(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ziurtagiri digitala eduki behar dutela gogorarazi die Hezkuntzako Departamentuak irakasleen aldi baterako kontrataziorako izangaiei astelehena, 2017.eko apirilak 24


Aste honetan zehar helaraziko diete zerrenda horiek osatzen dituzten hamar bat mila pertsonei datorren maiatzaren 3an indarrean sartuko den kontratazioetarako sistema telematiko berriari buruzko liburuxka bat eta informazio-bideoak


Transcripción textual del video

Hezkuntzako Departamentuak gaur, astelehena, hasi eta aste osoan zehar gogoraraziko die irakasleen aldi baterako kontrataziorako izangaiei, beharrezkoa dela ziurtagiri digitala edukitzea; gainera, maiatzaren 3an martxan jarriko duten kontratazioetarako sistema telematiko berriari buruzko liburuxka bat eta informazio-bideoak helarazi dizkie kontratazio-zerrenda horietako pertsonei.

Informazioa emateko gosari batean aurkeztu zuten kontratazioetarako sistema telematiko berria apirilaren 11n; orain arte telefono bidezko komunikazioa erabili izan da. Sistema berri horrekin egingo dira aurrerantzean deialdi publikoak, navarra.es webgunean argitaratuta, aste bakoitzeko astelehen, asteazken eta ostiral baliodunetan. Izangaiek erabiltzaile-ziurtagiria izan beharko dute (NAN + Nafarroako Zerga Ogasunaren PIN, NAN elektronikoa edo ziurtagiri digitala) deialdi horietan parte hartzeko. Astelehen eta asteazkenetako 13:00etatik hurrengo eguneko 10:00ak arte, eta ostiraletako 13:00etatik hurrengo asteleheneko 10:00ak arte parte hartu ahal izango da.

Horrez gain, deskribatutako prozedura orokorraren bitartez bete ezin diren aldi baterako kontratazioetarako, Hezkuntza Departamentuak –navarra.es webgunearen bitartez hau ere– aparteko deialdiak argitaratuko ditu, eta horietan aurkeztu ahal izango dira plaza huts horietarako eskakizunak betetzen dituzten eta aldi baterako kontrataziorako zerrendetan ez dauden izangaiak ere.

Hezkuntzako Departamentuak gaur, astelehena, hasi eta aste osoan zehar gogoraraziko die irakasleen aldi baterako kontrataziorako izangaiei, beharrezkoa dela ziurtagiri digitala edukitzea; gainera, maiatzaren 3an martxan jarriko duten kontratazioetarako sistema telematiko berriari buruzko liburuxka bat eta informazio-bideoak helarazi dizkie kontratazio-zerrenda horietako pertsonei.

Informazioa emateko gosari batean aurkeztu zuten kontratazioetarako sistema telematiko berria apirilaren 11n; orain arte telefono bidezko komunikazioa erabili izan da. Sistema berri horrekin egingo dira aurrerantzean deialdi publikoak, www.navarra.es webgunean argitaratuta, aste bakoitzeko astelehen, asteazken eta ostiral baliodunetan. Izangaiek erabiltzaile-ziurtagiria izan beharko dute (NAN + Nafarroako Zerga Ogasunaren PIN, NAN elektronikoa edo ziurtagiri digitala) deialdi horietan parte hartzeko. Astelehen eta asteazkenetako 13:00etatik hurrengo eguneko 10:00ak arte, eta ostiraletako 13:00etatik hurrengo asteleheneko 10:00ak arte parte hartu ahal izango da.

Horrez gain, deskribatutako prozedura orokorraren bitartez bete ezin diren aldi baterako kontratazioetarako, Hezkuntza Departamentuak –www.navarra.es webgunearen bitartez hau ere– aparteko deialdiak argitaratuko ditu, eta horietan aurkeztu ahal izango dira plaza huts horietarako eskakizunak betetzen dituzten eta aldi baterako kontrataziorako zerrendetan ez dauden izangaiak ere.

Behar eta ordezkapen berriak

Irakasle lanpostuak aldi baterako betetzeko aplikatuko da prozedura telematikoa, behar berrietarako lanpostuak betetzeko, zein ikasturtean zehar sortzen diren ordezkapen-beharrak betetzeko. Horretarako, lanpostuak esleitzeko egintzen deialdiak egingo dira; telematikoki egingo dira, eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean iragarriko dituzte. Aldizkako egintza horietan eskainiko dira lanpostuak, bete beharreko lanpostuari dagokion zerrendaren arabera taldekatuta. Salbuespen gisa, espezialitate eta hizkuntza bati dagozkion izangaien zerrendak horiekin bat datorren beste espezialitate bati dagozkion lanpostuak betetzeko erabili ahal izango dira, aldi baterako kontratazio bidez.

Espezialitate eta hizkuntza bakoitzean indarrean dauden zerrendak osatzen dituzten eta deialdi bakoitza argitaratzen den unean lanerako prest dauden pertsonek parte har dezakete prozedura horretan, prozeduran ezartzen diren modalitateen arabera.

Hezkuntza Departamentuak lanpostuak esleitzeko egintzarako deialdia egingo die izangaiei –derrigor eta/edo borondatez-, kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzerako eta lanpostuak esleitzeko egintza bakoitzerako: derrigor parte hartu beharko dute, izangaien zerrendetan duten postuaren arabera, lanpostuen esleipen telematikoko egintza bakoitzean Hezkuntza Departamentuak bete nahi dituen behar kopuruaren arabera lehiatu behar dutenek. Borondatezkoa izango da lanpostuen esleipen telematikoko egintzan parte hartzeko derrigortasunik izan ez eta borondatez parte hartu nahi dutenentzat, lanpostu horiek derrigor parte hartu beharra duten izangaiekin betetzen ez diren kasurako. Lanpostuak esleitzeko prozedura telematikorako deialdiarekin batera, lanpostu horiek betetzea presazkoa denean, banan-banako telefono deiak ere egin ahal izango dira. Izangaiak banan-banako eskaintza onartzen badu, lanpostuen esleipen telematikorako deialditik kanpo geratuko da automatikoki.

Izangai batek derrigor parte hartu behar izan arren, aukera izango du derrigorrezkoak ez diren lanpostuei uko egiteko. Honako ezaugarri hauetakoren bat dutenak dira izangaiari uko egiteko eta ondorioz zerrendetan lanerako prest ez dagoela ez agertzeko aukera ematen diotenak: lanaldi erdia baino txikiagoa den lanaldi partzialeko kontratua izatea, bat datorren espezialitatekoa edo espetxekoa. Halaber, izangaientzako nahitaezkoak ez diren lanpostuak izango dira izangaiak ziurtatuta ez dituen profil bat edo batzuk dituztenak; Musikarekin, Heziketa Fisikoarekin, Hizkuntza modernoarekin –euskara gaztelerazko ikastetxeetan– osatzen direnak, betiere izangaia ez badago lanpostua osatzen duten espezialitateen eta hizkuntzen kontratazio-zerrendetan, edo bestelako gaitasun instrumentalak edo teknikoak galdatzen dituztenak.

Aldi baterako kontrataziorako izangaia, lanpostuak esleitzeko egintzarako nahitaezko deialdia jaso eta lanpostu horiei uko egin ezin badie, eta parte hartu ez badu eta, zerrendan zuen postuaren arabera, lanpostu horietako bat egokituko balitzaio, dagoen zerrenda guztietan lanerako bezala azaltzeari utziko dio.

Hezkuntzako Departamentuak, oro har, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean bertan edo hurrengo egunean ebatziko du deialdi bakoitza eta, nolanahi ere, hurrengo deialdia argitaratu aurretik. Lanpostuak esleitzeko, kontuan hartuko da izangaiak ezarritako lehentasunen ordena, dagokion zerrendak izangaiek duten lehentasun-ordenaren arabera eta, hala badagokio, dagozkien profilen arabera. Indarrik gabe geratuko dira dagozkien deialdietan parte hartzeko exijitutako eskakizun orokorrak eta titulazioari dagozkion eskakizunak betetzen ez dituzten izangaiei esleitutakoak.

Hezkuntzako Departamentuak www.educacion.navarra.es webgunean jakinaraziko du lanpostuen esleipen telematikorako deialdi bakoitzaren ebazpenaren emaitza. Halaber, Hezkuntzako Departamentuak, posta elektronikoz eta sms mezu bidez emango die deialdi bakoitzaren ebazpenaren emaitzaren berri eskatutako lanpostuetakoren baten esleipendun izan diren izangaiei.

Informazio gehiago www.navarra.es webgunean, Nafarroako ikastetxe publikoetan eta Hezkuntza Departamentuaren 848 42 32 71, 848 42 32 97 eta 848 42 60 97 telefono zenbakietan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa