(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Museoaren “Adanen ondorengoak” margolana Segovian, Gizakiaren Aroak fundazioaren erakusketaren XXIII. edizioan asteazkena, 2017.eko apirilak 19


Olio-pintura hori "Reconciliare" aldi baterako erakusketan egongo da ikusgai, 2017ko apirilaren 24tik azaroaren 12ra


Jacob Bouttats artistaren “Adanen ondorengoak”. ( irudia handitu )

Nafarroako Museoak Gizakiaren Aroak Fundazioari (Fundacion de las Edades del Hombre) laga dio Jacob Bouttats artista flandriarrak 1676-1700 inguruan margotutako Genesiaren zikloko hamabi margolanetako bat. Adanen ondorengoak irudikatzen duen margolana, hain zuzen ere, kobre gainean margotutako olio-pintura.

Apirilaren 10ean, astelehena, eraman zuten Nafarroako Museoko 3.1 aretotik, eta asteartean, hilak 11, Cuellarreko (Segovia) San Andres elizan jarri zuten, Kulturako Zuzendaritza Nagusiko zaharberritzaile bat bertan zela. Olio-pintura hori "Reconciliare" aldi baterako erakusketan egongo da ikusgai, 2017ko apirilaren 24tik azaroaren 12ra.

"Reconciliare" erakusketaren helburua da plastikoki irudikatzea gure munduak adiskidetzeko duen beharra, begirada positibo eta errealista batetik; begirada hori ez da iraganean geratzen, aitzitik, gaur egungo gizartera ekartzen du kontakizuna.

Nafarroako Museoak lagatako lanak Adan eta Evaren ondorengoei buruz hitz egiten duen Genesiaren pasartea (5.4) irudikatzen du. Adan eta Eva ageri dira aurrean, seme-alaba mordoaz inguratuta. Familia bere etxean dago, mahai baten inguruan, otordua hasi baino lehen otoitz egiten. Atzerago beste pasarte bat ikus dezakegu: emakume bat janaria ematen ari zaio eskale bati. Egileak, Holandako XVII. mendeko eskolan ohikoa denez, zertzelada zehatz eta xehatuz tratatzen ditu arkitekturaren, landareen eta zuhaitzen xehetasunak, eta paisaien hondo argitsuak. Jatorrizko markoa dauka.

1961. urtean iritsi zen Genesiaren zikloa Nafarroako Museora. Mesedetako Ordenaren Kapitulu Orokorreko jeneral Fray Sebastian de Velasco iruindarrak, hil zenean, hiriko Mesedetako komentuari –dagoeneko desagertu zen komentu hori– egindako dohaintzaren bitartez iritsi zen Iruñera; komentu horretako elizan lurperatu zuten Velasco, 1682ko uztailaren 25ean. 1836an, komentuaren desamortizazioaren ondoren, Gobernu Zibilaren esku geratu ziren margolanak, 1868an Nafarroako Monumentuen Batzorde Probintzialak erreklamatu zizkionera arte, egin asmo zuen Museora eramateko. Museora eraman aurretik, Nafarroako korridore nagusiaren apaingarri erabili zituzten, eta Nafarroako Errege Artxibo Orokorrean biltegiratuta egon ziren denbora aldi batez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa