(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ogasunak dagoeneko itzuli ditu 116.000 aitorpen negatibori dagozkien 65,6 milioi euro asteartea, 2017.eko apirilak 18


Aranburu kontseilariak beren zerga-betebeharretarako bide telematikoa erabiltzera animatu ditu herritarrak   


Aranburu kontseilaria Ogasunaren Iruñeko bulego batera egindako bisitan. Bere ondoan, Luis Esain, Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea. ( irudia handitu )

Nafarroako Zerga Ogasunak dagoeneko 116.000 aitorpeni dagozkien 65,6 milioi euro itzuli ditu; aitorpen horiek Ogasunaren webgunearen bitartez tramitatu dira apirilaren 6az geroztik, PFEZren eta Ondarearen aitorpen-kanpaina hasi zenetik.

Mikel Aranburu Ogasun kontseilariak, aitorpenak aurrez aurre egiteko lehenengo eguna dela eta, Iruñeko Ezkiroz kaleko Ogasunaren bulegoa bisitatu du gaur, eta aitorpena bide telematikoz aurkeztera animatu ditu herritarrak. "Bide telematikoak datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen ditu, eta kostuak aurrezten dizkio Ogasunari", azaldu du.

Aranburuk gogorarazi du erraza dela aitorpena bide hori erabilita egitea eta, zalantzarik izanez gero, zergadunek laguntza teknikoa eta zergei buruzkoa aurki dezaketela 948 50 51 52 telefono zenbakira deituta –astelehenetik ostegunera, 08:30etik 17:30era, eta ostiraletan, 08:30etik 15:00etara–, aldez aurretik NAN eta PIN zenbakiak emanda.

Halaber, Ogasuneko kontseilariak nabarmendu du, emaitza "itzultzea" baldin bada, beren aitorpena Internet bidez lehendabiziko egunetan aurkezten diren herritarrak izango direla Ogasunak atxikitako zenbatekoak berreskuratzen lehenengoak.

Zentzu horretan, esan behar da herritar guztiek dutela aitorpena online bidez egiteko aukera, familia-unitatean heriotzaren bat gertatu bada edo aitorpen-egilea Nafarroan berria bada izan ezik. Inprimakian sartzerakoan, inprimaki horretan sartuta geratzen dira datu fiskalak. Erabiltzaileak datuok zuzen daudela egiaztatu eta osatu besterik ez ditu egin behar, falta diren datuekin; hala nola alokairuei, jarduera profesionalei, enpresa-jarduerei eta bestelakoei buruzko datuekin.


Herritar bat PFEZren aitorpena egiten. ( irudia handitu )

Aurrez aurreko tramitazioa

Gaurtik aurrera –gaur hasi da Ogasunaren bulegoetan PFEZren aitorpena aurrez aurre tramitatzeko epea–, Zerga Ogasunak bide horretatik 28.000 aitorpen inguru tramitatuko duela uste da. Orain arte, 2.000 aitorpen aurkeztu dira Internet bidez.

Aldez aurretiko hitzordua eskatzeko epea asteartean, apirilak 11, ireki zuten. navarra.es webgunearen bitartez egin daiteke tramitea, edo 948 505 505 eta 948 505 506 telefono zenbakietara deituta, ordutegi hauetan: astelehenetik ostegunera, 08:30etik 17:00etara, eta ostiraletan, 08:30etik 15:00etara.

Ogasunaren zazpi bulegoez gain –Iruña, Barañain, Burlata, Lizarra, Tafalla eta Tutera–, aurten berritasun bat dago, Doneztebeko bulegoa; bulego horietan guztietan, aldez aurretiko hitzorduaz, emango dute arreta. Bulego horiez gain, zergadunek badute beste aukera bat ere: 18 erakunde laguntzaileek 2016ko Kanpainarako zergadunen eskura jartzen dituzte 499 arreta-guneetakoren batera jotzea. Honako hauek dira erakunde laguntzaileok: Nafarroako Ostalarien Elkartea (AEHN); Ostalaritzako Enpresa Txikien Nafarroako Elkartea (ANAPEH); Banco Bilabo Vizcaya; Banco Popular; Kutxabank; Laboral Kutxa; Caja España; Caja Rural de Navarra; Harakinen Gremioa; Brevio de Pescado, IberCaja, Intia SA, la Caixa, Mutavenir Iruña, Targobank, Nafarroako Garraiolari Autonomoen Elkartea (TRADISNA) eta Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasuna (UAGN). Aholkularitza-enpresen bitartez ere egin daiteke aitorpena.

Bestalde, PFEZren eta ondarearen aitorpen-kanpaina hasi zenetik, aitorpen-proposamenekin lotutako 86.124 kontsulta jaso ditu Ogasunak webgune bidez. 179.414 proposamen egin da aurten, 239.804 zergaduni dagozkionak, aurreikusitako guztien %51.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa