Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
CEIMD Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan egingo da jardunaldia, 10:00etatik 18:00etara
Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak eta Euskarabidea Euskararen Nafarroako Institutuak "Kirola eta euskara, hausnarketak eta erronkak" izenburua duen jardunaldia antolatu dute apirilaren 27rako, osteguna; euskara hutsez izango da jardunaldia CEIMD Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan (Iruñeko Larrabide estadioan, Zangoza kaleko 34. zenbakian), 10:00etatik 18:00etara. Apirilaren 23ra arte dago zabalik izena emateko epea.
Udaletako kirol eta euskara teknikariei, kirol-taldeetako arduradunei eta entrenatzaileei, kirol federazioetako teknikariei, ikastetxeetako kirol-taldeetako arduradunei, guraso elkarteetako kideei, Heziketa Fisikoko profesionalei eta interesa duen beste edonori zuzenduta dago jardunaldi hori.
Goizeko hamarretan emango zaio hasiera egitarauari; jardunaldien aurkezpena egingo dute Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaile Ruben Goñik eta Euskarabideako zuzendari Mikel Arregik. Jarraian, "Kirola: euskararen ikaskuntzarako hezkuntza-baliabideak", "Kirola, haurrak eta gazteak euskaraz sozializatzeko tresna" eta "Euskara kirolean: markak eta erronkak" hitzaldien txanda izango da.
Ondoren, 14:00etan, bazkaria egingo dute, eta 16:00etan, hainbat esperientzia positiboren azalpenaren ondoren, "Kirolaren eta euskararen arteko harremanak" deritzon mahai-ingurua egingo da.
Gehienez 100 lagunek parte hartu ahal izango dute jardunaldian, eta izena emandako ordena errespetatuko da.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen