(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

DNA jaialdiak 15 dantza-ikuskizun antolatuko ditu Nafarroako 9 herritan, maiatzaren 20tik ekainaren 3ra bitartean osteguna, 2017.eko apirilak 27


Programak lengoaia artistikoen dibertsitatearen, nazioartekotasunaren eta komunitatea, ekopolitika eta etorkizuna kontzeptuen aldeko apustua egiten du


Programaren kartela. ( irudia handitu )

Kulturako Zuzendaritza Nagusiak DNA Dantza Garaikidearen Jaialdiaren edizio berria aurkeztu du gaur goizean. Jaialdiak zuzendaritza artistiko berria estreinatuko du, eta maiatzaren 20tik ekainaren 3ra bitartean egingo da. Edizio honetan, honako hauen aldeko apustua egingo da: lengoaia artistikoen eta formatuen dibertsitatea, konpainien nazioartekotasuna eta komunitatea, ekopolitika eta etorkizuna kontzeptuak. Kulturako Zuzendaritza Nagusiak Baluarte Fundazioarekin batera antolatzen du jaialdia.

Bi astez, DNA 2017 jaialdiak hogeita hamar aurkezpen publiko hartuko ditu, horietako 15 ikuskizunak, eta Nafarroako bederatzi udalerritako antzokietan eta espazio publikoetan zehar banatuko dira: Iruñea, Barañain, Huarte, Noain, Atarrabia, Lesaka, Aoiz, Altsasu eta Tutera. Modu horretan, Kulturako Zuzendaritza Nagusiak legealdi honetan sustatzen duen lurralde-oreka zaindu nahi da programazioaren barnean.

Kultura, Kirola eta Gazteriako kontseilariak, Ana Herrerak, aurkeztu du goizean programa Baluarten, eta harekin batera izan dira Kulturako zuzendari nagusia, Fernando Pérez, eta Jaialdiaren zuzendari artistikoa, Isabel Ferreira.

Lengoaien eta formatuen dibertsitatea

Edizioan lengoaia artistikoen dibertsitatearen aldeko apustua egin da. Era horretan, dantza honako hauekin batuko da: zinema (Gilles Jobin-en Womb eta Kukai Dantzaren Oskara Plazara ikuskizunetan bezala), arte plastikoak, eskultura, perfomance, ekintzak edo kale-okupazioa. Halaber, zinema-mundua errealitate birtualarekin bizitzen ari den iraultza handia ikus ahal izango da DNA jaialdian, 3D bideo-dantza hautapenaren bitartez.

Dibertsitatea izango da obren tamainari eta formatuari dagokienean ere: bakarren bat 26 dantzari bitarteko konpainiekin, adibidez, Taiwango Cloud Gate Dance Theatre; beste batzuetan 50 pertsona bitarte bilduko dira espazio publikoetan, esate baterako, Brasilgo Clarice Limaren Árboles lanean bezala. Soinu-esperimentazioko ikuskizunak izango dira (Societat Doctor Alonsoren Anarchy edo Kataluniako Iron Skulls-en Sinestesia).

Horrez gain, gorputzen eta gaitasunen gaineko dibertsitatea Brasilgo Eduardo Fukushimaren Homem Torto-rekin iritsiko da eta Becky Siegel-en Sobre Ruedas-ekin; azkenak Kon mocion izeneko bere konpainiako dantzariekin eta AMIMETen Lua taldekoekin egiten du lan (gurpil-aulkiko lehen dantza taldeetarikoa Espainian).

Nazioartekotasuna

2016ko edizioarekin alderatuta, berrikuntzetariko bat da, baita ere, gonbidatutako artisten dibertsitatea jatorriaren aldetik. Iberoamerika, Afrika, Asia, Europa edo Estatu Batuetako sortzaileen zazpi proposamen jasoko dira. Programaturiko bisiten artean, zenbait oso nabarmenak ditugu; hala nola, Martha Graham Dance Company, dantza garaikidearen aitzindaria edo Kongoko Faustin Linyekula, Afrikako koreografo ospetsuenetarikoa. Azkenak lehen aldiz aurkeztuko du Espainian more more more…future, dantza eta punk-rock-aren ikuskizuna, Gaiarre Antzokian, maiatzaren 25ean, Afrikaren nazioarteko egunean.

Komunitatea, ekopolitika, etorkizuna

DNA, aurten, hiru kontzepturen inguruan mugituko da: komunitatea, ekopolitika eta etorkizuna. Alde batetik, gizartearen larrialdiak eta premiak islatzen dituzten lanak izango dira jaialdian.

Esate baterako, Cloud Gate Theatre-ren Rice obran, Taiwanen paisaiak izandako aldaketaren berri ematen da, baserritarrek ongarri kimikoen erabilera intentsiboaren ordez, laborantzarako metodo ekologikoak erabiltzen hasi zirenean. Antzekoa gertatzen da, baita ere, Extraños Mares Arden dokumental eszenikoan; Laida Azkonak eta Txalo Toloza txiletarrak kontatzen dute Atacaman, planetako deserturik lehorrenean, meategien, mamu-herrien eta mendebaldeko nobelen artean, arte garaikidearen industria ahalguztidunaren oinarriak nola finkatu ziren. Orobat, esan dezakegu Carmen Larrazen (Dinamo Danza) eta Uxue Monteroren Transoceánica-z, gizartearen esku-hartzeak Nafarroako paisaian eragindako aldaketak islatzen baitituzte.

Lan horien eta Faustin Linyekularen More more more Future edo Societat Doctor Alonso kataluniarren Anarchy bezalako obren gainean "Etorkizunaren" ideia ere proposatzen da, orainean ekintzara jotzeko deia bezala. Dantzaren inguruan etorkizuna landuko da, baita ere, jarduera-programaren barruko elkarrizketetan. Zein da etorkizuneko dantza? Norantz doa? Zein da ekonomia kulturalaren munduaren barnean duen espazioa?

Aldi bereko jarduerak

DNAren jarduera-programa apirilaren 29an (larunbata) abiatuko da, coLABoratorio DNA hasiko den egunean. Bost asteko laborategia landuko da Huarte Zentroan, tokiko sormena bultzatzeko helburuarekin, herrialde ezberdinetako artistekin bizikidetza sustatuaz.

DNAk hiru egoitza artistiko izango ditu, Lesakan, Aoizen eta Barañainen, eta aurrestreinaldian amaituko dira. "Artistas Inflamables" astebetez egongo dira Barañaingo Auditorioan, eta Coin-çi-danses-en aurrestreinaldiarekin amaituko dute. Halaber, Brasilgo Eduardo Fukushimaren konpainia Lesakan izango da hiru astez, eta bertan Título em Suspensão aurkeztuko dute. Azkenik, Nafarroako Carmen Larraz eta Uxue Montero Aoizen egongo dira, eta Transoceánica-ren aurrestreinaldia egingo dute.

Gainera, jaialdiaren hamabost egunetan, DNAren programazioan Bideo-dantza Jaialdien Iberoamerikako Sarearen topaketa eta DNA – PEA (Hedadura Artistikoaren Programa) topaketa izango dira, Arte Bizien eta mundu ekonomiko kulturalaren arteko harremanean oinarrituta. Modu horretan osatuko da, obren kalitatea bilatzeaz gain, topaketa eta elkarrizketa ospatzen dituen jaialdia.

Komunikabide interesatuek material grafikoa eta ikus-entzunezkoa deskarga dezakete link honetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa