(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak bi eskola berri abiaraziko ditu maiatzean, hirugarren adinekoen eta haurren osasuna hobetzera bideratutakoak

ostirala, 2017.eko apirilak 21


Dominguez kontseilariak gaur goizean aurkeztu ditu ekimen horiek; zahartzaro osasuntsua sustatzea eta gurasoei beren seme-alaben zainketan laguntzea da ekimenon helburua


Transcripción textual del video

Osasun Departamentuak hirugarren adinekoen eta haurren osasuna hobetzera bideratutako bi ekimen abiaraziko ditu maiatzean: "Adinekoen Eskola" eta "Gurasoen Eskola", hain zuzen ere; eskola horien helburua da, hurrenez hurren, zahartze osasuntsua sustatzea eta gurasoei beren seme-alaben zainketan eta hezkuntzan laguntzea, tailerren eta bestelako ekintzen bitartez.

Gaur goizean aurkeztu ditu ekimenok Fernando Dominguez Osasuneko kontseilariak, Maria Jose Perez Jarauta Nafarroako Nafarroako Osasun Publiko eta Lan-osasuneko Institutuko zuzendari kudeatzailearekin eta Marga Echauri NOPLOIren politika guztietako Osasuna Sustatzeko Atalaren buruarekin batera. Dominguezek nabarmendu du "nahiz eta bizitzako etapa guztietan den garrantzitsua osasuna, eskola berri horiek zahartzaroari eta haurtzaroari jarriko diotela arreta; zahartzaroari, gaur egun erronka handia delako gizartearentzako; eta haurtzaroari, haurrei emango diegulako etorkizuneko osasunaren lekukoa".

Osasun Departamentuak Gurasoen Eskola jarri du martxan, haurren osasuna hobetzeko.

Osasun Departamentuak hirugarren adinekoen eta haurren osasuna hobetzera bideratutako bi ekimen abiaraziko ditu maiatzean: "Adinekoen Eskola" eta "Gurasoen Eskola", hain zuzen ere; eskola horien helburua da, hurrenez hurren, zahartze osasuntsua sustatzea eta gurasoei beren seme-alaben zainketan eta hezkuntzan laguntzea, tailerren eta bestelako ekintzen bitartez.

Gaur goizean aurkeztu ditu ekimenok Fernando Dominguez Osasuneko kontseilariak, Maria Jose Perez Jarauta Nafarroako Nafarroako Osasun Publiko eta Lan-osasuneko Institutuko zuzendari kudeatzailearekin eta Marga Echauri NOPLOIren politika guztietako Osasuna Sustatzeko Atalaren buruarekin batera. Dominguezek nabarmendu du "nahiz eta bizitzako etapa guztietan den garrantzitsua osasuna, eskola berri horiek zahartzaroari eta haurtzaroari jarriko diotela arreta; zahartzaroari, gaur egun erronka handia delako gizartearentzako; eta haurtzaroari, haurrei emango diegulako etorkizuneko osasunaren lekukoa".

Antolatu dituzten tailerrak doakoak dira; aldez aurretik izena eman behar da 848 42 34 50 telefono zenbakian, 08:00etatik 15:00etara, edo Adinekoen Eskolaren webgunean eta Gurasoen Eskolaren webgunean. Aurrez aurreko bederatzi tailer egingo dira maiatzean eta ekainean; irailetik aurrera, berriz, Nafarroa osora zabalduko dituzte ekimenok. Horrez gain, online formatuan eta erdi aurrez aurreko tailerrak ere eskainiko dituzte, erabilgarritasun handiagoa izan dezaten. 2017an 350 lagunek baino gehiagok parte hartzea eta datozen urteetan kopuru hori pixkanaka handitzea espero dute.

Pazienteen Eskolak duen lan-eredu bera izango du; eskola horrek bi urte daramatza martxan, eta dagoeneko 23 tailer antolatu ditu. 400 bat lagunek hartu du parte ekintza horietan. Era horretan, pazienteen eta herritarren bizi-kalitatea hobetzen lagundu du, haien zainketa-maila eta jarraibide terapeutikoen betetze-maila hobetuz. Aurreikuspenen arabera, Gazteen Eskola eta berariaz zaintzaileei bideratutako beste eskola bat abiaraziko dituzte 2018an; era horretan, Osasunaren Eskolak hartu nahi dituen bort esparruak osatuko dira.

Adinekoen Eskola

2016an, biztanle guztien % 19,2 ziren 65 urtetik gorakoak; Pirinioetako eta Lizarra inguruko eremuak ziren portzentaje handienekoak, % 24,1ekin. Urte hartan bertan, % 6,4koa zen 80 urtetik gorakoen biztanle-portzentajea. Nafarroan bizi-itxaropena munduko handienetakoa den arren, ez da horrenbestekoa osasun onez bizitzeko itxaropena. Eta pertsona horietako askok aktiboan eta independentziaz jarraitzen duten arren bizitzaren amaiera arte, garrantzitsua da guztien osasuna eta bizi-kalitatea hobetzea, eta gaixotasunak eta mendekotasuna prebenitzea, eta hori erronka pertsonal, sozial eta sanitario garrantzitsua da.

Testuinguru horretan, "Adinekoen Eskolaren" Helburua da zahartze osasuntsua sustatzea, pertsona horiek ahalik eta gehien euts diezaieten beren gaitasunei, ahalmen funtzionalei, autonomiari eta bizi-kalitateari, mendekotasuna saihestuz. Helburu hori lortzen lagundu nahi du eskolak, hainbat jarduerarekin: auto-zainketa fisikoak, mentalak eta sozialak sustatuko dituzten hitzaldiak, tailerrak, topaketak, etab.; hori guztia, Lehen Mailako Osasun Arretako Zerbitzuekin, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin eta erakunde sozialekin lankidetzan (erretiratuen klubak eta adineko pertsonen elkarteak). Gainera, Nafarroako Gobernuak laster aurkeztuko duen zahartze aktibo eta osasuntsurako estrategiaren funtsezko ekintza-ildoa da.

"Osasuntsu zahartzea" deritzon tailerra da lehenengo ekintza; ahalik eta bizi-kalitate onenarekin zahartzeko baliabideak eta abildadeak garatu nahi dituzten 60 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago tailer hori. Bikoteka eskainiko dituzte tailerrak; batetik, esparru soziosanitarioko profesional batek eta erretiratuen elkarte edo kluben bateko kideren batek. Lau saio egingo dira: Zahartze-prozesua; Gure gorputza zaintzea; Gure burua eta emozioak zaintzea; Gure harremanak eta ingurunea zaintzea.

Bost tailer antolatu dituzte maiatzerako, ondorengo herrietan:

· Etxarri Aranatzen, maiatzaren 3an, 4an, 8an eta 10ean, 17:00etatik 19:00etara, Gure Ametsa Erretiratuen Klubean (Kale Nagusia, 15).

· Barañainen, maiatzaren 4an, 8an, 11n eta 15ean, 17:00etatik 19:00etara, Clara Campoamor aretoan (Bakearen plazan).

· Ezkarozen, maiatzaren 9an, 11n, 16an eta 18an, 17:00etatik 19:00etara, Osasun-zentroan (Arrotxapea kalea, 14).

· Iruñean: bi tailer egingo dira: bata, maiatzaren 15ean, 17an, 22an eta 24an, 17:00etatik 19:00etara, NOPLOI institutuan (Leire kalea, 15; Zangoza kaleko 5etik sarrera); eta bestea, maiatzaren 16an, 17an, 23an eta 24an, 11:00etatik 13:00etara, toki berean.

Gurasoen Eskola

Nafarroako Estatistika Institutuaren datuen arabera, biztanleria osoaren % 15,7 ziren 15 urtez azpikoak Foru Komunitatean; Iruñekoa da portzentajerik handiena, % 16,5.

Gurasoen Eskolaren helburua da gurasoen babesteko eta hezteko egitekoan laguntzea, autonomiaz, segurtasunaz eta norbere buruarekiko konfiantzaz hezteko eta zaintzeko beren gaitasunak eta bitartekoak garatzea sustatuz. Foro horrek informazioa ematea eta gaur egun guraso izatearen inguruko hausnarketak sustatzea lortu nahi du, protagonisten beraien esperientziak, bizipenak eta ezagupenak oinarri hartuta.

Lehen Mailako Osasun Arretaren, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen eta Gurasoen Elkarteen lankidetzarekin sortu da eskola hori, askotariko hitzaldiak, tailerrak, topaketak eta bestelako ekintzak egingo ditu bere helburuak betetzeko.

Maiatzean abiaraziko den lehendabiziko tailerra da "Gurasoen hezkuntza"; zaintzeko eta hezteko baliabideak eta abildadeak garatu nahi dituzten 6 eta 12 urte arteko haurrak dituzten gurasoei zuzenduta dago. Adinekoen Eskolaren tailerrean bezala, irakasleen lantaldea esparru soziosanitarioko profesional batek eta Gurasoen Elkarteetako gurasoren batek osatzen dute.

Lau saio egingo dituzte: Gaur egun ama eta aita izatea; Hezkuntza eta Hezkuntza-estiloak I (seme-alaben onarpenaren eta autoestimuaren sustapena); Hezkuntza eta Hezkuntza-estiloak II (komunikazioa eta autonomiaren sustapena), eta Hezkuntza eta Hezkuntza-estiloak III (Autoritatea, erabakiak hartzea eta negoziazioa). Lau tailer programatu dira Iruñean, Antsoainen, Berriozaren eta Orkoienen, honako egun, ordu eta tokietan:

· Iruñean: maiatzaren 4an, 9an, 11n eta 16an, 17:00etatik 19:00etara, NOPLOI institutuaren aretoan (Leire kalea, 15; sarrera Zangoza kaleko 5etik).

· Antsoainen: maiatzaren 9an, 16an, 23an eta 30ean, 17:00etatik 19:00etara, Kultura Espazioan (Antsoaingo errepidea, 4 bis).

· Berriozaren: maiatzaren 16an, 23an, 24an eta 30ean, 18:00etatik 20:00etara, Kulturgunean (Etxaburua zg).

· Orkoienen: maiatzaren 24an, 25ean eta 31n, eta ekainaren 1ean, 17:00etatik 19:00etara, Auzo Etxean (Euntzeandia, 1).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa