barneko sareko tuneletarako segurtasun-eskakizunei buruzko 2004/54/CE Europako Zuzentarauaren –2019an sartuko dena indarrean– preskripzioak betetzeko beharra dela eta.

Azterlan geotekniko eta geologiko horren barruan sartzen da lursail osoa aztertzea, lurzoruko laginak hartu eta haren ezaugarriak aztertuta, bai eta analisiaren xede diren lekuetara iristeko bideak eta sarbideak eraikitzea ere.

Azterlanaren emaitzak baliozkoak izango dira tunelak eraberritzeko erabakitzen den aukera bietako edozeinetarako: hau da, errepidea bikoizteko, edo ebakuaziorako segurtasun-galeria bat eraikitzeko; helburua da tunelek aipatutako europar araudia betetzea.

Proiektuak zortzi bat hilabete iraupena izango du; lehenengo lau hilabeteetan landa-lana egingo da, ahal dela udan, eta gainerako lau hilabeteetan laborategian eta emaitzak eskuratzeko egingo dute lan.

Jarduketa ez da gaur egungo errepidean egingo, lanek ez diote eragingo, errepidearen inguruetan egingo diren lan geotekniko zehatzak salbu.

Lan geologiko eta geoteknikoen edukia

Azterlan geoteknikoaren barruan, zundaketak, laginketak, profil sismikoak, etab. egingo dituzte. 3.228 metro lineal zulatzea aurreikusten da. Gainera, materialen ezaugarriak, horien parametro erresistenteak eta deformazioak ezagutzeko beharrezkoak diren laborategiko entseguak eta arazo geotekniko ohikoenen azterketa egingo dituzte –hala nola lurzoruaren hanpatzeak eta kolapsoak eta gaitasun eroale falta–, zimenduak kalkulatuko dituzte eta tunelak eta lur-ebaketak diseinatzeko sailkapen geomekanikoa, besteak beste.

Bestalde, zona topografikoki konplexua denez eta ingurumen-balioa duenez, beharrezkoa izan da azterketa-guneetarako iristeko bideak definitzea. N-121-A errepidetik bertatik egingo dira sarbideok, dauden bideak erabilita, edo bide eta plataforma berrietatik. Guztira, 23 bide berri egitea aurreikusten da, 5.628 metroko guztizko luzera dutenak, 3 metroko zabalerako plataformarekin, gehi bihurguneetan behar den zabalera gehigarriarekin. Kasurik gehienetan, bide bakoitzaren amaieran 7x3 m-ko plataforma bat egokitu beharra egongo da, makinaria jartzeko eta biratzeko maniobretarako. Altxaeran, % 25eko gehienezko maldarekin ahokatu dira bideak, malda hori onargarria baita ibilgailuen zirkulaziorako, bide batzuen azkeneko zatian izan ezik; zati horietan % 50era arteko maldak daude, eta horietan beldar-ibilgailuak bakarrik ibili ahal izango lukete. Zati horietan, eta beharrezkoa balitz, hodi bitartez egingo da uraren garraioa.

Prebentziozko ingurumen-neurriak

Hain zuzen ere, jarduketa-eremuak duen ingurumen-balioa dela eta, nahitaez bete beharreko prebentziozko neurriak eta neurri zuzentzaileak hartuko dira lanek irauten duten bitartean. Era horretan, sarbideak naturan eta paisaian ondo egokitzea lortu nahi da, bai landa-lanek irauten duten bitartean, bai amaitu ondoren. Neurri horiek landarediari, faunari, paisaiari eta hidrologiari dagozkie. Neurri nagusia da irekitako sarbideak birnaturalizatzea aurreikusten duena; hau da, bidearen trazatuaren aurretik lursailak zituen profilak ahalik eta gehien lehengoratzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa