(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak hiru hileko errenta ordainduko die beraien etxebizitzak Alokairuen poltsarako lagatzen dituzten jabeei asteazkena, 2017.eko maiatzak 3


Laguntzak 900 eta 1.600 euro artekoak izango dira, etxebizitzaren tamainaren eta kokapenaren arabera, eta alokatze-kontratua hastean ordainduko dira


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak zuzeneko diru-laguntzak emango ditu, hiru hileko errenten baliokideak, beraien higiezinak Nafarroako Nasuvinsa enpresa publikoak kudeatutako Alokairuen poltsa gizarte-alokairuko programarako lagatzen dituzten jabeentzat.

Miguel Laparrak, Eskubide Sozialetako lehendakariordeak, Gobernu bileraren ondoren emandako prentsaurrekoan jakinarazi duen moduan, diru-laguntza 900 eta ia 1.600 euro artekoa izango da, etxebizitzaren tamainaren eta kokapenaren arabera, eta ordainketa bakar bat egingo da alokatze-kontratua hasten denean.

Neurri hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argiratu zen atzo, eta bere helburua da etxebizitzen atzematea gehiago sustatzea, Alokairuen poltsan sartzeko. Horrela, Nafarroako Gobernuaren alokairu sozialeko programan beraien etxebizitzak sartzen dituzten pertsonei Eskubide Sozialetako Departamentuak eskaintzen dizkien bermeei gehituko zaie.

Etxebizitza huts baten barrualdearen irudia

Nafarroako Gobernuak zuzeneko diru-laguntzak emango ditu, hiru hileko errenten baliokideak, beraien higiezinak Nafarroako Nasuvinsa enpresa publikoak kudeatutako Alokairuen poltsa gizarte-alokairuko programarako lagatzen dituzten jabeentzat.

Miguel Laparrak, Eskubide Sozialetako lehendakariordeak, Gobernu bileraren ondoren emandako prentsaurrekoan jakinarazi duen moduan, diru-laguntza 900 eta ia 1.600 euro artekoa izango da, etxebizitzaren tamainaren eta kokapenaren arabera, eta ordainketa bakar bat egingo da alokatze-kontratua hasten denean.

Neurri hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argiratu zen atzo, eta bere helburua da etxebizitzen atzematea gehiago sustatzea, Alokairuen poltsan sartzeko. Horrela, Nafarroako Gobernuaren alokairu sozialeko programan beraien etxebizitzak sartzen dituzten pertsonei Eskubide Sozialetako Departamentuak eskaintzen dizkien bermeei gehituko zaie.

Laparra lehendakariordeak adierazi duen moduan, etxebizitza merkearen eskaera handia asetzeaz gain, merkatuan hutsik dauden etxebizitzak jartzea iraunkortasuneko neurri garrantzitsu bat da, gutxiegi erabilitako baliabide bat berriro erabiltzen eta hiriguneak dinamizatzen laguntzen duelako. Xede horretarako, Gobernuak 260.000 euroko aurrekontuko partida bat ezarri du, beraien etxebizitzak programak alokatzeko lagatzen dituzten jabeei zuzeneko diru-laguntzak emateko.

Hiru hileko errenta

Nasuvinsak etxebizitza kokatuta dagoen herriaren arabera ordainduko du, beraz, etxebizitzaren titularrak hileko errenta gisa ordaindu beharko duen kopurua zehazteko zenbait prezio finkatu dira.

Iruñean eta bere eskualdean, Tuteran, Lizarran eta Tafallan, diru-laguntza bost eurokoa izango da etxebizitzaren metro karratu erabilgarriko, 50 eurokoa garaje-plazako eta bi eurokoa trastelekuaren metro erabilgarri bakoitzeko. Gehienez, 15 metro karratu hartuko dira kontuan.

Nafarroako beste udalerri batzuetan, 10.000 biztanle baino gutxiago badituzte, lau euro ordainduko ditu etxebizitzaren metro karratu erabilgarri bakoitzeko, 30 eurokoa garaje-plazakoa eta euro batekoa trastelekuaren metro karratuko. Gehienez, 15 metro karratu hartuko dira kontuan.

Azkenik, 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten beste herri batzuetan, hiru euro ordainduko ditu etxebizitzaren metro karratu erabilgarri bakoitzeko, 30 eurokoa garaje-plazakoa eta euro batekoa trastelekuaren metro karratuko. Gehienez, 15 metro karratu hartuko dira kontuan.

Diru-laguntzaren zenbateko osoa kalkulatzeko, hileko errenta bider hiru egingo da. Horrela, garajea eta trastelekua duen 90 metro erabilgarriko etxebizitza baten kasuan, 945 euro ingurukoa izan daiteke 5.000 biztanle baino gutxiago dituen herri batean; ia 1.600 euro artekoa Iruñean eta eskualdean, Tuteran, Lizarran eta Tafallan kokatuta dagoen etxebizitza baten kasuan.

Etxebizitzaren jabeak pertsona fisiko batek izan behar du, eta Nasuvinsarekin pertsona fisiko batek sinatu beharko du. Diotenez, urte honetan 200 jabek jasoko dituzte laguntza horiek, aurrekontuko partida agortu arte.

Eskaeren aurkezpena

Diru-laguntzak emango dira espediente bakoitza modu pertsonalizatuan aztertu eta gero, eskaerak aurkeztu diren ordena kontuan hartuz. Etxebizitza Zerbitzuaren erregistroan aurkeztu beharko dute (Alhondiga 1, 1. solairua, Iruñean), edo legeak ezarritako edozein tokitan. Halaber, Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es webgunean ere aurkez daiteke, Erregistro Elektroniko Orokorrean. Aurkezteko epea 2017ko abenduaren 1ean amaituko da.

Etxebizitza bat Alokairuen poltsara lagatzeak herritarrei eskaintzen dizkien bermeen artean hauek nabarmentzen dira: kontratu bat sinatzea Nasuvinsarekin, errenta ziur eta garaiz kobratzea, etxebizitza egoera onean itzultzea eta arrisku anitzeko etxe-aseguru bat kontratatzea (Nasuvisaren kontura), etxebizitzan gerta daitezkeen ezbeharrak bere gain hartzen dituena.

Horrez gain, nobedade gisa, aurten neurri hauek gehitu dira:

- Erkidegoko gastuak NASUVINSAren kontura izango dira, gehienez 50 euro hilean.

- % 0 interesa duen finantzazioa egongo da, Alokairuen poltsan sartzeko etxebizitza egokitzeko egin beharko diren gastuak ordaintzeko, gehienez, 12.000 euro, eta geroko alokatze-errentekin konpentsatuko da.

- Nasuvinsak bere gain hartuko du eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria egiteko gastua, Alokairuen poltsaren bidez eskaintzen diren etxebizitzetarako, ziurtagiria baldin ez badute, edo 5 urte igarota, ziurtagiria ez badute, berritzeko.

Nasuvinsa enpresa publikoa arduratuko da errentariak bilatzeko egin beharreko kudeaketez, eta kontratua egingo die. Errentariek errentaren % 90, % 75, % 50 edo % 25eko diru-laguntza izan dezakete, euren diru-sarreren arabera. Jabeek 848 420601 telefonora dei dezakete informazio gehiago izateko, edo Nafarroako Gobernuaren www.vivienda.navarra.es web-orrira sartu.

Etxebizitzari buruzko inkesta

Alokairuen poltsa programari dagokionez, atzo bertan Errealitate Sozialaren Behatokiak aurkeztutako Etxebizitzari buruzko inkestaren inguruko txostenetik ateratako zenbait datu nabarmendu behar dira.

Horrela, nabarmentzekoa da biztanleen % 15ek Alokairuen poltsaren programa ezagutzen dutela, % 13k entzunda dauka, baina ez ditu baldintzak ezagutzen, % 8k ez du programaren berri baina interesatzen zaio, eta % 64k ez du ezagutzen eta ez zaio interesatzen.

Halaber, inkesta egindako pertsonen % 13k etxebizitza bat baino gehiago du, beraz, 34.000 etxebizitza, bigarren etxebizitzak dira, edo gehiago. Aipatutako 34.000 etxebizitza horietatik, inkesta egindakoek diote, 15.000, bigarren etxebizitza gisa erabiltzen dituztela, 8.000 merkatu librean alokatuta daude, 4.000 lagata, eta 8.000 hutsik.

Hutsik dauden 8.000 etxebizitzak erreferentzia gisa hartuz, inkesta egindako pertsonen % 21ek diote ez dutela ezagutzen Alokairuen poltsa, % 31entzat ez da segurua, eta % 23k alokatzeko erreformak egin behar direla. Horrenbestez, hiru egoera horiek kontuan hartuz, 6.000 etxebizitzako merkatua egon daitekeela uste da, partikularrei dagokienez, eta horiei finantza-erakundeenak eta enpresenak direnak gehitu beharko litzaieke. Laparra lehendakariordeak azaldu duenez, horiek ere Alokairuen poltsarako atzeman daitezke, poltsari buruzko informazioa hobetzen duten heinean, eta segurtasun-neurriak, ez-ordainketen eta kalteen kontrako aseguruak eta interesik gabeko maileguen bidez birgaitzeko pizgarriak indartu dira.

 


 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa