(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ekonomiaren hazkundea % 3,1 arte bizkortu da azkeneko urtean ostirala, 2017.eko apirilak 28


Ayerdi lehendakariordeak "pozgarritzat" jo ditu suspertze ekonomiaren zantzuak, eta uste du minimizatu egiten dituztela epe laburrean jarduerak "bat-bateko" erorialdia izateko arriskuak


Transcripción textual del video

Manu Ayerdi Garapen Ekonomikoko lehendakariordeak gaur goizean iragarri du Nafarroako ekonomiaren hazkundea bizkortu egin dela aurtengo lehenengo hiru hilabeteetan; % 0,9ko hazkundea izan du aurreko hiruhilekoarekiko, eta horrek % 3,1 arte igo du Nafarroako ekonomiaren hazkundea azkeneko urtean, aurreko hiruhilekoan baino lau hamarren gehiago.

Manu Ayerdi Garapen Ekonomikoko lehendakariordeak gaur goizean iragarri du Nafarroako ekonomiaren hazkundea bizkortu egin dela aurtengo lehenengo hiru hilabeteetan; % 0,9ko hazkundea izan du aurreko hiruhilekoarekiko, eta horrek % 3,1 arte igo du Nafarroako ekonomiaren hazkundea azkeneko urtean, aurreko hiruhilekoan baino lau hamarren gehiago.

Estatu mailan, % 0,8koa izan da Barne Produktu Gordinaren (BPG) hazkundea 2017ko lehenengo hiruhilekoan; urte arteko datua, berriz, % 3koa. Kasu bietan, Nafarroako ekonomiak erregistratutako jarduera baino puntu bat gutxiagokoa.

Ayerdi lehendakariordeak uste du gaur goizean aurkeztutako datu ekonomikoek baieztatu egiten dutela "koiunturazko beste adierazle batzuk erakusten ari zirena", hala nola Gizarte Segurantzako afiliazioek eta Biztanleria Aktiboaren Inkestak –atzo, osteguna, ezagutu genuen–, "urtarrila eta martxoa bitartean eskualdeko jarduerak izan duen indarrari" dagokionez.

Industrian, eraikuntzan eta nekazaritzako jardueretan oinarritu da 2017ko lehenengo hiruhilekoan Nafarroako ekonomiak izan duen hazkunde hori; "hiru sektore horiek hartu dute zerbitzuen lekukoa, sektore hori izan baita orain arte BPGren hazkundearen lidergoa izan duena, eta urteko lehenengo hilabete hauetan moteldu egin du bere urte arteko erritmoa", adierazi du Manu Ayerdik. Bestalde, zehaztu duenez, manufakturen barruan, urteko lehenengo hilabeteetan enplegu gehien batu duten adarrak izan dira nekazaritzako elikaduraren industria eta metalezko produktuen fabrikazioa, eta "hazkunde interesgarria" izan dute industria kimikoak eta farmazia-industriak ere.

Suspertze-zantzu "pozgarriak" eta goranzko berrikuspena

Bere mintzaldian, Ayerdi lehendakariordeak adierazi du "oso pozgarriak" direla "suspertze ekonomikoaren martxaren zantzuak". Aldi berean, onartu du hobekuntza hori zabala eta orokorra izanik, eta zer jardueretan gertatzen ari den kontuan hartuta, esan daiteke zantzu horiek "minimizatu" egiten dituztela "jarduera ekonomikoak epe laburrean bat-bateko erorialdia izateko aukerak".

Suspertze ekonomikoaren sostengu diren akuiluei buruz ere hitz egin du Manu Ayerdik. Horrela, krisiaren eztandaren aurretik gertatzen zenaren kontra –orduan eraikuntzak elikatu zuen hazkunde ekonomikoa eta zor pribatuaren metatze handia sortu zuen–, "orain, manufakturak eta zerbitzuak dira hedapenaren sostengu, eta horrek hazkundea osasuntsuagoa eta iraunkorragoa izango dela iragartzen du".

Zentzu horretan, lehendakariordeak jakinarazi du, beste erakundeek bezala, Espainiako hazkundearen 2017rako goranzko berrikuspena egin dutela, eta espero dela gaur, ostirala, Ministroen Kontseiluak aurtengo BPGren hazkundearen aurreikuspena % 2,5etik % 2,7ra igotzea Estatu osorako. "Goranzko berrikuspen horiek iaz gertatutakoa ekartzen dute gogora; iaz, azkenean, ekitaldia espero zena baino hobea izan zen, eta baikorrak izateko arrazoiak ematen dituzte", adierazi du Ayerdik; eta aurreratu du "oso litekeena" dela "Nafarroako Gobernuak ere ekitaldi honetarako planteatutako eszenatoki makroekonomikoaren goranzko berrikuspena egitea datozen asteetan".

Hala ere, Garapen Ekonomikoko lehendakariordeak argitu du oraindik "mugarri garrantzitsuak" ditugula "gure aurrean nazioarte mailan", hala nola Trump presidente estatubatuarraren politikak eta Frantzia eta Alemaniako hauteskundeetako emaitzak, eta adierazi du "emaitza horiek merkataritza-fluxuetan berehalako eragina" izan lezaketela, "eta jarduera hoztu". Gainera, Manu Ayerdik urte honetarako, Polo modeloaren bertsio berrirako eta bigarren modelorako egokitzapena dela eta,Volkswagen Navarra lantegian aurreikusten den ekoizpen-jaitsiera aipatu du; eta "horrek eragina izan dezake BPGean, beste batzuetan gertatu izan den bezala".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa