(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ogasunak 673,4 milioi bildu ditu lehenengo hiruhilekoan, 2016ko denbora-aldi berean baino % 4,32 gehiago osteguna, 2017.eko apirilak 20


Laneko atxikipenak 24,4 milioi euro gehiagokoak izan dira; iazko lehenengo hiruhilekoan baino % 8 gehiago


Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren egoitza.

Nafarroako Zerga Ogasunak aurtengo lehenengo hiruhilekoan metatutako diru-bilketa 673.491.050 eurokoa da; horrek esan nahi du % 4,32ko igoera gertatu dela urte artean, hau da, 27,9 milioi euro gehiago.

Igoera horren faktore nagusia da % 8 igo direla laneko atxikipenak, eta horrek esan nahi du iazko lehenengo hiruhilekoan baino 24,4 milioi gehiago jaso direla.  Igoera horren jatorria da, alde batetik, 2015eko erreforma fiskala, urtarrilean aurreko urteko laugarren hiruhilekoari eta abenduari zegozkion hiruhileko eta hileko atxikipenak, hurrenez hurren, jaso baitziren; eta, bestetik, lan-merkatuaren bilakaera onaren seinale dira.

BEZ zergaren diru-bilketa osoa ere % 1,85 hazi da urte artean, eta iazko denbora-aldi berean baino lau milioi gehiago bildu da. Termino homogeneotan, zerga hori % 23,7 hazi da, 56,8 milioi gehiago. Hori azaltzen duten koiunturazko bi gertaera daude: batetik, 2016ko urtarrilean 2015eko ekainari zegokion epea itzuli zen, 29,6 milioi; eta bestetik, Estatuaren 82,6 milioiko konpentsazioa, 2016ko behin-behineko Ekarpenari zegokion BEZren doikuntzaren ordainketan.

Loterietako sarien gaineko kargari dagokionez, 9,5 milioi bildu dira lehenengo hiruhilekoan, 2016ko denbora-aldi berean baino 5,8 milioi gehiago, pasa diren Eguberrietan Nafarroan egokitutako loteriako sarien ondorioz.

Nabarmentzekoa da, bestalde, 2016an antzemandako bilakaera positiboa ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergen ondoriozko diru-sarrerei dagokienez; hori ekonomiaren suspertzearen erakusle da. 2,6 milioi gehiago bildu da kontzeptu horiengatik.

Zerga Bereziei dagokienez, kudeaketa zuzeneko diru-bilketaren bilakaera oso aldakorra izan da zerga-figura bakoitzean, baina zenbaki metatuetan, % 5,15eko jaitsiera izan du, batez ere Tabakoaren gaineko Zergaren emaitza txarrengatik. Zerga-doikuntzek konpentsatu dute zuzeneko kudeaketa bidezko diru-bilketaren jaitsiera hori, eta guztira, hiru milioi euro gehiago bildu da zerga horiengatik.

Alde negatiboan, esan behar da emaitza txarrak izan dituela Sozietateen gaineko zergak, batez ere 2015. urteari dagozkion diru-itzulketen ondorioz; kontuan hartu behar da sei hilabeteko epean egiten direla itzulketok, hau da, aitorpenaren hurrengo urteko urtarrilean.  Itzulketa horiek hazi egin dira 2014an onartutako erreforma fiskalaren ondorioz, eta diru-bilketa osoaren 6,9 milioi euroko galera metatu dute lehenengo hiruhilekoan.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa